×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola ireki zure enpresarentzako Facebook kontua, urratsez urrats

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zure enpresarentzako Facebook kontu bat ireki behar duzu, eta ez dakizu nola? Gaztenpresan badakigu sare sozialak oso garrantzitsuak izan daitezkeela gaurko negozioetarako nahiz enpresa tradizionalenetarako. Horregatik, post honetan nola egin azalduko dizugu, ahalik eta modurik errazenean. Urratsez urrats.

  1. Lehenik eta behin2-png

    Hasi aurretik, enpresentzako Facebook orria bisita dezazula gomendatzen dizugu. Bertan, oso gomendio erabilgarriak eta albisteak aurkituko dituzu, baita Facebook orria beren marka sendotzeko eta fakturazioa eta/edo bezero-zorroa handitzeko erabiltzen jakin duten ekintzaileen kasu arrakastatsuak ere. Abiapuntu ezin hobea da Facebook kontu bat zergatik ireki behar duzun Zure enpresa ezagutzera emateko balioko dizu, zure publikoarekin harremanetan jartzea ahalbidetuko dizu, eta zure kontua bisitatzen duten pertsonen datu objektiboak eta analitikak eskainiko dizkizu. Gainera, eta Facebook-en kontu pertsonal bat izan arren, zure negoziorako beste bat ireki dezazula gomendatzen dizugu. Bizitza pertsonala negozioekin nahastea ez da egokiena izaten, lagunekin eta senitartekoekin partekatzen duzuna ez baita zure bezeroei erakutsi nahi diezuna izaten.

  2. Aukeratu zure negozioa

    Prest zaude? Has gaitezen: esteka honetan, zure orrialdea sortzen has zaitezke. Prozesua sinplea da. Lehenik eta behin, nahi duzun orrialde mota aukeratu behar duzu. Facebook-ek sei aukera eskaintzen dizkizu: “tokiko negozioa edo lekua”; “enpresa, erakundea edo elkartea”; “marka edo produktua”; “artista, musika-taldea edo pertsonaia publikoa”; “denbora-pasa”; eta “helburua edo komunitatea”.

    Hemen sor daitezke lehen zalantzak. Zer desberdintasun dago tokiko negozioaren eta enpresaren artean? Orain azalduko dizugu: tokiko negozioari dagokion kontuak ordutegia finkatzea ahalbidetzen dizu, baita asteko egunaren arabera ordutegi bat edo bestea aukeratzea ere; horrez gain, bezeroentzako aparkalekua duzun ala ez adierazi, eta zure produktuen edo zerbitzuen prezioak jakinaraz ditzakezu. Enpresaren aukerak, berriz, zure konpainiaren “misioa”, “helburuak” eta “fundazioa” deskribatzeko aukera eskaintzen dizu.

    Kontu mota aukeratu ostean, Facebook-ek zure negozioaren edo enpresaren kategoria, izena eta, irekitzen ari zaren kontu motaren arabera, helbidea eta harremanetarako telefonoa eskatuko dizkizu. Inprimakia bete ostean, HASI erlaitza sakatu beharko duzu. Gogoratu, hori egitean, Facebook-en baldintzak onartzen ari zarela (hemen irakur ditzakezu).

  3. Oinarrizko informazioa

    Hurrengo urratsa zure negozioaren oinarrizko informazioa eskatzen duen inprimakia betetzea izango da. Oso garrantzitsua da xehetasunak k3-jpngontuan hartzea; izan ere, prozesu horren arabera, errazagoa izango da bilatzaileetan zu aurkitzea −baina ez kezkatu, akatsen bat eginez gero, zuzendu egin baitezakezu−. Zure negozioaren edo enpresaren kategoria aukeratu beharko duzu, eta, horrez gain, bilaketaren emaitzetan agertuko den deskribapena idatzi (esaldi gutxi batzuetan), zure webgunearen helbidea txertatu (webgunea izanez gero), eta Facebook-en URL pertsonalizatua sortu ahal izango duzu zure negozioa edo enpresa errazago aurkitu ahal izateko, hura zure negozioaren izenarekin bat badator, adibidez.

  4. Profil-irudia

    Orain, profil-irudi on bat aukeratzeko unea da. Zure jarraitzaileen lehen inpresioa zuk aukeratutako irudiaren araberakoa izango da. Ondo aukeratu: logo bat edo zure establezimenduaren erakusleihoko argazkia izan daiteke, besteak beste. Ez dago asmatzeko formula bakar bat, baina gogoratu lehen inpresioa oso garrantzitsua dela. Izan ezazu kontuan irudi zaindu bat eskaintzea oso lagungarria izan daitekeela lehiakideengandik bereizteko eta, zure bezeroei Facebook-eko bilatzailean edo gomendioetan zure kontua agertzen zaienean, erraz ezagutzeko modukoa izan zaitezen.

  5. 4-pngGogokoenetara gehitu

    Kontu pertsonal bat baduzu, hurrengo erlaitzaren bitartez gogokoenetara gehitu ahal izango duzu zure negozioaren kontua. Horrela, hura pantailaren ezkerraldeko zutabean agertuko da eta errazago sartu ahal izango zara.

  6. Orrialdearen publiko lehenetsia

    Honako hau da azken urratsa. Facebook-ek norekin konektatu nahi duzun galdetuko dizu. Horrela, hainbat leku, adin, sexu, interes edo hizkuntza aukeratu ahal izango dituzu. Urrats hori amaitzean, zure orrialdea prest egongo da. Hura berrikusi eta dena behar bezala dagoela frogatu ahal izango duzu. Oso garrantzitsua da dena eginda dagoela ez pentsatzea. Lehen urratsa baino ez da. Hemendik aurrera, zure kont5-pngua zaindu beharko duzu, orrialde hau erakusleiho birtual bat baita. Jarraitzaileak egiten has zaitezke, eta, horretarako, zure lagunen, beste sare sozial batzuetako kontaktuen, eta negozio eta posta elektronikoen artean parteka dezakezu zure Facebook orrialdea. Era berean, zure kontuaren URL helbidea idatz dezakezu zure bisita-txarteletan, zure estekan, alegia. Gure blogeko sarrera hau oso lagungarria izan dakizuke.

Eta, garrantzitsuena, ez ahaztu Laboral Kutxako zure bulegoan nahiz Gaztenpresaren bitartez beti jasoko duzula zure proiektua aurrera ateratzeko behar duzun laguntza guztia. Aholkularitza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan. Sare sozialetan ere aurkituko gaituzu: Facebook, Twitter eta Linkedin

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....