×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Norbere negozioa hastearen alde onak eta txarrak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Autonomoaren bizitzak baditu abantailak: norbere buruaren nagusi izatea, bizitza pertsonala eta lana bateratzeko ordutegi malgua, norbere proiektua aurrera eramatearen gogobetetasuna… Baina autonomo baten egunerokoak badu B aldea ere: lanaldi luzeak, fakturatzen ez diren aparteko orduak, bezeroek atzerapenez ordaintzen dituzten zerbitzuak edo ordaintzen ez dituztenak.. Merezi al du horrelako abenturan sartzea? Nola jakin dezakegu erantzukizunaren arabera merezitako emaitza izango ote dugun? Gaztenpresan zure negozioa ondo hasten lagundu nahi dizugu, eta, horretarako, ekintzaile izatearen alde onak eta horren onak ez direnak azalduko dizkizugu.

Ordutegia

Inoren konturako langileentzat lanaldia ordu jakin batzuetan hasi eta bukatzen da, eta ordu horietan ezin dute euren denbora beste egiteko batzuetan eman. Geure jarduerari ekitean nabarituko dugun lehen gauza –ez badugu jendaurrean eta ordutegi finkoetan lan egin behar behintzat– ordu jakin batean “fitxatu” behar ez izatearen askatasun-sentipena da, lana eta norbere gauzak bateratzeko aukera izatea; adibidez, haurrak eskolatik jasotzea edo arropa-garbigailua martxan jartzea, etxean lanean ari garen bitartean.

Ordutegi-askatasun horren alde txarra da oso erraza izaten dela lanaldia gehiegi luzatzea, egunean zehar beste gauza batzuk egin ditugulako edo etenaldi askoren ondorioz ezin izan dugulako lana aurreikusitako epean bukatu. Diziplina pertsonala eta denboraren antolaketa garrantzitsuak dira lan guztietan, baina funtsezkoak autoenpleguaren kasuan.

Etxetik lan egitea

Autonomo izanik etxetik lan egiten badugu beste abantaila handi bat izango dugu: lantokirako joan-etorrien denbora eta dirua aurreztuko ditugula, hain zuzen. Gainera, seguruenik modu osasungarriagoan eta merkeagoan jango dugu, gure bazkaria azkar prestatzeko aukera izango baitugu, bezperan tupperrak gertatzen ibili gabe eta jatetxeetara joan gabe.

Baina kontuz: etxetik lan egitean laneko bizitza eta pertsonala nahasteko joera berezkoa da, eta azkenean egun guztia lanean ematen dugula senti dezakegu. Halaber, etxean familiarekin edo bikotekidearekin bizi bagara, zaila izan daiteke haientzat ulertzea zer egiten dugun egun osoa ordenagailu aurrean, esaterako, edo zergatik ezin dugun lana ordu jakin batean utzi.

Kasu horietan, laneko orduekin zorrotzak izatea gomendatzen dugu, eta gurekin bizi direnei horren berri ematea, gure malgutasuna mugatua dela uler dezaten, eta etxean egoteak ez duela esan nahi edozein unetan edozer egiteko moduan egongo garenik. Hasieran zaila izango den arren, luzera begira elkarbizitza hobea izango da. Era berean, zorrotzak izan behar gara bezeroekin ere, eta haiekin egoteko ordutegia finkatu; erantzuteko zentzuzko denbora-tarteak finkatu behar ditugu eta premiazko lanei tokia eskaini, baina beti horien menpe egon gabe. Hasieratik argi eta garbi utzi behar dugu hori, bestela edozein ordutan dei diezagukete, baita jaiegunetan ere.

Jendaurreko denda edo lokala badugu

Gurea den negozioa dugunez, lokala gure nahien arabera aukeratuko genuen, edo geure egiteko egokitu; seguruenik, gurea ez zen bulegora joaten ginenean baino poztasun handiagoarekin irekiko dugu pertsiana egunero.

Nolanahi ere, bulegoa zabalik izateak hainbat gastu dakartza berarekin, ez bakarrik hileko alokairua eta uraren eta argindarraren hornidura ordaintzea; ezusteko gastuak edo egoerak ere izan litezke, gure aurreikuspena hankaz gora jar dezaketenak (denborari eta diruari dagokienez) adibidez, gure kontura konpondu beharko dugun hodiren baten matxura, eraikinean egin beharreko obra, etxejabeekin edo eraikineko bizilagunekin bilerak egitea, etab.

Kontuak egunean izatea

Inoren konturako langile ginenean nomina jasotzen genuen hilabetearen amaieran; gure bankuan sartzen ziguten zuzenean, eta enpresak diru-sarrera egin zuela egiaztatzea zen gure kezka bakarra.

Autonomo edo enpresa txiki baten sortzaile izanik, segituan konturatuko gara kontabilitatea egunean izatea ez dela lan erraza eta, tamaina hartzen badiogu ere, denbora dezente kenduko digu. Horregatik, Gaztenpresan beharrezko tresnak eta prestakuntza emango dizkizugu zure zergak, gastu-liburuak, sarrera-liburuak eta abar zuk zeuk kudea ditzazun. Gainera, adituen aholkularitza izatea gomendatzen dizugu, buruhausteak saihesteko inbertsioa izango baita. Halaber, LABORAL Kutxaren bezero bazara, Consulting Pro zerbitzuak erabiltzea gomendatzen dizugu.

Mozkinen marjina

Besteren enpresa batentzat lan egiten dugunean, egindako lanaren truke irabazten dugun zenbatekoaren eta lan horrek sorrarazten duen balioaren arteko mozkin-marjina enpresarentzat da. Ekintzailea izatean, zu zeu zara zure nagusia eta, beraz, mozkina ere zuretzat da.

Ildo horretan, oso garrantzitsua da geure burua enpresa txiki gisa ikustea, eta ez norbanako modura. Horrela, prezioak gehiegi doitzea edo ia mozkinik gabe lan egitea saihestuko dugu. Kontuak ondo egin behar dira, egindako lana eta jarduera orokorraren gastuak (lokalaren alokairua, Internet, ekipamendua, autonomo-kuota, etab.) ordaintzeko adinakoa izan dadin aurrekontu bakoitza.

Galerak

Enpresek, galerak izan arren, langileei nomina ordaintzen jarrai dezakete, etorkizunean mozkinak izango dituztela aurreikusita. Ekintzaileak izanik, enpresa txikia gara, aurreko atalean nabarmendu dugunez; horregatik, galerak badaude, eragin zuzena izango dute gugan. Are gehiago, autonomoen eta ondasun-erkidegoen kasuan (ez sozietate mugatuetan), erantzukizuna pertsonala eta mugagabea da, hau da, geure ondarearekin erantzun beharko diegu enpresa-jardueran izandako zorrei.

Bukatzeko

Norbere negozioari ekitea erronka handia da, eta horri aurre egiteko prestatuta eta mentalizatuta egon behar gara. Gure proiektuari beharrezko laguntzekin eta ahalegin eta ilusio guztiarekin ekiten badiogu, seguruenik gogobeteago sentituko gara gure lanean, gustuko ditugun gauzetan aritu gaitezkeelako. Baina horrek berekin dituen erantzukizunak onartu behar ditugu, eta ondorioak seriotasunez gestionatu. Horrela egiten ez badugu, azkenean, lanaren aldetik gogobeteko ez gaituen proiektua izan dezakegu, eta horrek geure ongizate pertsonalean eragin dezake. Gaztenpresan lagundu ditugun ekintzaileak dira horren guztiaren lekuko.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Julio 23, 2024
La Asociación de Mujeres Emprendedoras y Empresarias en Euskadi lleva más de 10 años promoviendo y visibilizando el emprendimiento femenino. Con Izaskun Rama, su actual presidenta, charlamos en este nuevo episodio del podcast sobre los desafíos que afrontan las mujeres a la hora de poner en marcha sus propios negocios.   El origen de la...
Julio 18, 2024
20 años de aventura emprendedora dan para mucho. Y si no, que se lo cuenten a nuestra invitada, Irene Rodríguez. En estos casi 20 años, ella ha formado dos familias. La de casa, con su marido y sus dos hijas. Y también, Iddtek, una empresa que hoy cuenta con casi 100 empleados.   GAZTENPRESA: ¿Cómo...
Julio 16, 2024
¿Sabías que la actividad de Koopera no solo va de darle una segunda vida a la ropa, sino, sobre todo, de brindar una segunda oportunidad a quienes más lo necesitan? Porque, más allá de promover la economía circular y las prácticas sostenibles con el medio ambiente, el auténtico propósito de esta red de entidades sociales...
Julio 9, 2024
En el podcast de Gaztenpresa, hemos hablado con esta cubalduna (cubana de nacimiento y vasca de corazón), una emprendedora nata que no se ha conformado con poner en marcha sus propios proyectos, sino que, además, comparte su pasión por el emprendimiento con las mujeres migradas de Euskadi, sabedora de las barreras adicionales que afronta este...
Julio 8, 2024
Antes de emprender y fundar tu propia empresa, debes elaborar tu modelo de negocio. Se trata de un esquema que describe cómo una organización crea, entrega y captura valor. En otras palabras, es un plan que define cómo una empresa funciona y genera ganancias. Esta herramienta empresarial resulta muy útil, sobre todo en los comienzos...
Julio 2, 2024
A las personas que habitualmente seguís la actividad de Gaztenpresa, seguro que os suenan los nombres de Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador. Esta pareja de emprendedores es la promotora de la escuela de circo Txitatoki en Gernika, tal y como nos contaron en el encuentro Gaztenpresatik que organizamos el año pasado en Donostia. Allí, descubrimos...