Doako hitzaldia Consulting Pro zerbitzuko bazkideentzat. Egin erreserba consultas@consulting-pro.org helbide elektronikoaren edo 900 100 240 telefono-zenbakiaren bitartez.
Iruñea
Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Arcadio M. Larraona kalea, 1-1.
2014ko urriaren 13a, 17:00 – 18:30
Gasteiz
Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Dato kalea, 14
2014ko urriaren 14a, 17:00 – 18:30
Donostia
Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Askatasunaren hiribidea, 10-1.
2014ko urriaren 15a, 17:00 – 18:30
Bilbo
Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Areatza, 4 (sarrera Posta kaleko 2. zenbakian)
2014ko urriaren 16a, 17:00 – 18:30
Tailer praktiko hori Interneten dauden profesionalei, enpresa txikiei eta saltokiei zuzendurik dago. Bezeroarekin harremana hobetzea eta salmentak erraztea ahalbidetzen duten erreminta digitalek eta sare sozialek nola lagun dezaketen ikusaraztea da mintegi horren xedea, baita Interneten presentzia egokia nola izan edo hura nola hobetu ikastea ere.
Edukia:
- Zertarako balio du Interneten egoteak? Mitoak eta errealitateak
- Komunikabide sozialak (web 2.0): blogak, microblogginga, sare sozialak. Ohiko erremintak.
- Marketina Interneten: web-posizionamendua, publizitate-kanpainak, e-mail marketina eta abar. Gomendio praktikoak.
Mintegiak Irati Gonzálezek, Buzzko online komunikazio-agentziako kontsultari-prestatzaile eta community managerrak, eta Edurne Ruiz de Arcautek, marketin eta online komunikazioko freelance profesionalak, eskainiko dituzte.