×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bidelaguna: Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak enpresa berriak sortzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bidelaguna programaren barruan, mikroenpresak sortzeko laguntzei buruzko atala eskaini zaie ekintzaileei.

Artikulu honetan gogorarazi nahi dizuegu, Gipuzkoan ekintzaile bazarete, Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak jarri dituela zuen esku  enpresa berriak sortzeko, dagoeneko abian direnetan lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko, eta abar. Gaztenpresako lan-taldeak pozik lagunduko dizue, eta gai horren inguruan dituzuen zalantza guztiak argituko dizkizue.

Gipuzkoan mikroenpresak sortzeko Bidelaguna programak eskaintzen dituen laguntzak izango ditugu hizpide gaur:

Mikroenpresa sortu nahi duten ekintzaileentzako laguntzen helburua:

Enpresa sortu eta garatzeko prozesuan laguntzea; horretarako, abian jartzeko eta sendotzeko fase kritikoetan mikroenpresak sendotzeko eta modernizatzeko proiektuak lantzea sustatuko da (lehenengo 2 eta 5 urteen artean).

Diru-laguntzen onuradunak:

Sortu berri diren mikroenpresak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan duen enpresa izatea
  • 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako enpresa izatea (data horren ondoren eratu eta ekonomia-jardueren gaineko zergan izena eman duena)

Diruz lagun daitezkeen ekintzak

Aholkularitza-gastuak eta hirugarren erakundeek eskainitako kanpoko lanei dagozkienak, betiere enpresak hobetzera eta lehiakorrago egitera bideratu direnak (kudeaketa aurreratuko sistemak ezartzea izan ezik: kudeabide).

Merkatu-azterketak sakontzea eta garatzea.

  • Aldez aurreko diagnostikoak eta azterketak egiteko kanpoko zerbitzuak. Azterketon xedea berrikuntzako eta/edo lehiakortasuna hobetzeko proiektuak antzematea edo abian jartzea izango da: jarduera-ildo berriak, merkatuak eta merkaturatzeko estrategia berriak; baita horiek abian jartzea ere.
  • Kudeaketa-sistemak ezartzeko eta/edo ziurtagiria eskuratzeko kanpoko zerbitzuak.
  • Finantza-azterketak egiteko kanpoko zerbitzuak (enpresaren azterketa ekonomikoa eta finantzarioa: azterketa eta gomendioak).
  • Kudeaketa-sistemei buruzko azterketak egiteko kanpoko zerbitzuak (enpresaren kudeaketa-sistemen azterketa: azterketa eta gomendioak).
  • Adimen teknologikoko eta lehiakorreko zerbitzuak.

Gutxienez 2.500 €-ko kostu hautagarria duten proiektuak

Kanpoko aholkularitzako gastuak ez dira jarduera iraunkorrei edo aldizkakoei dagozkienak izango, eta ez dira enpresaren ohiko ustiaketa-gastuekin lotuta egongo, zerga-aholkularitzako ohiko zerbitzuak, aldizkako zerbitzu juridikoak edo publizitatekoak, kasu. IKTen garapenarekin eta ezarpenekin lotuta dauden zerbitzuak ere ildo horretakoak dira.

Zenbatekoa

Kostu hautagarriaren % 60rainokoa, eta beste % 5 gehiago proiektua emakumeek sustatu badute edo jardueraren esparrua ekonomia berdea edo zuria deritzotenak badira.

Gehienez 4.000 euro erakunde eskatzaile bakoitzeko (4.400 € emakumeek sustatutako proiektuen edo ekonomia berdekoen/zurikoen kasuan).

Gehienez:  proiektu bat enpresa bakoitzeko.

Gipuzkoako mikroenpresentzako laguntzei buruzko informazio gehiago: Bidelaguna edo Gaztenpresa webguneetan.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....