×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laboral Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 146 enpresa eratzen lagundu du, 2014ko lehen lau hiletan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
  •  Eratutako enpresen kopurua % 147ko hazi da, 2013ko epealdia berarekin alderatuz gero. 
  • Enpleguari dagokionez, 263 lanpostu berri sortu dira
  • Gaztenpresak Europako aitorpena lortu du Giordano Dell’Amore Fundazioaren “Microfinance Good Practices Europe Award” sarietan

 

 Laboral Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak lehen lauhilekoaren balantzea egin du.

Urteko lehen lau hiletan, gazte-enplegua sortzen espezializaturiko Fundazioak 146 enpresa sortzen lagundu du, hau da, 2013ko epaldi berean baino 87 gehiago. Beraz, % 147 hazi da sortutako enpresen kopurua. Zuzeneko enpleguari dagokionez, Gaztenpresaren jarduerari esker, EAE eta Nafarroako lan-merkatuan 263 lagun gehiago ari dira lanean.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan langabezia-tasa % 15ekoa da, eta gazteen artean % 30ekoa. Hori horrela, ekintzailetzak eta Gaztenpresak egindako lanak berebiziko garrantzia dute. Urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean lortu diren zifrak 2013koak baino askoz hobeak dira. Adibidez, lehen 4 hiletan aurkeztu diren eskabideak 732 dira, iaz baino % 68 gehiago, izan ere 2013an 436 eskabide erregistratu ziren epealdi berean.

Fundazioak eskaintzen duen balio bereizgarrietako bat proiektuen gaineko aholkularitza da, Bultz-Lan Consulting-en bidez ematen dena. Azpimarratzekoa da, besteak beste, bideragarritasun-planak egiterakoan zorrotz jokatzen dela. Ondorioz, bost proposamenetik bat ez da gauzatzen, baina aitzitik sortzen diren enpresetan iraute-tasa % 80koa da bost urte igarotakoan.

Finantzaketa ere elementu garrantzitsu da enpresa sortzeko prozesuan. Inbertsioaren batez besteko zenbatekoa 52.000 eurokoa da. Horietatik 38.000 euro banku-maileguen bidez estaltzen dira, lauhilekoan negoziaturiko 3,3 milioi euroko guztizko bolumen agregatua lortu arte; 2013ko epealdi berean, berriz, 1,1 milioi mailegatu ziren. Atal horretan, azpimarratzekoa da Europako Finantza Fondoarekin sinaturiko hitzarmena. Horren “Progress Mikrofinantzaketako” programaren bitartez, datozen bi urteetan gazteen enplegua finantzatzeko 24 milioi euroko lerroa izango du eta.

 

Ekintzailetzako ziklo osoa

Gaztenpresaren proposamenak honako hauek ditu barne: aholkularitza, gaikuntza eta laguntza, bai enpresa abian jartzerakoan, bai enpresa sendotzeko epealdian. Horrela, Gaztenpresak ekintzailetzako ziklo osoa estaltzen du: ideia, bideragarritasun-plana, finantzaketa bilatzea, izapide administratiboak, abian jartzea eta proiektua sendotzea.

Gainera, Gaztenpresak ekintzaileen online sare batean parte hartzeko aukera ematen du, buruan proiektu bat dutenak eta dagoeneko ideia gauzatu dutenak harremanetan jartzeko. Esperientzia partekatzea eta informazio erabilgarria trukatzea da helburua.

Gaztenpresara jotzen duten ekintzaileen profila hau da: 38 urte inguruko gizonezko eta emakumezkoak, gehienak unibertsitate-ikasketarik gabekoak. Enpresa-jarduerari dagokionez, askotariko proposamenak daude: osasuna, turismoa, ostalaritza, diseinua, etab.

 

Europaren aitortza

Gaztenpresak lidergo-posizioa du ekintzailetzaren alorrean, eta bere jardueraren lurralde-eremutik kanpo ere eragina du. Joan zen martxoan, Giordano Dell’Amore Fundazio entzutetsuaren “Microfinance Good Practices Europe Award” sariko finalistak ezagutzera eman zituzten. Sarien Batzorde Zientifikoak Gaztenpresa saritu zuen “aipamen berezi” batekin, hainbat eragileren arteko aliantzaren bitartez negozio ekintzaileei laguntzeko erabilitako mekanismo berritzailea dela medio.

 

Gaztenpresari buruz

Gaztenpresa Laboral Kutxak gizarte-lanaren alorrean abian jarritako ekimena da, eta enplegua sustatzea eta ekintzaileei Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortzen laguntzea du helburu. 1994an sortu zenetik, 3.000 enpresa berri eta 6.000 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du.

 

Post gehiago irakurri.

Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...
Abendua 4, 2023
Beatriz Ramos eta Tzibi Juaristierekin batera, Eukene Aranak irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat jarri du martxan, erakunde publiko eta pribatuei haurrak eta nerabeak babesten, eta tratu ona prebenitzen eta lortzen laguntzeko. Elkarrizketa honetan azaldu digu.   Hobeto ezagutzeko, azalduko al diguzu labur-labur zer egiten duzuen Zain Protección Infancia y Adolescencia erakundean? Gure lana, batez ere, erakunde...
Azaroa 10, 2023
Sheila Rubiarekin hitz egin dugu gaur. Emakume ekintzaile honek, Emilio Cabrera bikotekidearekin batera, etxeko sukaldaritzako negozio bat jarri du abian Iruñean, eramateko janariarekin. Bere establezimenduak “Pollos Asados La Abuela” du izena eta, elkarrizketa honetan, proiektu honen jatorria eta Gaztenpresak errealitate bihurtzen nola lagundu dion azalduko digu.   Nola sortu zen zuen negozioa abian jartzeko ideia?...