Laboral Kutxak eta AVA-ATA EUSKADIk, Euskal Autonomoen Elkarteak, autonomoen finantzaketa sustatzeko eta kontsumoa hobetzeko hitzarmena sinatu dute - Gaztenpresa

Laboral Kutxak eta AVA-ATA EUSKADIk, Euskal Autonomoen Elkarteak, autonomoen finantzaketa sustatzeko eta kontsumoa hobetzeko hitzarmena sinatu dute

  • Gaur sinaturiko hitzarmenari esker, Elkarteko bazkide diren autonomoek kreditu abantailatsuak izango dituzte aukeran, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko, baita beste banku-produktu batzuk ere, erosketak sustatzeko.
  • Banku-entitateak berehalako kredituak emango dizkie negozioei, eperako erosketak ordaintzeko, eta saltokiko terminalak ere baldintza onetan izango dituzte.
  • GAZTENPRESA Fundazioaren bitartez, ekintzaileei baldintza berezietan emango zaie finantzaketa, beren negozio-proiektua gauzatzeko, eta ibilbide osoan zehar jasoko dute laguntza.

 

Euskal Autonomoen Elkarteko lehendakari Ernesto García Ozaetak eta Laboral Kutxako lurralde-zuzendari Pello Ugalde Ayerbek sinatu dute hitzarmena, eta Elkarte horrek ordezkaturiko 3.100 autonomoei eragiten die. Urtebetez egongo da indarrean eta luzatzeko aukera izango da.

Laboral Kutxak eta AVA-ATA EUSKADIk, Euskal Autonomoen Elkarteak, irtenbidea eman die egun autonomoak kezkatzen dituzten bi arazori, hau da, beren lanbide-jardueran inbertitzeko finantzaketa aurkitzeko arazoei eta kontsumoaren beherakadari, Elkarteko gerente Emi Sánchezek azaldu duenez.

Gainera, autonomoen eskura jarriko ditu Laboral Kutxak horien bezeroarentzat onuragarriak diren produktuak. Banku-entitateak kontsumitzaileen erosketak finantzatzeko aukera emango die negozioei. Horrela, kontsumitzaileek erosketak epeka ordaindu ahal izango dituzte, baina negozioak ez du beregain hartuko kontsumitzaileek ez ordaintzeko arriskua. Laboral Kutxako lurralde-zuzendari Pello Ugaldek adierazi duenez, “horrela, kontsumoari begira, posizionamendua hobetzen da, erosteko azken erabakia erraztu eta, hortaz, kontsumoa sustatu”.

 

Ekintzaileak

Hitzarmeneko beste puntu estrategiko bati esker, GAZTENPRESA Fundazioaren bitartez, ekintzaileei baldintza berezietan emango zaie finantzaketa, beren negozio-proiektua gauzatzeko, eta ibilbide osoan zehar jasoko dute laguntza, negozio-plana diseinatzetik edo prestakuntzatik hasi eta administrazio-izapideak egiteraino.

Hitzarmenak, aitzitik, negozioentzako beste finantza-tresna batzuk ere hartzen ditu barne, oso baldintza onuragarrietan.  Hori horrela, merkatariek kreditua lotzeko aukera duten kontuak, autonomoentzako berariazko online banka, aurreikuspen-planak eta aseguruak izango dituzte aukeran.

Laboral Kutxak erakunde publikoek eta  elkarren bermerako sozietateek eskaintzen dituzten laguntzak eta dirulanguntzak gestionatuz ere lagunduko die autonomoei. “Hitzarmenak lau ardatz ditu: elkarlana, konpromisoa, babesa eta lankidetza”, azpimarratu dute Laboral Kutxako arduradunek.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?