×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik egon behar du zure negozioak Google My Businessen?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zenbat aldiz entzun duzu Bill Gatesen “Interneten ez badago, ez da existitzen” esaldia? Behin baino gehiagotan, ezta? Bada, gaur egun esaldi hori egokitu eta honako hau esan dezakegu: Googlen agertzen ez bada, ez da existitzen. Bilatzailearen lehen lekuetan agertzen ez bada, hobeto esanda.

Izan ere, gure inguruneko bilaketa guztien % 96 egiten du Googlek, eta Bing eta Yahoo bilatzaileen aliantzak soilik egin diezaioke nolabaiteko itzala, bi horiek elkar hartuta bilaketa guztien % 3,69 hartzen baitute. Hori dela eta, enpresek baliabide ugari erabiltzen dute beren SEOa (search engine optimization) hobetzeko, hau da, posizionamendu organikoko teknikak hobetzeko, Googleren robotak errazago aurki ditzan.

Helburu horrekin, enpresentzat berariaz sortutako Google My Business doako plataforma dugu. Negozioei sarean ikusgarritasun handiagoa izaten laguntzen die, funtsean. Hona hemen haren abantailak:

Gure negozioari buruzko informazioa eta elkarrizketa bezeroekin. Interneten gure negozioari buruzko informazioa erraz eta bizkor gehitzeko aukera ematen digu tresna horrek. Enpresen sare sozial baten moduan funtzionatzen du, behar diren datu guztiak argitaratzen baititu erabiltzaileek gu aurkitzeko eta gurekin harremanetan jartzeko: posta-helbidea, telefonoa, geolokalizazioa…

Plataforma dinamikoa da: berriak, artikuluak, irudiak eta bideoak YouTuben erraz argitaratzeko eta zure berritasun guztiak ezagutarazteko aukera ematen dizu. Sare sozialaren alderdi horrek lagunduko digu  bezeroekin elkarreragina izaten, gure zerbitzu edo produktuei buruz zer uste duten jakiteko eta haiekin etengabeko harremanetan egoteko. Kalitateko edukiak argitaratzen baditugu eta gure erabiltzaileekin elkarreragina sustatzen badugu, bisita gehiago izango du gure sareak.

 

 

Google Mapsen agertuko zara. My Businessen zure fitxa betetzen duzunean, zure negozioa Google Mapsen agertzea lortu dezakezu, edozein bezero zure enpresara erraz eta eroso iristeko. Horrez gain, Googlek erabiltzaileen geolokalizazioa lehenesten du bilaketaren emaitzak eskaintzean. Adibidez, Donostiako pertsona batek zerbitzu bat bilatzen badu Googleren bidez, bilaketa egiten ari den zonako negozioak eskainiko dizkio horrek lehendabizi.

Sortu zure nortasun digitala eta hobetu zure SEOa. Google My Business direktoriotik datozen tokiko emaitzak gainerako emaitza organikoen gainetik jartzen ditu Googlek, norberaren sare eta plataformak erabiltzen dituztenak saritu egiten baititu. Bestela esanda: bi negozio lehian ari badira bilaketa-emaitza organikoen zerrendako lehen postuetan egoteko, My Businessen alta emanda dagoena nabarmenduko du Googlek. Horregatik, zure bezeroek Interneten aurki zaitzaten burutu behar dituzun ekintzen zerrendan egon behar du plataforma horretan sartzeak.

Jarraipen-estatistikak. Plataformak honako estatistika erraz hauek eskaintzen dizkizu: nola bilatzen zaituzten bezeroek, zenbat aldiz ikusi dituzten zure argazkiak, zenbat aldiz deitu duten telefonoz zure negoziora eta zer ekintza egin dituzten zure fitxarekin, baita zure negoziora autoz heltzeko zenbat aldiz eskatu dituzten argibideak ere. Hau da, estatistika erraz eta ulergarriak jasoko dituzu zeure bezeroen portaera orokorra ulertzeko, Analyticsen aditua izan gabe.

Hobetu zure marketin-kanpainak bilatzaileetan. Adwordseko publizitate-kanpaina bat egin nahi baduzu, kokapen-eremu bat azal dadin (hau da, nahi baduzu zure iragarkiak esteka bat erakustea, non helbidea eta telefonoa azalduko diren, eta erabiltzaileak hori klikatuz zure kokapena mapan ikustea), ezinbestekoa da zure negozioa Google My Businessen alta emanda egotea.

Doakoa eta erabilerraza da. Ez izan beldur: Google My Business oso erraza da erabiltzen eta lagundu egingo dizu zeure markari buruzko informazioa Googleren aplikazioetan sinkronizatzen. Horrez gain, app batzuk ditu zure mugikorretik erabiltzeko, dela Android dela iOS.

Dagoeneko haren abantaila guztiak ezagutzen dituzunez, hartu une bat alta emateko eta bete erregistroa zure enpresaren datuekin. Informazioa bilaketa-emaitzetan ager dadin, PIN kode batekin balidatu behar dugu enpresaren fitxa. Googlek emango digu kode hori, posta bidez.

Zure enpresari alta ematean, kontuan hartu alderdi hauek:

  • Egiaztatu zure enpresaren fitxa osaturik dagoela eta zehatza dela: gehitu harremanetarako telefonoak, irudiak, irekitzeko ordutegia eta negozioaren deskribapena.
  • Aukeratu kategoria espezifikorik egokienak zure negozioarentzat. Aukeratu Googlek eskaintzen dizkizunetako bat, zure enpresa bilaketa egokietan erakusten laguntzeko.
  • Ezarri presentzia sendo eta egoki bat Interneten. Izan zaitez fidagarria eta eman informazio baliagarria soilik.
  • Eskatu bezeroei zure enpresari buruzko iritzia emateko. Horretarako, tokiko fitxan Idatzi aipamen bat aukeran klik egin behar dute.
  • Sustatu zure Google+ orrialdea eta lortu jarraitzaileak: egin argitalpen ugari eta eguneratu zure profila.

Google My Businessen aditua zara jada. Orain, ospe digitala doan sortu besterik ez duzu egin behar. Gainera, Gaztenpresak eskaintzen dizkizun prestakuntza-ikastaroak eta -tailerrak erabil ditzakezu, zure negozioari bultzada berria ematen lagunduko dizuten gaitasun digitalak eta profesionalak eskuratzeko. Zain gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...
Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...