Diotenez, erretiratu bat Gary Player golf-jokalariari begira omen zegoen behin, eta kolpeetako asko zuloan sartzen zituela ikusita, «zuk duzu zortea» esan omen zion, eta jokalariak erantzun: «ohartu naiz zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta zorte handiagoa izaten dudala.
Ekintzailetzan, kirolean bezala, asko entrenatu beharra dago zortea izateko, eta, seguru asko, arrakasta ez da lehen saiakeran iritsiko. Gaztenpresa fundazioan ondo dakigu hori, milaka ekintzaileri lagundu baitiogu bere negozio-ekimena gauzatzen, edo bertan behera uzten, bideragarria ez dela iritzi badiogu.
Garai alditsuak bizi ditugu, aldaketa disruptibo ugariko garaiak, aldaketekiko geroz eta moldakorragoak izatera behartzen gaituztenak. Presa- eta berehalakotasun-garaiak dira, eta, ondorioz, gure espiritua eta xedea inoiz baino gehiago daude indarrean.
Ekintzailearen aliatu izan gara, gara eta izango gara, eta bera izango da gure gestioaren erdigunea, negozio-ideia garrantzitsua dela uste badugu ere, hark arrakasta izan dezan ideia ona izatea aski ez dela uste baitugu. Ideia hasiera besterik ez da, lanean hasteko «aitzakia», baina pertsona ekintzailearen «jarrera» eta gaitasuna askoz erabakigarriagoak dira enpresa-ekimena sortzeko eta hura bizirik mantentzeko.
Beharrezkoa da guztia zalantzan jartzea, bezero posiblea aztertzea, egoerarik okerrena simulatzea, jardun-lerroak garbi izatea eta ditugun indar eta ahuleziak ondo ezagutzea.
Azkenik, gure proiektua gauzatzen bada eta hura abian jartzea lortzen badugu, ez dugu pentsatu behar guztia egina dagoenik; horregatik, sendotze tailerrak eta consulting PRO zerbitzua ditugu Gaztenpresan, bai eta harrotasun handiz neu kide naizen mentoring zerbitzua ere.
Mentorearen irudia laguntza ordainezina izan daiteke negozio hasiberri batentzat, hari esker gogoeta-espazioa ireki baitaiteke, pertsona ekintzailearengan galderak, zalantzak eta iradokizunak sortuz, egunez egun hobetuz joan dadin. Jokabide bakoitza behin eta berriz pentsatu araziko dio, eta helburuak eta estrategiak finkatzen lagunduko.
Pertsona asko autoenplegurantz urratsa ematen ikusi ondoren, atsegina da beste batzuei aurrera egiten lagundu ahal izatea. Nire kasuan, esperientzia aberasgarria izaten ari da, eta negozio bat sortu berri baduzue, gure mentoring programarekin bat egitera animatu nahi zaituztet hemendik.
Ekintzaile izatea ausartzea da, baina ez edozein modutan; izan ere, ausartzeko BESTE MODU BAT BADAGOELA frogatzen dugu egunero Gaztenpresan.
Hasiko al gara?
Eduardo Elizalde
Director de zona Laboral Kutxa en Navarra