×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu gaur MONDRAGON UNIBERTSITATEAk

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
  • Lehiaketak hiru kategoria ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleentzat: Enpresa Ideia berriak, Landa Ingurunearen Garapena eta Pertsonen eguneroko bizitza errazteko proiektuak
  • Iazko ediziotik, beste kategoria bat dago MONDRAGON UNIBERTSITATEAk presentzia duen Latinoamerikako unibertsitateetako proiektuentzat. Horiek Mexikon eta Kolonbian daude kokatuta
  • Guztira MONDRAGON UNIBERTSITATEko 231 ikaslek eta Latinoamerikako unibertsitateetako 45 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 68 proiektu aurkeztu dituzte eta latinoamerikarrek 14
  • Kategoria bakoitzeko lehen sariak 1.000 euro jaso ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 500 euro, hurrenez hurren

 

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu gaur MONDRAGON UNIBERTSITATEAk. Lehiaketa urtez urte indartuz doa, eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleek euren enpresak sortzea eta negozio berriak abian jartzea ere.

Aurtengo edizioan hiru kategoria antolatu dira: Enpresa Ideia Berriak (Gaztenpresak babestua); Landa Ingurunea Garatzeko Ideiak eta Proiektuak (Deba Goieneko eta Barreneko Landa Garapeneko agentziek babestua); eta Pertsonen Eguneroko Bizitza errazteko Ideia eta Zerbitzu Berritzaileak (Kimu Berrik babestua). Hiru kategoriak MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleentzat dira. Horrez gain, iazko ediziotik beste kategoria bat dago: Latinoamerikako proiektuak. Mondragonen sareko unibertsitateetako ikasleentzat da kategoria hori, hau da, Mondragon Educación Internacionalen (MEI) barruan dauden Latinoamerikako unibertsitateentzat: UCO-Mondragon (Mexiko) eta Unipanamericana (Kolonbia).

Kategoria bakoitzeko talde irabazleak 1.000 euro eskuratu ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 500 euro talde bakoitzeko. Programako epaimahaiak proiektu bideragarrienak eta enplegu eta aberastasun gehien sortzeko gaitasuna dutenak aintzat hartu ditu irabazleak aukeratzean.

Guztira MONDRAGON UNIBERTSITATEko 231 ikaslek eta Latinoamerikako unibertsitateetako 45 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 68 proiektu aurkeztu dituzte eta ikasle latinoamerikarrek 14. Guztira, beraz, 276 ikaslek hartu dute parte, eta 82 proiektu aurkeztu dituzte.

Clap shoes deritzon proiektuak irabazi du lehen saria, Enpresa Ideia Berrien kategorian; oinetako tradizionalak era iraunkor eta berritzaile batean egitea du xede proiektuak. Ortuz-ortu ekimenak, berriz, bigarren saria eskuratu du (lehenengoa eta hirugarrena hutsik geratu dira) Landa Garapenerako Ideia eta Proiektuen kategorian; ekimen horren bidez, nekazaritzako ekoizleak harremanetan jarriko lirateke seme-alabak landa-eremuaren balioetan hezi nahi dituzten gurasoekin. Azkenik, Three 2 one kanping denda proiektua izan da irabazlea Pertsonen eguneroko bizitza errazteko proiektuen kategorian: kanpaketa-kit bat da, kanpadenda, lo-zakua eta alfonbra pakete bakar batean eramatea ahalbidetzen duena.

 

Bestalde, MONDRAGON-UCO  (Mexiko) Unibertsitateko Meatles proiektuak irabazi du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk MEIren bidez parte hartzen duen Latinoamerikako unibertsitateetako proiektuetarako saria; elikagaien eta zerbitzuen industrian aukera osasungarriago bat eskainiko lukeen enpresa bat sortzea aurreikusten du proiektuak: barazkiz eta kimuz egindako hanburgesak eta bestelako elikagaiak eskainiko lizkieke bezeroei.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...