×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zibererasoei aurre egiteko oinarrizko 8 aholku

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Wannacry, Petya, TeslaCrypt, Citadel, Zeus… Agian, ez zaizkizu ezagun egingo, baina, webgune bat kudeatzen baduzu edo enpresa txiki baten jabe bazara, ezinbestekoa da horiek ezagutzea… aurre egin ahal izateko.

Guztiak ere ramsonware birusak dira, asmo txarreko programa informatikoak (malwareak), behin ordenagailuan sartutakoan, bertako informazioan sartzea galarazten dutenak. Datuen ziberbahitze moduko bat da; pirata edo bahitzaile informatikoek erreskate ekonomikoa (bitcoinetan, eskuarki) eskatzen diote biktimari, datuok askatu eta erabiltzaileak berriz erabiltzerik izan dezan.

Agian, hartuta izango dituzu Malware horri eta beste batzuei aurre egiteko oinarrizko segurtasun-neurri batzuk; alabaina, arreta muturreraino eraman behar duzu, ziberdelinkuentziaren biktima bihur ez zaitezen, urtean % 130 inguruko hazkundea baitu jarduera horrek. Wannacry besteak beste Movistar enpresaren pareko multinazionalei erasotzeko gauza bada, litekeena da zu biktima errazagoa eta hura bezain erakargarria izatea.

Datu honek kontua seriotasunez hartzen lagunduko dizu, beharbada: Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBEk) arlo honetako 1.100 intzidetziatik gora kudeatu zituen aurreko urtean. Eta, eraso horien artean, enpresa txiki eta ertainen aurkakoak % 70 izan dira.

Segidan, CERTSIk, Segurtasuneko eta Industriako Intzidenteei Erantzuteko Zentroak, emandako hainbat gomendio azalduko dizkizuegu, ziberdelitugileei zuen jardueratik urruti eusteko.

  1. Aldian behingo eguneratzeak. Behar-beharrezkoa da zure ordenagailuetan fabrikatzaileak argitaratutako segurtasuneko azken adabakiak instalatuta izatea. Ziberdelitugile-legio batzuek segurtasun-arrailak bilatzera soilik bideratzen dute beren jarduera osoa, gero sareetan sartu eta delitu informatikoak egiteko.
  2. Ez fidatu mezu elektroniko ezezagunez. Izan ere, posta elektronikoa da ramsonware birusak sartzeko bitarteko nagusietako bat. Delitugileek lortzen badute, adibidez, beren troiarretako bat zure sarrera-erretiluan sartzea, ez ireki, sekula, bertan datorren fitxategi, erantsi edo loturarik, eta ez erantzun. Arreta handiz jokatu behar da, halaber, bat-bateko mezularitzako eta sare sozialetako loturak irekitzean ere, nahiz eta kontaktuak ezagunak izan. IBMk egindako azterlan baten arabera, jasotzen ditugun 10 mezu elektronikotatik 4k ramsonwareak izaten dituzte, eta infekzio guztien % 60 posta elektronikoaren bitartez gertatzen dira.
  3. Babes-tresnak. Ekipamendu informatiko orok babes-tresna egokiak izan behar ditu, hala nola antibirusa edo antimalwarea eta suebakiak, horiek egiten baitute edozein informatika-ekipamenduko prebentzio-lanaren % 80. Eta eraginkorrak izatekotan, eguneratuta egon behar dira une oro.
  4. Backupak. Hitz horrek ohikoa izan behar du zure negozio edo lanaren egunerokoan. Ordenagailuko fitxategien babeskopiak egin beharko dituzu, aldian behin, zibererasorik jasanez gero kaltea ahalik eta arinena izan dadin. Aldian behin eta etengabe babeskopiak eginez, zure ordenagailua ramsonware birus batez kutsatu duen ziberdelitugilearen mende geratzea saihestuko duzu.
  5. Sartzeko pribilegioak. Ordenagailuetan sartzeko pribilegioak mugatu egin behar dituzu, pertsona bakoitza lanerako behar duen zatian sar dadin soilik. Zure enpresan, pasahitz konplexuak erabili beharko dituzue guztiok, eta aldian behin aldatu.
  6. Zerbitzaria aukeratzea. Babesteko beste neurri bat hauxe da: webgunea zeure zerbitzarian eta DMZ edo eremu desmilitarizatu batean kokatzea, Internetetik norbait zure barruko sarean sartzea eragozteko.
  7. Webgunearen kopia. Eraso informatikoa edo bestelako intzidentziaren bat izan arren ere webgunea jardunean izatea komeni bazaizu, kontratatu hosting (edo ostatatze-zerbitzu) bat eta gorde han zure webgunearen kopia. Horrela, aktibo eta zerbitzu ematen jarraituko duzu, zure zerbitzari nagusia erabili ezinik geratzen bada.
  8. Konfidentzialtasuna eta datuen osotasuna. Gogoan izan: bermatu egin behar duzu zure webgunean emandako datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna. Horretarako, ziurtapen-agintaritza baten segurtasun-ziurtagiri bat erosi eta instalatu beharko duzu.

Eta, zer egin dezakezu piraten isilpeko biktima izanez gero? Erasorik jaso baduzu, lehenik eta behin, ramsonwarez kutsatutako ekipamenduak isolatzea da gomendagarriena, eta erreskaterik ez ordaintzea. Oro har, eskatzen duten erreskatea ez da oso handia izaten, biktimak ordaintzera animatzeko. Baina, ez ahaztu delitugileak direla eta inork ez dizula bermatuko ordaindu ostean datuak berreskuratzea.

Ondoren, kutsatutako ordenagailuen disko gogorrak klonatu, eta fitxategi zifratuen edo birusaren fitxategien laginak isolatu beharko dituzu. Halaber, ukitutako zerbitzu eta gailu guztietako pasahitzak aldatu beharko dituzu.

Amaitzeko, ez ahaztu gertatutakoa salatzea. Gaur egun, polizia talde guztiek dituzte halako delituetan espezializatutako unitateak. Ertzaintzak, adibidez, halako delituei buruzko informazioa eta salaketa jartzeko urratsak eskaintzen ditu bere webgunean.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...
Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...