×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Etengabeko hobekuntza Potxolines Haur Eskolan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Egunero hobera egitea. Topikoa dirudi, baina pertsona ekintzaile batzuek arrakasta zergatik duten aztertzen dugunean, konformatzen ez diren eta egunero hobera egiten saiatzen diren pertsonak direla egiaztatzen dugu beti. Horren adibide da Cristina Santiago Chavarri (Zalla, 1984), Potxolines Haur Eskolaren jabea eta zuzendaria. Enpresa 22 urte zituela sortu zuen eta, hamar urte igaro ostean, hobera egiteko kanpoko ikuspuntu bat behar zuela sentitu zuen. Ingelesez dioten moduan, beste ikuspegi batetik pentsa zezakeen norbait (“think outside the box” adierazpen anglosaxoia). Orduan, Cristinak Gaztenpresaren Mentoring programara jotzea erabaki zuen.

Ordudanik, Cristina hilean behin elkartzen da bere mentorearekin, María Mestraituarekin (Deustu, 1968). Ekintzaileak bere eguneko jarduera azaldu eta bere zalantzak partekatzen ditu, eta Maríak –ibilbide luzeko enpresaria– horiek ebazten ditu. Mentorearen arabera, batzuetan nahikoa da entzutea, bere arazoak azaldu eta kanporatu ostean, ekintzailea bera iristeko irtenbideetara. Baina, beste batzuetan, gutxitan izan arren, mentoreak irmoa eta inpartziala izan behar du. Bien arabera, harreman horretan bi aldeak hazten dira. Programa enpresa berriei nahiz dagoeneko finkatuta dauden negozioei bideratuta dago. Eta mentore guztiek boluntario gisa parte hartzen dute.

Guk Cristinarekin hitz egin nahi izan dugu, bere esperientzia konta diezagun.

GAZTENPRESA BLOGA: Zer nolako harremana duzu mentorearekin?

CRISTINA SANTIAGO CHAVARRI. Oso ona. Berarekin konektatu dut. Entzun eta hankak lurrean jartzen laguntzen dit. Berak ez du nire sektorea ondo ezagutzen, baina ama da, eta, beraz, beste ikuspuntu bat eman diezadake, bezeroarena.
GZT. Esan duzun moduan, mentorearen profila eta zurea oso desberdinak dira. Hura ez dator irakaskuntzatik, baina ibilbide ekintzaile luzea du, bi enpresa berritzaile sortu baititu (bata web-orrien garapenerako, 1996an, hau da, ia Interneten historiaurrean, eta bestea hitzordu komertzialak eta merkataritza-komunikazioa hitzartzeko). Zertan laguntzen dizu bere ikuspegiak?

C. S. C. Niri asko interesatzen zaidan sektore batetik dator, hura baita nik gutxien menperatzen dudana. Teknologia berriak leiho ikaragarria dira munduari zure lana erakusteko.

 

GZT. Potxolines Haur Eskolak hainbat metodologia konbinatzearen aldeko apustua egin du, besteak beste, Montessori, eta horrek beste haur-eskola batzuetatik bereizi du. Era berean, hezkuntza hirueledunaren aldeko apustua egin duzue, eta ikasgela guztiek argi naturala dute. Besteengandik bereiztea al da negozioak arrakasta izateko gakoetako bat?

C. S. C. Aita eta ama guztiek onena nahi dute beren haurrentzat, eta metodo on bat eta instalazio ezin hobeak bilatzen dituzte haientzat; jende onbera bilatzen dute batez ere, beren seme-alabak ulertuko dituzten eta maitasunez eta errespetuz tratatuko dituzten pertsonak, modu oso indibidualizatuan tratatuko dituztenak. Irakasle-taldea eta ni oso maitekorrak garela uste dut, enpatia, pazientzia eta ilusio handiko pertsonak. Guk familiek behar duten konfiantza, naturaltasuna eta gertutasuna transmititzen dugu, eta hori da, zalantzarik gabe, gure arrakastaren gakoa. Bestalde, gure hezkuntza-proiektua paregabea eta oso berezia da. Haurrek modu zoriontsuan eta autonomoan ikasteko prestatzen dugu ingurunea, beren buruarekiko konfiantza izan dezaten eta autoestimu sendoarekin haz daitezen. Egituratu gabeko materialekin eta elementu naturalekin lan egiten dugu. Landareak eta animaliak ere guk garatzen ditugun proiektuen parte dira, eta, egunero, korri egitera irteten gara kalera, salbuespenik gabe. Hainbat ordu igaro ditzaket honen inguruan hitz egiten, eta ez nintzateke nekatuko. Nire gairik gogokoena da, zalantzarik gabe, baina beharbada nahikoa izango da gaur egun haurrik ez duten edo metodoaren inguruko ezer ez dakiten pertsonentzat. Edonola ere, gehiago jakin nahi dutenak gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditut, informacion@potxolines.com helbidearen bitartez edo gure instalazioetara gerturatuz.

 

Bokazioz ekitea

GZT. Azken hilabeteetan, obren eta homologazio-prozesu baten bidez haztea erabaki duzu. Gero eta lehiakorragoa den merkatu horretan, ekintzaileak egunero egin behar al du hobera?

C. S. C. Noski baietz! Ondo doakizulako konformatzen bazara, non dago zure espiritu ekintzailea? Oso harro sentitzen naiz nire sektoreko enpresa txikiek nire ideia berritzaileak kopiatzen dituztela ikustean. Horrek ideia onak direla esan nahi du. Txikiekin egin nahi ditugun lanetan egunero aurkitzen ditugu arazoak eta horiei aurre egiteko nik neuk eraikitako gauzak asmatzea gustatzen zait, baina ez ditut inoiz erregistratu. Orain horiek homologatzea pentsatzen ari naiz, familiei beken bitartez laguntzeko.

 

GZT. Ekitea pentsatzen ari den pertsona baten kasuan, negozioa ikusten duen lekuan ekin behar du edo, zure kasuan bezala, bokazioa duen esparruan?

C. S. C. Oso gogoko duen zerbaitetan ekin dezala esango nioke. Oso polita da goizero ilusio berarekin esnatzea. Egunero izan behar dugu zoriontsu. Horrek pertsona hobeak izaten laguntzen gaitu eta izugarri aberasten.

 

GZT. Eta dagoeneko negozioa finkatuta duen pertsona bati, Gaztenpresaren mentoring programa gomendatuko zenioke? Horrela bada, zergatik?

C. S. C. Noski baietz. Askotan gehiegi murgiltzen gara gure egian, eta ez dugu haratago ikusten. Oso positiboa da norbaitek epaitu gabe irakats diezazula.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...