×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Youth Business Spainek 398 negozio berri eratzen lagundu du 2015ean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gazte ekintzaileek sustatutako enpresa berri horiek 642 lanpostu sortu dituzte

 

Youth Business Spain Fundazioa (www.youthbusiness.es) Youth Business International sareko kidea da. Autoenplegu gaztearen alorrean erreferentzia globala den sare horrek azken urteko emaitzak kaleratu berri ditu, eta horien artean nabarmentzekoa da 398 enpresa eta 642 enplegu berri sortu izana.

 

”Youth Business Spainek kalitateko zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu, Espainian negozio-ideia bat duen gazte orok ideia hori hezurmamitzeko aukera izan dezan”, azaldu du Carmen García de Andrés Fundazioko lehendakariak.

 

Zerbitzu horien artean nabarmentzekoa da gazte ekintzaileentzako mentoring programa. Izan ere, programa horretan 329 enpresarik eskuzabaltasun osoz laguntzen diete gazte ekintzaileei, negozioaren lehen urtean euren denbora eta esperientzia eskainiz.

 

“Espainian ez dago mikroenpresei finkatzen laguntzeko beste programarik, Youth Business Spainen mentoring-programaren eraginkortasunarekin, eskalagarritasunarekin eta iraunkortasunarekin”, adierazi du Guillem Arís Fundazioko zuzendariak. Programa hori bera beste 40 herrialdetan ere garatzen da, Youth Businees International sarearen bidez (www.youthbusiness.org). GKE globala da, munduan 20.000 aholkulari boluntariotik gora biltzen dituena.

 

2015ean, Youth Business Spainek 2.514 gazte ekintzaile trebatu ditu Madrilen, Katalunian, EAEn, Galizian, Extremaduran, Gaztela-Mantxan, Aragoin, Andaluzian eta Kanarietan, bederatzi erkidegoetako bazkide-sareen bidez.

 

Fundazioak konpainia handien (JP Morgan eta Accenture, besteak beste) nahiz administrazio publikoen (Injuve eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa, adibidez) babesa du.

 

Datozen 5 urteetan eta sarea Espainiako geografia osoan hedatu ahala, Youth Business Spainek 5.000 enpresa eta 10.000 lanpostu sortzen lagunduko du.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...