×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Saltokiak zaharberritzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza berriak. 12.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Eusko Jaurlaritzak saltokiei bideraturiko laguntza berriek Merkataritza Banaketaren sektorea berritzea eta modernizatzea, eta horrela, horien lehiakortasuna sustatzea dute helburu, horiek beren salmenta-puntuak berritu eta erakargarriago bihurtzeko.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza honen bidez EAEko saltokiak zaharberritu nahi dira berrikuntzaren, gestioa hobetzeko tresnen eta azpiegituren bitartez.

Diru-laguntza horiek bereganatu ahal izango dituzte, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza-jarduera oinarritzat duten enpresa txiki eta ertainek, baita ondasun erkidegoek eta sozietate zibilek ere.

Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean ez dituzten enpresen proiektuek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

Kanpoan geratuko dira, halaber, erakunde publikoak, sozietate publikoak eta zuzenbide publikoari jarraiki eratutako edo gobernatutako enpresa guztiak.

Diru-laguntza jaso ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsioek:

a)       Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak, altzariak eta lokala konpontzera eta zaharberritzera bideraturiko inbertsioek, baita barneko nahiz kanpoko elementuak, merkataritza-errotuluak barne, konpotzera eta zaharberritzara bidaraturikoek ere.

b)       Balantza elektroniko, ekipo informatiko, aplikazio eta horien osagarriek, betiere horiek merkataritza-prozesuetan txertatuta edo enpresa-gestiora bideraturik badude.

 

Merkataritza-lokalen edo garraiorako elementuen erosketa ez da inola ere diruz lagunduko,ezta leasingaren edo rentingaren bidez eskuraturiko ekipamenduak ere.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuek 3.000 euroko gutxieneko inbertsioa onartuta izan beharko dute saltoki bakoitzeko.

Inbertsioa aurreko puntuko b) atalean adierazitako aktiboetan bakarrik egiten bada, onartutako inbertsioaren zenbatekoak 900 eurokoa izan beharko du gutxienez.

Diru-laguntzaren bidez 12.000 euro eskuratu ahal izango dira, gehienez ere, urte eta saltoki bakoitzeko.

EROSKETEN BALDINTZAK:(saltokientzako laguntza)

–          Aktiboak lehen aldiz erabili edo jarri beharko dira martxan.

–          Gutxienez urtebetez merkataritza-jarduera bera gauzatu duen saltokiak edo, kasuan kasu, horren jabe den enpresak soilik aurkeztu ahal izango du laguntza lortzeko eskaera.

–          Enpresaren aktiboan gutxienez hiru urtez egotea (ikuskapenak egon daitezke hori egiaztatzeko).

–          Hirugarren pertsonei ez lagatzea.

–          Eskaera egin duen enpresak fabrikatu, gauzatu edo garatutakoak ez izatea.

–          Aktiboak Euskadiko Autonomia Erkidegoan erosi beharko dira.

–           MINIMIS laguntza (% 30eraino da bateragarria beste diru-laguntza batzuekin)

 

Diru-laguntza nola eskatu jakiteko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 101 143 telefono-zenbakiaren edo info@gaztenpresa.org posta elektronikoaren bitartez.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...