×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileentzako lehiaketa berria EITBn, Gaztenpresaren laguntzarekin

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

“Ekintzailetzaren abentura” plazaratzeko asmoa duen saio berria emango du EITBk udazkenean, Euskal Telebistak berak, K2000k, Eusko Jaurlaritzak eta Laboral Kutxak Gaztenpresa Fundazioaren bidez bultzatuta.

10 astean zehar, Euskadiko ekintzaile talde baten bizipenak erakutsiko dira saioan.

Doku-reality lehiaketa” formatuan, historia pertsonalen bidez erakutsiko da ideiak ogibidea eskuratzeko proiektu bihur daitezkeela. Funtsean, lanpostua sortu nahi duten ekintzaile horien esperientziak ezagutaraztea da asmoa.

Kapituluz kapitulu, hautatutako ekintzaileen historiak xehakatuko dira: zer enpresa-proiektu duten, zer gizarte-ingurunetan egin nahi duten txokoa…

Aldi berean, programako aditu talde baten laguntza jasoko dute bederatzi astetan zehar proiektuak hobetzen joateko eta epaimahaia konbentzitzeko. Izan ere, programaren amaieran, epaimahaiak ekintzaileetako bat aukeratu eta proiektua burutzen lagunduko dion saria aitortuko dio.

Saioak emititu ahala, ekintzaileen enpresa-bilakaera ikusi, bakoitzaren izaera ekintzailea ezagutu eta ingurunearekin duten harremanaren berri jasoko dugu.

Irailean, ekintzaileak aukeratzeko castinga egingo da, eta azken saria jasotzea merezi dutela frogatu beharko dute bertan.

 

EITBn ekintzaileei zuzendutako saio berriaren aurkezpena.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...