×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola joan lanera Autorik gabeko Egunean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Irailaren 22an, ostiralez, Autorik gabeko Eguna izango da, 2017ko Europako Mugikortasunaren Asteko jardueren barruan. Hiri askok eta euskal udalerriek bat egin dutenez ekimenarekin, egun berezi horretan kaleetako zirkulazioa murriztuko dute, eta automobilaren ordezko aukera osasungarriak eskainiko dituzte.

Jende askorentzat, Europako Autorik gabeko Eguna penitentzia bat da. Euskal Autonomia Erkidegoan, hamar lagunetik bederatzi udalerritik kanpora joaten da lanera, eta horietatik % 75ek bere ibilgailu partikularra erabiltzen du horretarako, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera.

Horregatik, automobilaren ordezko aukera batzuk proposatuko dizkizugu, Mugikortasunaren Asteari aurre egin, airearen kalitatea hobetzen lagundu, osasuntsuago jardun eta euro batzuk aurrez ditzazun.

 

Oinez joateko arrazoiak

Lantokia nahiko hurbil baduzu, zorionekoa zu: oinez joatea duzu aukerarik onena. Osasunaren sektoreko profesionalen arabera, egunean ordu erdiko bi ibilaldi eginez gutxitu egiten da gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko arriskua; horrez gain, ariketa lagungarria da argaltzeko eta estres-maila jaisteko. Gainera, ordenagailu aurreko egoneko lana baldin baduzu, ibilaldiak eginez aurrea hartuko diezu lepoko eta gerriko minei.

Trikimailu bat nagiari aurre egiteko: lotu ibilaldi horiek aisialdiarekin. Beraz, jarri gogokoen duzun irratsaioa edo musika zure mugikorrean eta hasi mugitzen. Burua arinduta iritsiko zara lanera.

 

Eragin pedalei

Ba al zenekien euskal herritarren % 2 baino gutxiago joaten dela lanera bizikletan? Horietatik gehienek bizi diren udalerrian bertan egiten dute lan. Oso urruti gaude Herbehereetako datuetatik, biztanleen % 43k erabiltzen baitu bizikleta, eta Danimarkakoetatik, biztanleen % 30 ibili ohi baita bizikletaz. Eta haiek ere ez dute klima tropikalik.

Kaskoa ipini eta bizikletan ibiltzeak abantaila ugari ditu, ez bakarrik ingurumenarekin lotutakoak. Osasunari begira oso onuragarria da, ibiltzea bezala. British Medical Journal aldizkarian argitaratutako ikerlanean aditzera eman dutenez, bihotzeko gaixotasunagatik hiltzeko arriskua % 52 txikiagoa da lanera bizikletaz joaten direnen artean, ibilgailuz joaten direnekin alderatuta. Era berean, minbiziaren ondorioz hiltzeko arriskua % 40 txikiagoa da bizikleta egunero erabiltzen dutenen artean.

Hurrengo Europako Autorik gabeko Eguna aukera paregabea da lanera bizikletaz joatea zer den probatzeko. Beraz, bizikletarik ez baduzu, bilatu hurbilen duzun mailegu-puntua eta proba ezazu. Errepikatuko duzu, seguru.

Garraio publikoa

Garraio publikoaren erabilera ibilgailu partikularraren aldeko arrazoi ia guztien gainetik dago. Askotariko abantailak ditu: ingurumenarekin lotutakoak, ekonomikoak, espazioarekin eta denborarekin zerikusia dutenak… abantaila guztiak. Gainera, garraio-sare osatua dugu: metroa, tranbia, tren-lineak, hiri barruko autobusak, herrien eta probintzien artekoak… Ez dugu aitzakiarik.

Jakina da garraio publikoak partikularrak baino gutxiago kutsatzen duela, eta hiri batzuetan hasi dira autobus elektrikoak erabiltzen. Gainera, ehunka ibilgailu pribatu atera ditzake hiritik, eta, horrela, auto-ilarak sortzea saihesten lagundu.

Garraio publikoa jarraian erabiltzea automobil partikularrean ibiltzea baino merkeagoa da: joan-etorria ordaintzen duzu eta kito; ez duzu aparkalekua bilatzeko lan astunik hartu behar eta bidean lasai joan zaitezke, liburu on bat irakurtzen edo zure sare sozialak eguneratu eta azken berriak ikusten.

2017ko Europako Mugikortasunaren Asteari begira, Moveuskadi web-orria erabiltzea gomendatzen dizugu. Bidaia planifikatzeko tresna eskaintzen du, garraio publikoa erabiliz lanera modu azkarrenean, errazenean eta merkeenean iristeko aukera erakutsiko dizuna. Idatzi bidaiaren abiapuntua eta helmuga, eta… voilà! Garraio publikoko operadore guztiak hartzen ditu kontuan, haien ordutegiak, ibilbideak eta lineak.

 

Autoa partekatzea

Lanera joateko tamalez automobila hartu behar baduzu, Autorik gabeko Eguna endredo hutsa dela pentsatuko duzu, ziur. Baina, hartu duzu kontuan autoa jende gehiagorekin partekatzeko aukera?

Kalkulatu dutenez, gutxienez bi lagunekin carpooling egiten duen gidari batek urtean 1.500 euro aurrez ditzake guztira 25 kilometroko ibilbidean. Gehiegi esatea dela uste duzu? Hartu tartetxo bat eta kalkulatu erregai-gastuak, bidesariak, eta abar. Ikusiko duzu agian ez garela motz gelditu. Baina ez erreparatu alderdi ekonomikoari bakarrik: ingurumenaren ikuspuntutik, autoa egunero partekatzen baduzu 1,5 tona inguru CO2 isurtzeari utziko diozu, eta berotze globalari aurre egiten lagunduko duzu. Datuok kezkagarriak dira, ezta?

Zure enpresan autoa partekatzeko proposamenak dituzten iragarki-taulak egon daitezke. Bestela, hor dago Compartir.org web-orrialdea, antzeko ibilbidea egiten duten pertsonak harremanetan jartzen dituena.

 

Aukera horiekin guztiekin ez duzu aitzakiarik datorren irailaren 22an zure ibilgailua etxean utzi eta lanera garraio publikoan, partekatutako autoan, bizikletaz edo oinez joateko. Gustuko izango duzu, seguru.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...