×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure bezeroen komunikazioak diseinatzeko oinarrizko 5 tresna

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Abuztua. Laster joango zara oporretan eta zure bezeroei jakinarazi behar diezu. Senak esaten dizu zure saltokiko erakusleihoan kartoi mehearen eta errotulagailuaren formula erabiliz edo sare sozialetan lerro soil batzuk idatziz ixte-daten berri ematea jada ez dela nahikoa. Horregatik, itxura oneko askotariko komunikazioak egiteko tresna batzuk erakutsiko dizkizugu. Horiek erabiltzeko ez duzu diseinu grafikoari buruzko ezagutzarik behar. Programa horiek ez zaituzte diseinatzaile bihurtuko eta ez dizute lagunduko logotipo bat egiten zure enpresarentzat, baina konposaketa errazak egin ahal izango dituzu, eta duintasunez zure oporren berri eman edo jaietan zoriondu, ikuspegi formal batetik behinik behin.

Canva

Diseinuko programa bat behar duen edozeinentzat aukera ona da, nahiz eta horren inguruko prestakuntzarik ez izan. Gainera, doakoa da. Berariazko edukietan sartzeko baino ez duzu ordaindu beharko, esaterako: irudi-galerian, hainbat maketatan eta beste funtzionalitate batzuetan (hala nola, zure letra-tipoak erabiltzeko aukeran). Canvari esker, era guztietako konposaketak egin ahal izango dituzu sare sozial nagusietan erabiltzeko: post baterako elementu erraz batetik hasi eta merkataritza-aurkezpen konplexuago bateraino. Kartel bat edo flyer bat egin dezakezu, zuk nahi dituzun neurriekin, eta PDF formatura esportatu inprimatzeko. Gainera, letra-tipoen aukera handia eskaintzen dizu, eta zure argazkiak igotzeko aukera, aurrez egindako maketetan txertatzeko. Jakina, Canva ez da irudi-editorea, eta horregatik, argazkiei oso oinarrizko tratamenduak egiteko aukera baino ez du eskaintzen; kontrastea, distira eta kolorearen tenperatura, besteak beste. Baina online programa oso baliagarria eta intuitiboa da, eta zure jarduerari buruzko irudi dinamiko eta modernoa ematen lagunduko dizu.

Notegraphy

Notegraphyren goiburua, “Writing made beautiful”, irakurrita, tresna horrek nondik nora eramango gaituen jakin dezakegu gutxi gorabehera. Horrekin, testuak apaindu eta irudi formatuan esportatu ahal izango ditugu, sare sozialetan jartzeko. Horren abantailetako bat da PCrako, Androiderako eta iOSerako balio duela, eta hogeita hamar aukera baino gehiago eskaintzen dizkigu testu soil bat apeu deigarri bihurtzeko. Tresna horrekin indar handiko letra kapitular bat aukeratu ahal izango duzu, edozeinen arreta erakartzeko bezain erakargarria, eta zure negozioaren beharretara eta estilora egokituriko baliabide errazekin apaindu.

Piktochart

Infografia erakargarri eta iradokitzaileak sortzeko tresna onenetako bat da. Canvarekin gertatzen den bezala, Piktocharten txantiloi asko ordaindu egin behar dira, baina doakoek ere joko handia ematen dute eta aukera ugari eskaintzen dizkizute. Free bertsioan, online aplikazio horrek zazpi txantiloi desberdin ditu, eta zure sormena esploratzeko eta zerotik hasteko ateak irekitzen dizkizu. Hortik aurrera, diseinua zure gogora egokitzeko nahi dituzun gauzak sartu baino ez duzu egin behar. Tresnen erlaitzak balio bereizgarria ematen dio aplikazioari, grafikoak, bideoak eta mapak txertatzeko aukera ematen baitu. Benetan gomendagarria.

What the font

Tresna hau ez dago diseinuak egiten laguntzeko pentsatua eta ez dizu zure komunikazioak egiteko ideiarik emango, baina zer duzun gogokoen identifikatzen lagunduko dizu, zure branding elementuetan eta zure komunikazioetan sartzeko. What the Font tipografiaren Shazama da. Dauden milaka letra-tipoetako batekin maitemindu bazara, baina ez badakizu zein den, fotografia batekin identifikatzen lagunduko dizu tresna horrek.

Fotor

Irudien diseinuaren eta edizioaren neofitoentzat beste tresna harrigarri bat. Fotor online tresna bat da, collageak, zure sare sozialetarako azalak, zoriontzeko txartelak eta askoz ere gehiago editatzeko eta egiteko hainbat atal dituena. Erabilera oso intuitiboa du, eta programa abian jartzean gida erraz bat aurkituko duzu, hainbat aukeraren artean gidatuko zaituena. Fotor-ek testuak eransteko aukera ematen dizu eta sormen-iragazki eta marko asko eta asko eskaintzen dizkizu. Amaitzean, emaitza zure sare sozialetara igotzeko aukera ematen dizu. Diseinu-alorretik kanpoko edozeinentzat egundoko aukera da.

Ziurrenik, tresna horietako batek ere ez zaitu diseinatzaile grafiko ospetsu bihurtuko goizetik gauera; baina, erabili behar izan al dituzu inoiz diseinu errazen bat egiteko? Ezagutzen al duzu itxurako komunikazioak moduz egiteko aukera ematen dizun aplikazio harrigarririk? Parteka ezazu gurekin!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-19 00:10:06