Gaztenpresa Youth Business Spain sarean - Gaztenpresa

Gaztenpresa Youth Business Spain sarean

Gaztenpresa Youth Business Spain (YBS) sareko bazkide sortzailea da. Sareak irabazi-asmorik gabeko erakunde eta ekimen independenteak biltzen ditu, eta erreferentzia orokorra da gazteen autoenpleguan. Enpresa bat sortzen, finantzaketa lortzen eta negozio propioak sendotzen laguntzen du, enplegua sortzeko helburuarekin.
Youth Business Spain (YBS) Youth Business International sarean txertatuta dago. Sare horretako erakundeak berrogei herrialde baino gehiagotan zabalduta daude, eta gazteengan ekiteko grina sustatzea eta gazteei enpresak sortzeko laguntza-programa bat eskaintzea dute helburu.
18-35 urteko gaztea bazara, eta ekiteko ahalmena eta enpresa-ideia bat baduzu, baina negozio propioa sortzeko beharrezkoak diren baliabide eta zerbitzuak lortzeko aukerarik ez baduzu, horren onuradun izan zaitezke.
YBSk promozio-kanpainak, trebakuntza-zerbitzuak, finantzaketa lortzeko aukera, mentoring-programak eta ekintzaileen garapena eta negozio berrien sorkuntza eta sendotzea sustatzera zuzendutako beste jarduera batzuk ere egiten ditu.
YBS eragile anitzeko partenariotza baten bidez dago egituratuta. Partenariotza hori gazteen ekintzailetzan espezializatutako eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen (Gaztenpresa tartean) sare batez, administrazio publiko eskudunez eta hainbat sektoretako konpainia pribatuez osatuta dago. Hainbat eragileren arteko lankidetzak eta egungo egitura eta zerbitzuetan oinarrituta eraikitzeko asmoak, nolanahi ere, eragin kolektiboa maximizatzea eta epe luzerako iraunkortasuna ziurtatzea dute helburu.

Ikuspegia

Gazteen ekintzailetza funtsezko faktorea da garapen ekonomiko iraunkorrean, eta negozio bat abian jarri nahi duten gazte guztiek aukera eta ahalmena dute horretarako.

Xedea

Gazte ekintzaileen kolektiboei beren negozio propioak sortu eta finkatzeko beharrezkoak diren laguntzak lortzeko aukera erraztea, eta gazte horiei enplegua sortzen, erkidegoak sortzen eta bizitzak eraldatzen laguntzea.

Metodologia
  • Trebakuntza: gazte ekintzaileei zuzendutako prestakuntza eta laguntza teknikoko programa bat da, eta autoenplegu-ibilbideak bideratzea eta enpresa-plana edo bideragarritasun-plan bat lantzen eta abian jartzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzen laguntzea du helburu. Horretarako, gazte ekintzaileentzat lagungarria den online baliabideen plataforma bat dago.
  • Finantzaketa: enpresa bat sortzeko laguntza gisa, banku-finantzaketarik lortu ezin duten gazte ekintzaileei zuzendutako mikrokreditu-programa bat dago. Gazte ekintzaileentzako laguntza horiek 25.000 €-ra bitartekoak izan daitezke, eta ekintzailearen berme pertsonala baino ez da behar lortzeko.
  • Mentoringa: YBSk mentoring-programa egituratu bat eskaintzen du, gazteek enpresak sortzeko eta beren negozioak hazteko behar dituzten trebetasunak eta gaitasunak sustatu eta garatzeko. Programa hori boluntario gisa diharduten profesionalek ematen dute. Gazte ekintzaileei erabakiak hartzen laguntzea da aholkularien zeregina. Aholkulariak profesional adituak dira, eta enpresa-kudeaketari lotutako prestakuntza eta esperientzia, gazteekin tratatzeko trebetasunak eta enpresa-proiektu baten tutorizazioan doan inplikatzeko beharrezkoak diren borondatea eta denbora dituzte.
Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?