×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola sortu sozietate mugatu bat?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Pertsona bakarreko sozietate mugatu bat, ondasun-erkidego bat, kooperatiba txiki bat… iraganean ere hainbat forma juridikoz hitz egin dizugu, horiek ezagutu eta negozio bat martxan jarri behar baduzu, gehien komeni zaizuna balora dezazun. Gaur horien ezaugarriez hitz egingo dizugu, baita sozietate mugatu bat nola sortu ere. Enpresa-mota ohikoenetako bat da. Eustaten datuen arabera, 2014ko urtarrilean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sozietate guztien % 65,6 sozietate mugatuak ziren. Eta zer dira sozietate mugatuak? Zein urrats eman behar ditugu SM bat sortu nahi badugu? Jarraian azalduko dizugu.

 

Sozietate mugatuen onura nagusiak

Izenak berak dioen moduan, sozietate mugatuen onura nagusia erantzukizuna kapital sozialera mugatzen dela da (autonomoen, sozietate zibiletako bazkideen edo ondasun-erkidegoetako erkideen kasuan ez da gauza bera gertatzen, horiek beren ondarearekin erantzun behar baitute). Sozietate mugatu bat martxan jartzeko gutxieneko kapital soziala 3.000 eurokoa da, eta enpresa txiki eta ertainen kasuan, sozietateen gaineko zerga % 24koa da.

Sozietate mugatu bat sortzea pentsatzen ari bazara, egin beharreko izapideen ikuspegi orokor bat eskainiko dizugu jarraian. Dena den, Gaztenpresaren helburu nagusia zure negozioaren urrats guztietan laguntzea da, baita hura eratzeko orduan ere. Horrenbestez, zure ideia azaldu eta dagokion aholkularitza eskainiko dizugu, dagoeneko horrenbeste ekintzailerekin egin dugun bezala. 2014. urtean bakarrik, 462 enpresaren sorkuntzan lagundu genuen, eta gure helburua zifra hori handitzen jarraitzea da.

 

SM bat sortzeko beharrezko izapideak

Sozietate mugatua eraiki aurretik, gure izendapen sozialaren ziurtagiri negatiboa lortu behar dugu (hori da, beharbada, denboran gehien luzatzen den urratsa), hau da, Merkataritza Erregistroak behar bezala egiaztatu behar du gure enpresaren izena Estatuko beste sozietateren baten izenarekin bat ez datorrela. Izapide hori Merkataritza Erregistro Nagusian eskatu behar da, eta 5 eta 15 egun artean luza daiteke. Eskaera postaz, aholkularitza baten bitartez edo online egin daiteke, Merkataritza Erregistro Nagusiaren web-orrian, esteka honen behealdean agertzen den botoia sakatuz: Eskatu ziurtagiria.

 

Honako hauek dira jarraitu beharreko urratsak, banan-banan:

  • Enpresa-izenaren ziurtagiri negatiboa lortzea.
  • Enpresaren izenean banku-kontu bat ireki eta, bertan, gutxieneko kapital soziala sartzea, 3.000 euro, alegia. Bankuak banku-ziurtagiri bat emango digu eta hura notariotzan aurkeztu beharko dugu.
  • Gure sozietatea arautuko duten estatutuak idaztea. Normalean notariotza arduratzen da horretaz, bazkideei dagokion informazioa eskatu ostean.
  • Enpresa sortu izanaren eskritura publikoa egitea, notario aurrean. Horretarako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditugu: merkataritza-erregistroaren ziurtagiri negatiboa, ordaindutako kapital sozialaren banku-ziurtagiria eta bazkideen NAN. Izapide hori egiteko aste bat edo bi behar izaten dira gutxi gorabehera, eta haren kostua ordaindutako kapital sozialaren araberakoa da, beste alderdi batzuen artean (3.000 euroko kapitala duen sozietate baten kasuan, notarioaren faktura 400 eta 500 euro artekoa izaten da).
  • Ondare-eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa. Foru Ogasunetan egiten da.
  • Enpresaren behin-behineko IFK lortu eta Balio Erantsiaren gaineko Zergan alta ematea. Izapide hori ere enpresaren helbide sozialari dagokion Foru Ogasunean egin behar da.
  • Sozietatea dagokion Merkataritza Erregistro Probintzialean inskribatzea.
  • Behin betiko IFK lortu behar da (hau ere Ogasunean) Erregistroan izen eman ostean.

Sozietate bat sortzea pentsatzen ari bazara, Gaztenpresan laguntza eskain diezazukegu. Deitu doako 900 101 143 telefono-zenbakira edo idatz iezaguzu info@gaztenpresa.org helbide elektronikora.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...
Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...