×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laboral Kutxak hitzarmena sinatu du Europako Inbertsio Fondoarekin enplegua sortzera 24 milioi bideratzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Laboral Kutxak eta Europako Inbertsio Fondoak 1.600 mikroenpresa abian jartzen eta 2.700 lanpostu sortzen lagunduko dute bi urtetan. Europako “Progress” programak Estatuan eman duen finantzaketa-lerro handiena da eta bigarrena Europa mailan.

 

Gaztenpresak proiektu horien tutoretzan hartuko du parte, ekintzaileari hasieratik amaierara lagunduta, zalantza eta oztopo guztiak gainditu eta ahalik eta negozio sendoenak erdieste aldera. Izan ere, duela 10 urte baino gehiago Laboral Kutxak, MCCk eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Gaztenpresa Fundazioaren egitekoa funtsezkoa izan da Fondoak Laboral Kutxaren esku uzteko Finantzaketa-lerroa, enplegua sortzera eta sendotzera bideratuta dagoena.

 

Horrela, Gaztenpresak enpleguarekiko duen konpromisoa berretsi du, Laboral Kutxarekin batera. Aukera

gehiegi eskaintzen ez dituen lan-merkatuan enpresa-ekimena formula oso baliagarria da lan-munduan sartzeko, eta autogestioan oinarritutako irtenbidea eskaintzen du.
Gizarteratzea bokazio duen hitzarmenaren arabera, batez ere 36 urtetik beherako profesional autonomoak eta 10 langile arteko enpresa txikiak izango dira maileguen onuradun, betiere urtean 2.000.000 €-tik behera fakturatzen badute. Ohiko banku-finantzaketa eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak dira.

 

Maileguen ezaugarriei dagokienez, mikrofinantzaketaren ohiko estandarren ildoan, mailegu bakoitzeko gehienez 25.000 euroko zenbatekoa finkatu da, eta itzultzeko epea, berriz, 3 eta 60 hilabete artekoa izango da. Ekintzaileentzako finantzaketaren kasuan ez da berme osagarririk eskatuko, eta kanpoan geldituko dira, espresuki, higiezinak erostea edo berritzea eta birfinantzatzeak.

 

Bi erakundeek inbertsio arduratsuari dagozkion irizpideak onartu dituzte hitzarmenaren babespean finantzatuko diren negozioei dagokienez. Ondorioz, finantzaketa-lerrotik kanpo gelditzeko marra gorriak ezarri dira maileguen eskatzaileak armamentuarekin, giza klonazioarekin, tabakoarekin eta ausazko jokoekin lotutako jarduera lantzen duten kasuetarako.
Prezio-baldintzek abantaila bereziak dituzte: “Gaztenpresa baldintzak” ekintzaileentzat % 3,95eko interes-tasa finkoarekin, eta % 5,95ekoa gainontzeko kasuetarako.

 

LABORAL Kutxak, Gaztenpresa Fundazioaren bidez, ibilbidea luzea egina du enpresa-ekimena laguntzen. Berriki eman dira jakitera joan den 2013ko emaitzak: 458 zuzeneko lanpostu sortu ziren urtean eratutako 265 mikroenpresetan.

 

Ekin nahi baduzu edo orientazioa behar baduzu, Gaztenpresaren edo Laboral Kutxaren sukurtsalen batera hurbil zaitezke, pozik lagundu eta informatuko dizugu.

 

Informazio gehiago Laboral Kutxaren eta Europako Inbertsio Fondoaren arteko hitzarmenari buruz.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...