×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola erreklamatu kobratzeko ditugun fakturak, zor diguna Administrazio publiko bat denean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Lehenik eta behin, jakin ezazu Gaztenpresan enpresa laguntzaileak ditugula, ekintzaileei euren enpresa aurrera ateratzeko lan gogorrean lagundu eta kontabilitate- eta finantza-gaietan aholku ematen dietenak. Edozein zalantza baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete web-orrialdeko inprimakiaren bidez edo 900 101 143 doako telefonora deituta. Pozik lagunduko dizuegu.

Nola erreklamatu Administrazio publikotik kobratzeko ditugun fakturak

Egungo krisialdiaren egoera konplexuaren ondorioz, enpresen artean nabarmen egin dute gora berankortasunak eta ez-ordaintzeek, ekonomiako ia sektore guztietan. Baita enpresen eta Administrazio publikoaren arteko harremanen esparruan ere.

Krisialdi ekonomikoarekin asko ugaritu dira ez-ordaintzeak, atzerapenak eta luzapenak mugaeguneratutako fakturen likidazioan, eta horrek inguruko enpresa gehienetan du eragina. Batez ere enpresa txiki eta ertainak izaten ari dira kaltetuak, epe laburreko kredituaren menpe eta altxortegi mugatuarekin egiten baitute lan; horrenbestez, egungo ekonomia-egoeran jarduteko zailtasun bereziak dituzte.

Berankortasunaren igoera hori Administrazio publikoaren ordainketa-betebeharren atzerapenetan eta ez-betetzeetan ere antzematen da. 2010ean, sektore publikoan kobratzeko batez besteko epea handituz joan zen aurreko urteekin alderatuta. Horrela, 2009arekin alderatuta, batez beste 157 egunetara egin ziren ordainketak, legearen arabera gehienezko epea 50 egunekoa den arren.

Okerrena da administrazio batzuk are gehiago atzeratzen direla ordaintzerako orduan, batez ere osasunaren sektorean. Sektoreko enpresa hornitzaileek 600 egunetik gora itxaron behar izaten dute kobratzeko Valentzian, Andaluzian edota Murtzian. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, batez beste 103 egunetara kobratzen dute, eta Nafarroan 53 egunetara (Expansión egunkariak 2011ko ekainaren 15ean argitaratutako datuak dira).

Gure zorduna Administrazio publikoa denean faktura kobratzeko erreklamazioa nola egin behar dugun laburki azaltzen saiatuko gara artikulu honetan.
Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak jasotzen zituen 2/2004 Legea aldatu zuen 15/2010 Legea argitaratu zenetik aldaketa garrantzitsuak finkatu ziren, eta enpresen eta Administrazio publikoen (Udalak, Autonomia Erkidegoak, Diputazioak, Sozietate publikoak…) arteko merkataritza-harremanetako ordainketei ere eragin diete. Lege-aldaketa horrek eragina izan zuen, halaber, sektore publikoko kontratuen Legearen hainbat xedapenetan.
Aztertu nahi dugun gaiari erreparatuta, aipatutako 15/2010 Legearen 3. artikuluak aldatu egiten du Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 200. artikuluaren 4. atala, eta orain, honela dio:

“Obra-ziurtagiriak eman ondoren, edo kontratua osorik nahiz zati batean gauzatu dela egiaztatzeko agiriak eman ondoren, hogeita hamar egun izango ditu Administrazioak prezioa ordaintzeko, 205.4 artikuluan ezarritako epe bereziari kalterik egin gabe; administrazioa prezioa ordaintzen atzeratzen bada, berandutzako interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak ordaindu behar dizkio kontratistari hogeita hamar eguneko epe hori igarotakoan, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak finkatzen dituen Abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritakoaren arabera. Baldin eta obra-ziurtagiria ematea bidezkoa ez bada eta fakturaren edo ordainketa-eskari baliokidearen hartu-agiriaren data zalantzazkoa bada, edo salgaiak jaso aurrekoa edo zerbitzuak eman aurrekoa, hogeita hamar eguneko epea salgaiak jaso diren egunetik edo prestazioa eman den egunetik hasiko da zenbatzen.»

Era berean, 15/2010 Legearen 3. artikuluan Sektore Publikoko Kontratuen Legearen200 bis artikulu berria gehitu da, Administrazio publikoen zorrak ordaintzeko prozedura finkatzen duena:

“Lege horren 200.4 artikuluak aipatzen duen epea amaitutakoan, kontratistek idatziz eska diezaiokete Administrazio kontratatzaileari ordaintzeko betebeharrak bete ditzan, eta hala badagokio, berandutzako interesak ere ordain ditzan. Hilabeteko epea igaro ondoren Administrazioak erantzuten ez badu, ordainketa-epea bukatu dela ulertuko da eta interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Administrazioaren inaktibitatearen aurka. Gainera, zorra berehala ordaintzea eska dezakete, kautela-neurri modura. Organo judizialak kautela-neurria erabakiko du, kasu honetan izan ezik: Administrazioak ordaintzea justifikatzen duten egoerak ez direla ematen edo erreklamatutako zenbatekoa eska daitekeenarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.Hori gertatuz gero, eska daitekeen zenbatekoa bakarrik hatuko da kontuan kautela-neurrian. Epaiak kostuak ordaintzera zigortuko du auzitara eramandako Administrazioa, kobrantza-asmoa osorik aintzat hartuz gero”.

ADMINISTRAZIOARI EZ-ORDAINTZEAK ERREKLAMATZEKO PROZEDURAREN FUNTSEZKO ALDERDIAK

Lehen transkribatutako aginduetatik honako alderdi hauek dira azpimarragarrienak:
a) Administrazioek 30 egun dituzte gehienez ordainketa-betebeharrak betetzeko (epe hori 2013/01/01etik aurrera aplikatuko da. 15/2010 Legeak egutegi iragankor bat ezarri du 2013ra arte. Administrazio publikoentzako ordainketa-epea pixkanaka laburtuko da, eta horrenbestez, 2010. eta 2011. urteetan ordainketa-epea 50 egunekoa zen gehienez. 2012/01/01etik aurrera, epea 45 egunekoa zen, eta 2013ko urtarriletik 1etik aurrera, berriz, 30 egunekoa).

b) Kontuan izan behar da epea obra-ziurtagiriak edo kontratua osorik nahiz zati batean gauzatu dela egiaztatzeko agiriak egin ondoren hasten dela. Beraz, eskatu egin beharko dira.

c) Baldin eta obra-ziurtagiria ematea bidezkoa ez bada eta fakturaren edo ordainketa-eskari baliokidearen hartu-agiriaren data zalantzazkoa bada, edo salgaiak jaso aurrekoa edo zerbitzuak eman aurrekoa, hogeita hamar eguneko epea salgaiak jaso diren egunetik edo prestazioa eman den egunetik hasiko da zenbatzen.

d) Administrazioak enpresekiko dituen betebeharrak dagokion epean betetzen ez baditu, epe hori igaro ostean idatziz erreklamatu behar zaio, ordaintzeko betebeharra bete eta berandutzako interesak ere ordain ditzan.

e) Errekerimendua egin eta hilabete igaro ondoren Administrazioak erantzuten ez badu isiltasuna positiboa izango da, hau da, ordainketa-epea bukatu dela ulertuko da. Ondorioz, epaitegira jo daiteke, Administrazioaren inaktibitatearen aurka administrazioarekiko auzi-helegitea jarrita.

f) Ordainketa-epea amaitu ostean, berandutzako interesak eska daitezke, bai eta Berankortasunaren aurkako Legean aurreikusitako berreskuratze-kostuak ere.

g) Sektore Publikoko Kontratuen Legeak beste zenbait ondorio aurreikusten ditu, Administrazioak berandu ordaintzen badu. Horrela, ordainketa-berandutzea lau hilabetetik gorakoa bada, kontratistak kontratua eten dezake. Berandutzea zortzi hilabetetik gorakoa bada kontratua bertan behera geratzeko eska dezake, bai eta horren ondorioz sortzen diren kalteak ordain diezazkioten ere.

h) Halaber, araudiak adierazten duenez, epaiak kostuak ordaintzera zigortuko du auzitara eramandako Administrazioa, kobrantza-asmoa osorik aintzat hartuz gero.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 11, 2024
La innovación y la diferenciación son pilares fundamentales para el éxito en el ámbito empresarial, especialmente en un entorno globalizado y altamente competitivo. Ahora que la mayoría de empresas están en Internet y utilizan la tecnología como herramienta y escaparate, saber usarlas correctamente es aún más importante. Hoy día la innovación y la diferenciación son...
Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...