×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Kontuan hartu beharreko 2020ko dirulaguntzak autonomoentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ideia zehaztuta dago, negozio-plana prestatu duzu, eta kontu gutxi batzuk besterik ez dituzu konpondu behar zure negozio berria abian jartzeko, horien artean oso garrantzitsua den bat: finantzaketa. Fase horretan baldin bazaude, bultzada txiki bat bakarrik behar duzu ekintzailetzaren unibertsoan sartzeko. Eta pauso hori ematen laguntzeko, erakunde eta organismo publikoek mota askotako dirulaguntzak eta laguntzak eskaintzen dizkiete autonomoei. Programa horiek funtsezko laguntza dira ekintzaileentzat, haien negozioetarako bereziki garrantzitsua den unean. Ekintzaile gazteek 2020an eskuragarri dituzten laguntza nagusien bilduma egin dugu Gaztenpresan.

Kontuan izan COVID-19aren hedapenak eragindako osasun-alarma egoeraren ondorioz, eta administrazio-izapideen etenaldia dekretatu denez, laguntza horiek formalizatzeko hasieran jarritako azken egunak, batez ere hurbilen direnak, zenbait aste atzeratuko direla, seguruenik.

 

Euskal Autonomia Erkidegoa

Enpresa-jarduera sendotzeko. 2019ko ekainaren 29tik dirulaguntza eskatzen den egunera arteko epean Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa-jarduera hasi dutenei bideratutako laguntzak dira. Hasitako jarduera sendotzea dute xede. Zenbatekoa 2.500 eta 6.000 euro artekoa da, eta eskaera egiteko hasieran jarritako azken eguna urriaren 30a da.

Negozioa finkatzeko. Enpresa-jarduera hasten ari diren eta hura finkatzeko laguntza ekonomikoa behar duten pertsonei bideratuta dago programa hau. Onuradunek 3.500 eta 10.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute zenbait aktibo kontratatu edo erosteko, hala nola makinak, tresnak, altzariak, garraio-ekipamenduak, frankizia-kontratuak eta transferentzia-eskubideak.

Landa-eremuetan mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eutsi edo handitzen laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzera bideratutako laguntzak dira. Diruz lagunduko dira, besteak beste, higiezinak erosi eta birgaitzea, makinak eta bigarren eskuko ekipamenduak erostea, programa eta aplikazio informatikoak eta web-orriak eta -plataformak erosi edo garatzea, eta kontratatutako pertsonen bi ekitalditako soldata gordina eta gizarte-segurantza.

Proiektua finkatzeko laguntzak lanbide-jarduera hasten ari diren pertsonentzat. Lanbideren deialdi hau urriaren amaierara arte egongo da zabalik, printzipioz, eta lanbide-jarduera hasiko duten ekintzaile eta autonomo berriei bideratuta dago. Laguntzen zenbatekoa 3.500 eurotik (pertsona bakoitzeko) 10.000 eurora artekoa da (bazkide-kopuruaren arabera). Dirua jarduerarekin lotutako aktibo finkoetan inbertitzeko izango da: makinak, tresnak, altzariak, informatika-ekipamenduak eta abar. Programak % 15eko hobaria du emakume ekintzaileentzako laguntzetan.

 

Gipuzkoa

Indartu programa. Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdea eskualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasa % 20an gainditzen duten beste udalerri batzuetan inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako laguntzak dira, inbertsio horien xedea aipatutako inguruneetan lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzea izanik. Laguntzen bidez enpresek aktibo finkoak erosi ahal izango dituzte: makinak, tresnak, instalazio teknikoak, lur-sailak, bestelako ondasun naturalak eta abar.

 

Bizkaia

Enpresak sortzeko dirulaguntzak. Autoenplegurako 2020ko laguntzak Bizkaian. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza hauek langabezian dauden pertsonei bideratuta daude, eta enpresa, saltoki eta profesional berriak martxan jartzea dute helburu. Osasun-alarmaren aurretik maiatzaren 18tik uztailaren 30era bitarteko epea ezarri zen eskaerak egiteko, eta onuradun bakoitzak gehienez 15.000 euroko laguntza jaso ahal izango du.

Bizkaian enpresa berritzaileak sortzeko. Programa honetako laguntzen helburua bikoitza da: batetik, diruz laguntzea enpresa edo negozio-unitate berrien garapena eta zehaztapena barne-ekintzailetzako proiektuetan, eta, bestetik, enpresa berritzaile berriak sortzen laguntzea Bizkaian, hau da, produktu, prozesu edo zerbitzuetan osagai berritzaileak dituzten enpresak, aberastasuna sortzeko potentzial handikoak, balio erantsia ekarriko dutenak eta aurreikuspenen arabera bideragarriak izango direnak.

Bizkaia Sortzailea. Programak dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresa sortzaileak sortzeko, jada abian diren sektoreko enpresetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzeko, eta produktu sortzaileak nazioartean merkaturatzeko, besteak beste. Hala, Bizkaia lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan sartzea da asmoa, talentua erakartze aldera.

Indartu programa. Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdea eskualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez besteko langabezia-tasa % 20an gainditzen duten beste udalerri batzuetan inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako laguntzak dira, inbertsio horien xedea aipatutako inguruneetan lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa sustatzea izanik. Laguntzen bidez enpresek aktibo finkoak erosi ahal izango dituzte: makinak, tresnak, instalazio teknikoak, lur-sailak, bestelako ondasun naturalak eta abar.

 

Araba

Gasteizen enpresak sortzeko laguntzak. Deialdia ekainean irekitzea dago aurreikusita. Sortu berriak diren enpresa pribatuei bideratuta dago, eta 8.000 eurora arteko dirulaguntzak emango ditu eraketa- eta abiarazte-gastuetarako eta jarduerarekin lotutako aktibo finkoetarako. Laguntzen zenbatekoa diruz ordaintzekoak diren gastuen % 20 eta % 40 artekoa izango da.

 

Ikusten duzunez, autonomoentzako dirulaguntzetan zenbait aukera daude: aurkitu itzazu zure lanbide-profilera edo negoziora hobekien egokitzen direnak. Informazio gehiago behar baduzu jarri harremanetan Gaztenpresarekin eta zure enpresa berriari bultzada emateko behar duzun laguntza guztia eskainiko dizugu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...