Zor-agiriei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, etorri Gaztenpresaren Euskadiko eta Nafarroako bulegoetara.
Zor-agiriak idatzizko dokumentuak dira, kanbio-letren antzekoak, baina ez da beharrezkoa tinbre ofizialean egitea. Zor-agiri baten bidez, pertsona batek konpromisoa hartzen du beste bati diru-kopuru bat ordaintzeko biek adostutako egunean.
Kanbio-letretan ez bezala, zordunak berak jaulkitzen du zor-agiria, eta ez hartzekodunak.
Zor-agiriak eramaileari ordaintzekoak izan daitezke, edo endosagarriak, alegia, hirugarrenei transmiti dakizkieke, eta pertsonek, enpresek eta Estatuak berak jaulki ditzake.
Kanbio-letretan bezala, zor-agiriek eraginkortasun betearazlea izan dezaten eta epai bidez betearaz daitezen, beharrezkoa da kobrantza epe barruan eskatzea. Ordaintzeko eskatuta zordunak ez badu ordaintzen, protestoa egin behar da.
Zor-agiria ez ordaintzeagatik egin daitezken akzio judizialak: kanbio-judizioa
Akzio betearazlea jartzeko, 3 urteko epea dago. Zor-agiri bat ez ordaintzeagatik egin daitezkeen akzio judizialak kanbio-letren kasuetarako ezarritako berberak dira, eta kanbio-judizioaren bidez kudeatzen dira.
Horrenbestez, zenbait suposizio bereizi behar dira, ordainketa nork eskatzen duen eta nori eskatzen dion:
- Zor-agiriaren onartzailearen kontrako akzioak epemugaren egunetik hiru urtera preskribatzen dira.
- Edukitzaileak endosatzaileen eta igorlearen aurka egiten dituen akzioak urtebetera preskribatzen dira, protesto-datan edo, zor-agirian protestorik gabeko klausula sartu bazen, epemugan kontatzen hasita.
- Endosatzaile batzuek beste batzuen eta igorlearen kontra egiten dituzten akzioak 6 hilabetera preskribatzen dira.
Fakturak ordaintzeko gerorapenei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Gaztenpresako taldeak aholku emango dizu atseginez. Bilbon, Donostian edo Gasteizen ditugu bulegoak.