×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Antolaketarako ezinbesteko bost tresna digital

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Badakigu: ekintzaileen egunerokoan nagusi dira bilerak, gestioak, deiak, izapideak, kolaborazioak eta abar. Zoragarria bada ere, beti ez da erraza izaten. Gaztenpresan ondo dakigu hori eta guztia ordenan eramaten lagundu nahi dizugu. Zer egin dezakezu? Badaude betiko agendarekin ondo moldatzen direnak, papera eta boligrafoa erabiliz, baina, egia esan, gero eta programa hobeak daude zure denbora kudeatzeko. Erabilerrazak eta erabilgarriak dira, eta hobeto lan egiten lagunduko dizute. Antolaketarako ezinbesteko bost tresna digital gomendatzen dizkizugu.

Evernote, Trello, RescueTime… Paperezko agenda batek baino aukera gehiago ematen dizkizuten aplikazioak dira. Kontaktuak gorde ditzakezu, oharrak sartu, dokumentuak eskaneatu, dokumentuak partekatu… 22 urtez Euskadiko eta Nafarroako pertsona ekintzaileei negozio-ideiak gauzatzen lagundu ondoren, Gaztenpresan argi daukagu tresna digital berrien esparruan eguneratua egotea abantaila dela, geroz eta lehiakorragoa den merkatu batean. Gero, zeuk erabakiko duzu betiko agendarekin eta oharrentzako blokarekin jarraitu nahi duzun. Baina informatuta egotea eta tresnak ezagutzea lagungarri izango dituzu erabakirik onena hartzeko orduan.

Evernote

Zure bulegoan paper gehiegi dituzula iruditzen al zaizu? Bisita-txartelak, telefono-zenbakiak, oharrak, post-itak eta abarrak pilatu egiten al zaizkizu? Paperen bila denbora galtzen al duzu? Evernote aplikazioari esker, guztia zeure telefonoan izan dezakezu, zauden tokian zaudela ere. Oharrak har ditzakezu, zeregin-zerrendak sortu, interneten aurkitzen duzun guztia gorde, oharrak eta bisita-txartelak eskaneatu… Eta informazio hori guztia sinkroniza dezakezu aplikazio bakar batean eskura izateko, telefonoan zein edozein ordenagailutan. Dagoeneko Evernote erabiltzen baduzu, haren bloga gainbegiratzea gomendatzen dizugu, aholkuz betea baitago.

Trello

Ordenagailuarekin lana egiten duzula eta posta elektroniko kate luzeak, kalkulu-orriak, Word dokumentuak, ohar itsaskorrak eta abarrak pilatu egiten zaizkizula? Horrela bada, agian aukera bat eman beharko zenioke Trellori. Aplikazio horri esker zeregin-zerrendak sor ditzakezu (zer dagoen prozesuan, zer egin den eta zer dagoen egiteke ikusteko), mezuak eta dokumentuak lagunekin partekatu, oharrak hartu… Eta guztia begiratu batean ikus dezakezula da onena, mugikorrean edo ordenagailuan daramazun kortxozko bulegoko taula balitz bezala. Eta, batek baino gehiagok dokumentu bera lantzen duzuenean, lankideen arteko lana erraztuko dizu. Hemen ikus ditzakezu funtzio guztiak.

RescueTime

Ordenagailuarekin lana egiten duzula eta batzuetan eguna programa batetik bestera pasatzen joaten zaizula iruditzen zaizu (internetetik Excelera, Wordetik diseinu-programara, posta idaztetik Youtuben katutxoen bideoak ikusten denbora galtzera)? RescueTime programak ordenagailuan egiten duzun guztia erregistratzen du eta, egunaren amaieran, grafiko bat eskaintzen dizu eguneroko zure ohiturak ulertu eta emankorragoa izan zaitezen. Ikusiko duzu zenbat denbora eskaintzen diozun zehazki gauza bakoitzari, eta zure lan-jardunaren ikuspegi ezberdin eta objektiboa emango dizu. Asteko zein egun izan den emankorrena ere esango dizu programak. Eta ez arduratu zure pribatutasunaz, RescueTimek ez baitu zure pasahitzik erabiliko.

Buffer

Twitter, Facebook, Instagram, Pinterest, Linkedin… Lana pilatzen al zaizu sare sozialetan? Guztiak programa bakar batetik antolatzen lagunduko dizu Bufferrek, denbora aurrezteko. Zure sarrerak programa ditzakezu bertan, zeuk nahi duzunean argitara daitezen. Sare sozial batean edo hainbatetan mezu bat argitaratzen lagunduko dizu (mezu bera edo aldaketekin). Diseinuak ikusgarriagoak egiten lagunduko dizu. Eta analitikak eskaintzen dizkizu, sarrera bakoitzak sare sozial bakoitzean izan duen eragina ikus dezazun.

Things

Zereginez betetako lan-jarduna izanik, funtzio gehiegi dituzten aplikazioekin nahasi nahi ez duten pertsonei zuzenduta dago Things. Mac, iPhone eta Apple Watch gailuentzako programa honek egiteko dituzun zereginak zerrendatzen laguntzen dizu, modu errazean pantailan ikusteko eta ezer ez ahazteko.

Ekintzailetzarekin lotutako edozertan laguntzarik behar baduzu, Laboral Kutxaren zure bulegoan aurki gaitzakezu, bai eta gure Gaztenpresa web orrian ere. Sare sozialetan ere bagaude: FacebookTwitter eta Linkedin. Zain gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

enero 13, 2021
Una persona emprendedora es un auténtico valor en sí misma: aporta visión de negocio, iniciativa, creatividad y liderazgo; es innovadora, resolutiva, sabe sobreponerse a los obstáculos y es capaz de reinventarse para mantener su negocio. Pero cuando una persona emprendedora forma parte de otra empresa se convierte en una auténtica joya a la que hay...
enero 4, 2021
Una de las lecciones que nos ha dejado el viejo 2020 es que el emprendimiento implica colaborar, adaptarse y, sobre todo, innovar. Por eso en Gaztenpresa hemos aprovechado la llegada del nuevo año 2021 para poner en marcha nuestra web renovada, una herramienta innovadora diseñada para adaptarse a todos los escenarios del emprendimiento con el...
diciembre 30, 2020
El genial Albert Einstein dijo una vez: “Es en épocas de crisis cuando nace la inventiva, los descubrimientos y las grandes estrategias”. Y aunque 2020 ha sido un año especialmente duro para mucha gente, también nos ha permitido descubrir el talento, la capacidad de superación y el espíritu emprendedor de muchísimas otras personas que, como...
diciembre 7, 2020
El modelo Canvas es uno de los métodos más efectivos que existen para describir una idea de negocio de una manera sencilla, visual y comprensible. Se basa en el libro The Business Model Canvas, escrito por Alexander Osterwalder. Este método parte de la premisa de que cualquier empresa debe asentarse sobre cuatro pilares: los clientes,...
diciembre 1, 2020
Aunque la hostelería es uno de los sectores más castigados por la pandemia, cada día encontramos ejemplos de personas emprendedoras que no se resignan y que intentar combatir esta difícil situación con creatividad y buen ánimo. Juan Carlos Caro y Borja García Argüelles son dos de esas personas que han decidido dar un paso adelante...
noviembre 6, 2020
Como parte del Programa de Consolidación de Gatenpresa, hemos diseñado una serie de webinars que tienen como objetivo ayudarte en la digitalización de tu negocio y la gestión de la tesorería de tu negocio. Son cinco webinars de una 1 hora de duración y temática complementaria, que se pueden realizar individualmente o en su totalidad....

Esta web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia. Si continúas navegando estás dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y de sus políticas.