×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Antolaketarako ezinbesteko bost tresna digital

cinco consejos
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Badakigu: ekintzaileen egunerokoan nagusi dira bilerak, gestioak, deiak, izapideak, kolaborazioak eta abar. Zoragarria bada ere, beti ez da erraza izaten. Gaztenpresan ondo dakigu hori eta guztia ordenan eramaten lagundu nahi dizugu. Zer egin dezakezu? Badaude betiko agendarekin ondo moldatzen direnak, papera eta boligrafoa erabiliz, baina, egia esan, gero eta programa hobeak daude zure denbora kudeatzeko. Erabilerrazak eta erabilgarriak dira, eta hobeto lan egiten lagunduko dizute. Antolaketarako ezinbesteko bost tresna digital gomendatzen dizkizugu.

Evernote, Trello, RescueTime… Paperezko agenda batek baino aukera gehiago ematen dizkizuten aplikazioak dira. Kontaktuak gorde ditzakezu, oharrak sartu, dokumentuak eskaneatu, dokumentuak partekatu… 22 urtez Euskadiko eta Nafarroako pertsona ekintzaileei negozio-ideiak gauzatzen lagundu ondoren, Gaztenpresan argi daukagu tresna digital berrien esparruan eguneratua egotea abantaila dela, geroz eta lehiakorragoa den merkatu batean. Gero, zeuk erabakiko duzu betiko agendarekin eta oharrentzako blokarekin jarraitu nahi duzun. Baina informatuta egotea eta tresnak ezagutzea lagungarri izango dituzu erabakirik onena hartzeko orduan.

Evernote

Zure bulegoan paper gehiegi dituzula iruditzen al zaizu? Bisita-txartelak, telefono-zenbakiak, oharrak, post-itak eta abarrak pilatu egiten al zaizkizu? Paperen bila denbora galtzen al duzu? Evernote aplikazioari esker, guztia zeure telefonoan izan dezakezu, zauden tokian zaudela ere. Oharrak har ditzakezu, zeregin-zerrendak sortu, interneten aurkitzen duzun guztia gorde, oharrak eta bisita-txartelak eskaneatu… Eta informazio hori guztia sinkroniza dezakezu aplikazio bakar batean eskura izateko, telefonoan zein edozein ordenagailutan. Dagoeneko Evernote erabiltzen baduzu, haren bloga gainbegiratzea gomendatzen dizugu, aholkuz betea baitago.

Trello

Ordenagailuarekin lana egiten duzula eta posta elektroniko kate luzeak, kalkulu-orriak, Word dokumentuak, ohar itsaskorrak eta abarrak pilatu egiten zaizkizula? Horrela bada, agian aukera bat eman beharko zenioke Trellori. Aplikazio horri esker zeregin-zerrendak sor ditzakezu (zer dagoen prozesuan, zer egin den eta zer dagoen egiteke ikusteko), mezuak eta dokumentuak lagunekin partekatu, oharrak hartu… Eta guztia begiratu batean ikus dezakezula da onena, mugikorrean edo ordenagailuan daramazun kortxozko bulegoko taula balitz bezala. Eta, batek baino gehiagok dokumentu bera lantzen duzuenean, lankideen arteko lana erraztuko dizu. Hemen ikus ditzakezu funtzio guztiak.

RescueTime

Ordenagailuarekin lana egiten duzula eta batzuetan eguna programa batetik bestera pasatzen joaten zaizula iruditzen zaizu (internetetik Excelera, Wordetik diseinu-programara, posta idaztetik Youtuben katutxoen bideoak ikusten denbora galtzera)? RescueTime programak ordenagailuan egiten duzun guztia erregistratzen du eta, egunaren amaieran, grafiko bat eskaintzen dizu eguneroko zure ohiturak ulertu eta emankorragoa izan zaitezen. Ikusiko duzu zenbat denbora eskaintzen diozun zehazki gauza bakoitzari, eta zure lan-jardunaren ikuspegi ezberdin eta objektiboa emango dizu. Asteko zein egun izan den emankorrena ere esango dizu programak. Eta ez arduratu zure pribatutasunaz, RescueTimek ez baitu zure pasahitzik erabiliko.

Buffer

Twitter, Facebook, Instagram, Pinterest, Linkedin… Lana pilatzen al zaizu sare sozialetan? Guztiak programa bakar batetik antolatzen lagunduko dizu Bufferrek, denbora aurrezteko. Zure sarrerak programa ditzakezu bertan, zeuk nahi duzunean argitara daitezen. Sare sozial batean edo hainbatetan mezu bat argitaratzen lagunduko dizu (mezu bera edo aldaketekin). Diseinuak ikusgarriagoak egiten lagunduko dizu. Eta analitikak eskaintzen dizkizu, sarrera bakoitzak sare sozial bakoitzean izan duen eragina ikus dezazun.

Things

Zereginez betetako lan-jarduna izanik, funtzio gehiegi dituzten aplikazioekin nahasi nahi ez duten pertsonei zuzenduta dago Things. Mac, iPhone eta Apple Watch gailuentzako programa honek egiteko dituzun zereginak zerrendatzen laguntzen dizu, modu errazean pantailan ikusteko eta ezer ez ahazteko.

Ekintzailetzarekin lotutako edozertan laguntzarik behar baduzu, Laboral Kutxaren zure bulegoan aurki gaitzakezu, bai eta gure Gaztenpresa web orrian ere. Sare sozialetan ere bagaude: FacebookTwitter eta Linkedin. Zain gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

January 21, 2021
Ekintzaileak gai askoren inguruko ezagutzak izan behar ditu, baita bere jarduerarekin zerikusirik ez dutenen inguruan ere: teknologia, informatika, jendaurrean nola hitz egin, saltzeko teknikak, marketina, komunikazioa… eta kontabilitatea ere bai. Baina gauza bat da gai horiei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea, egunerokotasunean funtzionatu ahal izateko, eta beste bat, oso desberdina, erabaki estrategikoak hartu ahal izatea, zure...
January 13, 2021
Ekintzailea sekulako balioa da berez: negozio-ikuspegia, ekimena, sormena eta lidergoa eskaintzen ditu; berritzailea eta erabakitzailea da; oztopoak gainditzen daki, eta gai da bere negozioari eustearren bere burua berrasmatzeko. Baina ekintzailea beste enpresa bateko kide denean, ondo zaindu beharreko benetako altxorra da, eta behar dituen tresna guztiak eman behar zaizkio, bere potentzial osoa bilatzeko. Barne-ekintzailetzaz ari...
January 4, 2021
2020. urte zaharrak utzitako lezioetako bat hauxe da: ekintzailetzak berekin dakartzala elkarlanean jardutea, egokitzea eta, batez ere, berritzea. Hori dela eta, webgune berritua jarri du martxan Gaztenpresak 2021 urte berriarekin batera. Tresna berritzailea da, ekintzailetzaren agertoki guztietara egokitzeko diseinatua, zuri negozio berriarekin laguntzeko. Jakin nahi duzu nola lagundu ahal dizun? Zatoz gurekin. Webgune berrian nabigatzen...
December 30, 2020
Albert Einstein handiak esana da: «Krisialdietan sortu ohi dira asmamena, aurkikuntzak eta estrategia apartak». Eta 2020a jende askorentzat urte benetan zaila izan bada ere, agerian utzi ditu pertsona askoren talentua, hobetzeko gaitasuna eta ekiteko gogoa. Horiek, zuk bezala, osasun-krisiari traol-hitz erraz batekin egin diote aurre: #JarraitzekoBerritzen. Gabonetako post hau zuentzat guztiontzat da. Zuen ahalegina eta...
December 7, 2020
Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta. Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du...
December 1, 2020
Ostalaritza pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat izan arren, egunero aurkitzen ditugu pertsona ekintzaileen adibideak, inoiz etsitzen ez dutenak, eta egoera zail honi sormenarekin eta gogo onarekin aurre egiten saiatzen ari direnak. Juan Carlos Carok eta Borja García Argüellesek, adibidez, osasun-krisi honetan aurrerapauso bat ematea eta beren lokalekin —Zelai Txiki eta Matalauva, Donostiako bihotzean— #JarraitzekoBerritzea...