Elkarrekin ahulenen enpleguaren alde - Gaztenpresa

Elkarrekin ahulenen enpleguaren alde

2012 urtetik, Gaztenpresak modu aktiboan parte hartzen du “Elkarrekin ahulenen enpleguaren alde” ekimenean, Accenture Fundazioaren bitartez. Gaur egun, 120 enpresa, fundazio eta erakundek baino gehiagok lan egiten dute kolektibo ahulenen artean enplegua eta autoenplegua indartzeko irtenbideak sustatzeko helburuarekin.

Langabezia da herrialdearen hazkunde eta suspertze ekonomikoaren mehatxurik handiena, eta haren inpaktua askoz handiagoa da gizarteko sektore ahulenetan (arriskuan dauden gazteak, desgaituak, etorkinak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, preso izandako pertsonak eta abar). Premisa horrekin, ekimen honek aurrerapauso bat eman nahi du sektore ahulenen lan-txertaketa hobea izan dadin.

2015eko lehen hiruhilekoan izan diren berritasunen artean, honako ekintza eta proiektu hauek ditugu:

  • “Ikaskuntza” helburuari dagokion lehen proiektua abiarazi dugu. Haren helburua arautu gabeko prestakuntzaren eta prestakuntza-praktiken arteko bizikidetza lortzea da, Administrazio Publikoetan arautu dadila sustatzeko.
  • Enplegu eta autoenplegurako irtenbideak. Bazkideen artean gizarte-erakundeetara xedaturiko bost irtenbide argitaratu ditugu: Enplegurako Prestakuntza arloko Praktika Egokien Gida, Enpleguaren Behatokia, Enplegatu +; Ekin + eta Espiritu Ekintzailearen Pilulak.
  • Enpresen lan-eskaerari buruzko txosten bat egin dugu, Enpleguaren Behatokiaren bitartez bazkideek eskura dezaketena.
  • Espiritu ekintzailea: 11 prestakuntza-pilula garatu ditugu espiritu ekintzailea sustatzeko, eta horiek gizarte-erakundeetan ezartzeko .

 

Ekimen interesgarri honetan parte hartu nahi duten enpresak eta erakundeak posta elektronikoz jar daitezke gurekin harremanetan: juntosporelempleo@accenture.com

 

 

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?