×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Andrea Fernández: “Ekintzaileok elkarri entzun eta elkar zaindu behar dugu”

Andrea Fernández
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen freelance honek –itzultzailea da, marketin digitalean espezialista, idazlea eta komunikatzailea–.

2015ean hasi zen haren abentura ekintzailea. Bost urte zeraman Frantzian lanean, eta Bilbora itzulti nahi zuen, baina krisiak eta une hartan zegoen % 25eko langabeziak zail bihurtu zuten besteren kontura enplegua aurkitzea. Orduan, bere ugazabak iradoki zion, bere kontura lanean hasten bazen, urrutitik kolaboratzen jarraitu ahal izango zuela.

Ordura arte, Andreak ez zuen inoiz ekiteko asmorik izan, baina ideia ona iruditu zitzaion, eta halaxe egin zuen: Bilbora itzuli zen, bere kontura hasi zen lanean, baita bezeroak bereganatzen ere. Ez zihoakion batere gaizki, bulegoa ere izan zuen, eta proiektu propioa izate hori ere gustuko zuen, baina ez zuen erabat hartan “sinesten”.

Horregatik, 2018an marketin digitaleko agentzia batean lan egiteko aukera sortu zitzaionean, aprobetxatu egin zuen aukera hura. Hori bai, ez zuen bertan behera utzi ekintzailetzako proiektu pertsonala, beraz, hainbat urtez jardun zuen bere konturako eta besteren konturako lanak uztartzen.

Inflexio-puntua

2020ko martxoan, bere lantaldeko zuzendariak agentziako zuzendari izendatu zuen bera amatasunagatiko bajan zegoen bitartean. Andreak gogo handiz onartu zuen ardura hura, ia edozeri baiezkoa ematen dioten horietakoa baita, eskaintzen diotena erronka bat baldin bada eta ikasteko aukera ematen badio, behintzat.

Orduan, pandemia iritsi zen eta, bat-batean, bere burua konfinatuta ikusi zuen, agentzian lanaldi osoan lanean eta 20 laguneko lantalde bat urrutitik koordinatzeko eta zuzentzeko erronka berria aurrean zuela. Lanaldia amaitu ondoren, gainera, freelance lanean zituen proiektuetan jardun behar izaten zuen. Kontua da dena ondo antolatzea, zioen Andreak berak.

Eta 2021a iritsi zen, eta ama izan zen Andrea, denok dakigun bezala, “lanaldi osoko jarduna” dena. “Hor jabetu nintzen ondo antolatzea lagungarria dela, baina ez duela dena konpontzen. Aurrean nituen ardura guztiak bateragarri egitea ezinezko bihurtzen hasi zen, eta agentziako nire lanaldia murriztea erabaki nuen”. Hori bai, bere ekintzaile jardueran beti bezain fin jarraitu zuen, bere buruak guztiari aurre egiteko gai zela esaten baitzion.

Hala ere, gorputza aurka egiten eta seinaleak bidaltzen hasi zitzaion: “Gogoan dut 2022ko irailean Gaztenpresaren topaketa batera joan nintzela, eta azaldu behar izan nuela ezin nituela kendu eguzkitako betaurrekoak. Ezin nuen inolako argi motarik jasan, hilero lau bat migraina izaten nuen, ile-erorketa bortitz baterako botikak hartzen ari nintzen, gorputz osoko mina nuen, eta kontzentratzeko arazoak izaten ere hasi nintzen”.

Andreari kosta egin zitzaion konturatzea bere gorputza zer eskatzen ari zitzaion aspalditik: Geldi zaitez eta zain nazazu, gainerako guztiekin egiten duzun bezala”. Kostata eta ezinean, baina azkenean ulertu zuen ezin zuela horrela jarraitu, ezin zuela guztia bere gain hartu, eta ez zela horregatik ezer gertatzen. Gauza batzuk alde batera uzteko unea zen.

“Ekintzailetza aukeratzen dut”

2022ko abenduan, erabaki nuen agentziako lana uztea eta freelance jarduerarekin bakarrik jarraitzea”. Izan ere, Andreak argi du bera ekintzailea dela, eta bere proiektuak aurrera atera nahi ditu. “Oraingo honetan, ez nau ekintzailetzak ni aukeratu. Nik aukeratu dut ekintzailetza, eta horrek dena aldatzen du”.

Bost hilabete geroago, Andrearen osasuna nabarmen hobetu da eta, oro har, zoriontsuagoa da. Eta, modu txarrean ikasi behar izan duen arren, orain badaki ondo egoteko eta profesional ona izan ahal izateko, norbere buruari entzutea eta norbere burua zaintzea dela garrantzitsuena.

Ekintzaileok lanetik deskonektatzeko eta geure buruarekin konektatzeko uneak behar ditugu. Orain badakit neure buruari denbora eskaintzea, eta ez nire bezeroei eta nire familiari, baizik eta nire zaletasunei eta interesei, funtsezkoa dela nire bizitzako gainerako arloetan errendimendu ona izateko eta produktiboa izateko”.

Eskerrik asko zure istorioa kontatzeagatik, Andrea!

Datorren astean itzuliko gara, eta Gaztenpresatik ekimenean entzun genuen azkeneko testigantza ekarriko dizuegu, Laida San Sebastian Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko Ekintzailetza Teknologikoko gaur egungo arduradunarena, hain zuzen ere.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...