×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure negozioa hobetzeko hodeiko tresnak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Hodeia. Mundu guztiak hitz egiten du hodeiaz, baina zer da zehatz-mehatz? Post honetan ez dizugu kontzeptu horren azalpen tekniko bat emango, ez baita gure espezialitatea. Baina nola erabil dezakezun esango dizugu, zure enpresak edo negozioak hobera egin dezan.

 

Datuak biltegiratzeko, kostuak jaisteko, softwarearen mantentze- eta gestio-lanak murrizteko, eta abarretarako espazio ia mugagabea. Hodeiaren erabilerak eskaintzen dituen abantailak anitzak eta askotarikoak dira. Gainera, eskaintzen dituen tresna asko doakoak dira, eta horiek bereziki erabilgarriak izan daitezke ETE eta autonomoentzat.

 

Zehaztu ditzagun. Bai, zure enpresa inolako kosturik gabe antolatzen lagun diezazuketen tresna batzuen izen-abizenak emango dizkizugu. Honako hauek dira horietako batzuk:

 

Dropbox

Dropbox logo

Haren claim-ak dena dio: bizitza erraztuko dizu. Dropbox gaur egun gehien erabiltzen den hodeiko biltegiratze-zerbitzu horietako bat da. Mota guztietako informazioa biltegiratzeko eta hura beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko balio du. Nahi duzun momentuan eta lekutik erabil dezakezu, Internet-konexioa baino ez baituzu behar.

 

Enpresentzako ordainpeko bertsioa egon arren, 2 GB-ko espazioa duen doako bertsioa erabiltzen has zaitezke. Dropbox zerbitzuak hainbat aukera eskaintzen ditu espazioa inolako gasturik gabe handitzen joateko. Gainera, zenbait ekipo sinkronizatuta mantentzeko aukera eskaintzen du, norbaitek artxibo bat aldatzen duenean, informazio erabilgarria berehala aldatu dadin.

 

Google Drive

 

Google Drive logo

 

Eta nola ez, Mountain View erraldoiak ere zenbait irtenbide eskaintzen ditu hodeian. Dropboxek bezala, artxiboak doan biltegiratzeko espazio bat eskaintzen du (kasu honetan, 15 GB-koa). Erabiltzaile batek baino gehiagok elkarlanean jarduteko aukera ere eskaintzen du, baita iruzkinak egiteko txat interaktibo bat ere.

 

Baina badu aurrekoarengandik bereizten duen zerbait. Google Drive App deiturikoak, hau da, hodeian dauden aplikazio espezifikoak: testu-prozesadorea (Word gisakoa), kalkulu-orriak (Excel), aurkezpenak (PowerPoint). Google-ekin gertatu ohi den moduan, zure kontua aktibatu ostean dena erabil dezakezu zure nabigatzailetik. Dena oso modu sinplean, intuitiboan eta doan!

 

Trello

Trello logo

Zure jarduera dena dela, hori antolatzea beharrezkoa izango da zuretzat, seguruenik. Bezeroekin deadline-ak bete, baliabideak esleitu, helburuak eta epeak finkatu… Hori guztia antolamendu on batean oinarritzen da. Bada, eginkizunak gestionatzeko ere doako tresnak aurki ditzakegu hodeian. Kasu honetan, gure gomendioak Trello du izena.

 

Tresna malgu horrek (app mugikorra ere badu) banaka nahiz taldean lan egitea ahalbidetzen du. Proiektuen ikuspegi orokorra eskaintzen digu, eta hala, gure lankide bakoitza zein eginkizun betetzen ari den jakin dezakegu. Trellok oso ondo betetzen du bere funtzioa: elkarlana errazten du, mota askotako artxiboak eranstea ahalbidetzen du (Dropbox, Evernote…) eta merkatuan ezagutzen diren ia programa guztiekin erabil daiteke.

 

Evernote

Evernote logo

 

Beste klasiko bat. Eginkizunak gestionatzeko ohar-blokaren gisako tresna bat da. Evernote aplikazioak biltegiratze- eta sinkronizazio-espazioak konbinatzen ditu hodeian, eta horrek mahaigainean nahiz hodeian lan egitea ahalbidetuko dizu. Doako bertsioa izan arren, ordaindu eta Premium bertsioa ere erabil dezakezu.

 

Evernote zerbitzuak zure ideiak antolatuta izaten lagunduko dizu, informazioa hodeira igo ostean, dena behar bezala antolatuta geratzen baita, zenbait parametroren arabera (etiketak, izena, lekua edo gako-hitzak).

 

Hodeian aurkitu ditzakegun eta zure negozioa hobetzen lagun diezazuketen doako tresna gehiago aipatzen jarrai genezake, baina ez zaitugu ito nahi. Horietakoren bat ezagutzen ez bazenuen, probatu, eta gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan sare sozialetako gure profilen bitartez –Facebook, Twitter eta Linkedin– eta egin nahi dituzun proposamenak. Izugarri gustatzen zaigu zuekin harremanetan egotea!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....