AMPEAk Inma Ramosi eman dio aurten 2015eko Emakume Zuzendari onenaren saria - Gaztenpresa

AMPEAk Inma Ramosi eman dio aurten 2015eko Emakume Zuzendari onenaren saria

Joan den astean, AMPEAk Arabako emakume enpresari, zuzendari eta profesionalei urtero ematen dizkien sarien XV. edizioa ospatu zuen Europa Biltzar Jauregian.

Inma Ramosek, Gaztenpresa Fundazioko zuzendariak (Laboral Kutxaren gizarte-ekintza), Emakume Zuzendariaren kategorian jaso du saria. Emakume Enpresariaren kategorian Ríos Modako Hermitas Rozado izan da garaile, eta gazte enpresarien kategorian, berriz, Zuriñe San Román.

2015eko emakume profesionalaren saria EHUko Mª del Puy Portillo ikertzailearentzat izan da. Harekin batera, honako bi hauek izendatu zituzten sari horretarako: Esential fisioterapia-zentroko fundatzaile Beatriz Ruesga eta medikuntza estetikoan espezialista eta akupuntura-zentro baten jabe den Icíar Allende.

Emakumea eta Ekonomia Soziala kategorian, La Jabonería de la Almendra kosmetika naturaleko kooperatibak jaso du saria, eta, ibilbide profesionalari dagokion kategorian, Tania Calvok, txirrindulari profesional gisa izan dituen lorpenengatik.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiogu aitorpen horrengatik, eta, bide batez, gainerako sarituak eta finalistak zoriondu nahi ditugu, lan-merkatuari egin dioten lanbide-ekarpenagatik.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?