×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

2 familia, 20 urte eta 100 langile

irene rodriguez iddtek
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

20 urteko ekintzailetza-abenturak askorako ematen du. Eta, bestela, esan diezaiotela gure gonbidatuari, Irene Rodríguezi. 20 urte hauetan bi familia osatu ditu.

Etxekoa, bere senarrarekin eta bi alabekin. Eta, bestalde, Iddtek, gaur egun ia 100 langile dituen enpresa bat.

 

GAZTENPRESA: Nola hasi zen ekintzailetza-bide hori?

 

IRENE RODRÍGUEZ: Sektore honetako enpresa batean inoiz lan egin gabe hasi nintzen. Gure enpresak ingeniaritza-zerbitzuak ematen ditu. Delineazioa ikastea erabaki nuenean, argi neukan proiektu honi ekiteko zela.

Ekintzailetzaren alde ona eta txarra, argi-ilunak, dira askotan funtzio guztietan ikusten duzula zeure burua, eta izaeragatik edo trebeziagatik zuri ondoen datozkizunekin identifikatu behar duzula, baina lehenago edo geroago ia rol guztietatik pasatu behar duzu. Hala, bada, zeure burua ia etengabe proban jartzen ari zara.

Ekintzaile izatea erabakiz gero, oso garrantzitsua da ondoan duzun pertsonak babesa ematea. Baina proiektua biena bada, orduan, primerakoa da. Izan ere, nire senarrak argi zeukan ideia, eta nik hura abian jartzeko gogoa, eta bizitzako une egokian gertatu zitzaidan.

Hasierako urteetan lana besoz beso egiten genuen arlo askotan. Gero, enpresa eboluzionatuz joan zen.

 

G.: Hala, handituz joan zineten, lantalde bat eratu zenuten, gero eta bezero gehiago… Eta esan didazu 2015ean inflexio-puntu bat izan zela.

I.R.: 2015ean maila pertsonalean muga batera iritsia nintzela sentitu nuen.

Eta hor ohartu ginen gure bizitzan inflexio-puntu batera heldu ginela. Eta, orduan, Iñakik Iddtekera biltzea erabaki zuen.

2016an, industriaren ahalmenaren, edo ingeniaritzak industrian duen ahalmenaren ezagutza eta ikuspegi global handiagoa genuela, zerbitzuak zabaldu genituen kalitateko ekoizpen-ingeniaritzara, prestakuntza teknikoa duen edozein pertsonak balioa erants dezakeen arlo guztietara. Hala, inflexio-puntu horrek hazkunde handi batera eraman gintuen.

 

G.: Labur-labur nola definituko zenuke Iddtek?

I:R: Lehenik eta behin, Iddtek gizatalde aparta da; duela 20 urte ni bakarrik nengoen nire etxean. Eta, jakina, Iddteken lortu den guztia ez zen posible izango atzean dagoen lantaldea egon ez balitz. Profesional handiek osatutako taldea da, eta bakoitza bere arloan zerbitzurik onena eskaintzen ahalegintzen da, arlo teknikoan, aukeraketaren arloan, lan komertzialean, kudeaketan, administrazioan, arlo guzti-guztietan, ez dut inor kanpoan utzi nahi. Azken batean, DNAn daramagun zerbait da, eta ezaugarri hori hor mantentzea nahi izan dut.

Jakina, zerbitzu bat ematen dugu, eta trukean kobratu egiten dugu. Baina gure filosofia laguntzea da. Nik, enpresa batera heldu, eta zer egiten dugun azalduko dizut, baina enpresa edo industria horretara joan gara guk eskaini ahal diogun eta balioa eman diezaiokeen zerbait behar duelako. Alegia, ez da saltzea saltzeagatik, ez da besterik gabe fakturatzea edo haztea, baizik eta hemen nago balioa ekartzen dizudalako.

 

G.: Delineatzaile modura hasi zinenean zenbait ate jo zenituen lehen lanak lortzeko; gero, ikusi zenuen aurrera egiten zenuela, lehen bulegoa hartu zenuen, hazten hasi zinen, langileak iritsi ziren, inflexio-puntua, gero eta handiagoa… Horrek guztiak enpresa aurrera doala erakusten du. Ekintzaile guztiok dugun amets hori lortu duzula iruditzen zait, hau da, proiektu horrek, gure proiektu pertsonala gainditu, eta bere kabuz funtzionatzea lortzea, ezta?

I.R: Nik orain amatasunarekin partekatzen dut, ama bainaiz. Proiektua haur bat balitz bezala da; hasieran umetxo txikia da, gero oinez hasten da bera bakarrik, eta, horren ondoren, gero eta gauza gehiago egiten ditu bere kabuz.

Lantalde bikain bat izateko zortea dut, konfiantza dut talde horretan, eta arlo operatiboa besteen esku utzi ahal izan dut, gerente izateari utzi ahal izan diot, orain estrategian eta atzeko aldetik ematen den babesean jartzen dut nire ahalegina, baina zuzeneko lantalde bat izateko zortea dut. Egunez egun gauzak ondo doazela arduratzen den talde bat. Pauso hori zaila da, batzuetan kosta egiten baita delegatzea. Nahiz eta lana ondo egiten duen taldea eduki, batzuetan kosta egiten da ardurak besteen esku uztea.

 

G.: Baina orain Irene ez da hasieran esaten zenuena, Irene ez da Iddtek. Irene orain beste gauza asko da, eta, besteak beste, mentore edo aholkulari modura ezagutzen zaitut.

I.R.: Bai, egia da, mentoring edo aholkularitzaren kontua azken unean iritsi da. 2022-2023an horretarako aukera sortu zitzaidan Gaztenpresaren eskutik.

Nire ustez, bizitzan oreka bilatu behar dugu, eta orain niri tokatzen zait lagun egitea eta ematea. Nik jasotakoa orekatu, eta eman atzetik datozenei eta, hala, esperientzia hori aprobetxatu ahal izatea.

 

Gure podcast-ean kapitulu osoa entzun dezakezu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...