×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

5 galdera Gaztenpresari buruz

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

“Gaztea” izan behar al dut Fundaziora jotzeko?

Ez. “Gazte” hitzak horixe adierazten duen arren, guk bultzatzen ditugun enpresak izan behar dira gazteak, baina ez horien arduradunak edo sortzaileak. Edozein adin izanda ere, guregana jo dezakezu eta zure enpresa sortzeko urrats guztietan lagunduko dizugu: ideia zehazten, negozio-plana diseinatzen, enpresa sortzeko izapideak betetzen, irekitzeko finantzaketa eskuratzen eta finkatzeko prozesua egiten.

Kosturik al du niretzat ideia bat aurkezteak?

Bat ere ez! Ez zaizu ez dirurik ez denborarik kostatuko. Negozio-ideia bat baduzu, nahikoa da guri kontatzea gure webguneko atarian aurki dezakezun galde-sorta erraza betez. Hamar minutu baino gutxiago behar dituzu horretarako eta, zure proposamena jaso eta irakurri ondoren, erantzun egingo dizugu.

Zer harreman du Gaztenpresak LABORAL Kutxarekin?

Handia. Gaztenpresa LABORAL Kutxak bere gizarte-ekintzaren esparruan garatutako ekimena da. LABORAL Kutxa kreditu-kooperatiba da eta, beraz, bere izaerarekin bat dator enpresei aurrera egiten laguntzea. Infografia honetan ikus dezakezu zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen gure entitateak eta nola banatzen dituen irabaziak.

Eta MONDRAGONeko kooperatibekin?

LABORAL  Kutxa MONDRAGON Korporazioari atxikitako kooperatiba autonomoetako bat da. Finantza-arloko kidea da eta, hain zuzen ere, kooperatibei finantzaketa eskuratzen laguntzeko helburuz jaio zen. MONDRAGONeko kooperatibak ezagutu nahi badituzu, hementxe duzu zerrenda osoa. Munduko industria-kooperatibarik handiena eta Espainiako hamar korporazio nagusietako bat da.

Zer enpresari lagundu die Gaztenpresak?

 

Duela 20 urte sortu zenetik, 3.000 enpresari baino gehiagori lagundu die Fundazioak. Erraz esaten da! Kasu horietako bat ezagutu nahi baduzu, hainbat alorretako ekintzaileekin grabaturiko bideo sorta ikus dezakezu:

  •  Serafín Palazón Fotógrafo: Argazki-estudio baten bila ari zara Bizkaian? Serafín Palazónek urte batzuk daramatza lanean bere ekimenari, talentuari eta Gaztenpresaren laguntzari esker. Hark bere negozio-ideia zehazten nola lagundu genion kontatzen du.
  • Hontza Extreme: Egia esan, hainbeste urtetan era guztietako negozioak bultzatu ditugu, baita abentura-parke hau ere. Hango instalazioak eta zerbitzuak ezagutzeko bideo hau ikus dezakezu. Gaztenpresaren bidez finantzaketa lortzeko izandako esperientziaren berri izango duzu.
  • Feel & Bike: Iruñean kokatutako spinning-aretoa da. Oso sistema berezia du bere bezeroak sasoian egon daitezen.
  • Errotek: Galdarategi horren sustatzaileak inoren konturako langileak ziren beste enpresa batean. Enpresa ixtera zihoala jakin zutenean, haien enpresa propioa sortzen lagundu genien. Bideoan, batez ere, laguntza publikoak bilatzeko prozesua azaltzen dute.
  • Los caprichos de Camile: Bilboko denda zoragarri honek arropa, dekorazioa, tresneria eta jostailuak saltzen ditu. Bideo honetan, negozioa finkatzen nola lagundu genien kontatzen dute jabeek.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Septiembre 26, 2023
La relación de esta emprendedora con Gaztenpresa se remonta a 2004, cuando Irene Rodríguez se lanzó a trabajar por cuenta propia como delineante. Pero no acabó ahí. En 2016, Iddtek decidió centrarse en el outsourcing de personal técnico altamente cualificado ampliando sus servicios y, de nuevo, volvió a apoyarse en Gaztenpresa para afrontar este cambio....
Septiembre 14, 2023
A finales de mayo abrió sus puertas en Bilbao House Of Movement Experience (HOME), un espacio dedicado al entrenamiento personal y el movimiento adaptado. Detrás de este proyecto, están Laura Leandro y Noel Herresánchez, que en esta entrevista comparten su experiencia emprendedora.   HOME nace con la intención de convertirse en una “casa” para todas...
Septiembre 4, 2023
Éstas dos jóvenes emprendedoras llevaban ya unos años trabajando en Concha Calle Decoración, un negocio de interiorismo que es toda una referencia en Portugalete (Bizkaia). Ahora, los dueños se han jubilado y ellas han decidido ponerse al frente del proyecto. En esta entrevista, nos cuentan cómo ha sido este proceso. ¿En qué momento tomáis la...
Julio 7, 2023
Hoy hablamos con Leire Ureta, la artífice de Nukka, una tienda de moda multimarca para la mujer y el hombre, que abrió sus puertas hace tres años en Amorebieta-Etxano (Bizkaia). Su apuesta son los outfits cómodos realizados con prendas y complementos con mucho estilo, fruto de los más de 20 años de experiencia de Leire...
Junio 7, 2023
El último testimonio de Gaztenpresatik fue el de Laida San Sebastián que, tras casi 20 años como emprendedora en el ámbito social, ahora comparte sus conocimientos y experiencias con el alumnado de la Escuela Politécnica de la Universidad de Mondragón, donde es responsable de Emprendimiento Tecnológico. “Yo soy la inventora del ‘sí’ a todo”, confesó...
Mayo 31, 2023
Otra de las historias de emprendimiento que conocimos en Gaztenpresatik fue la de Andrea Fernández, una “argentina sin acento y trotamundos sin remedio”, cuya familia se vino a vivir a Bilbao hace ya más de 20 años, cuando ella tenía sólo doce años. Esta freelance todoterreno -es traductora, especialista en marketing digital, escritora y comunicadora-...