×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola eman ezagutzera nire negozioa sare sozialen bitartez?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zein sare erabili eta nola gestionatu? Zein publikorengana zuzendu beharko zenuke? Nola komunikatu zure komunitatearekin eta zein tonu erabili? Zer maiztasunez jarri behar duzu harremanetan horiekin? Zein eduki eta mezu argitaratu behar dituzu? Eta abar. Zure negozioa sare sozialen bitartez zabaldu aurretik alderdi asko erabaki beharko dituzu. Kontua ez da egoteagatik egotea, zure enpresari zentzu koherentea ematea baizik, horretarako, onura ugari eskaini ahal dizkizun bitarteko bat erabiliz.

 

Seguruenik zure negozioa merkaturatu berri duzu eta galdera asko eta argitu beharreko kontzeptu ugari izango dituzu. Badakizu mundu digitalak aurrerapauso bat ematen laguntzeko hainbat erreminta dituela, baina ez dakizu gainera datorkizun guztiari nola aurre egin.

Kontuan hartu beharreko lehenengo gauza honako hau da: ez da moda bat. Sare sozialak zure bezeroekin harreman zuzena izateko bitarteko interesgarrienetako bat dira gaur egun, baita horien iritzia ezagutzeko eta horien gustuei eta lehentasunei buruzko informazio zehatza jasotzeko ere. Horiek salmenta-puntuek edo publizitate-bide tradizionalek inoiz eskainiko ez dizkizuten aukerak eskainiko dizkizute.

Dena den, kontua ez da jarraitzaileak lortzeko profil bat irekitzea eta gero horietaz ahaztea. Sare sozialetan trinkoa izan behar da mezuari eta bezeroekin izan beharreko interakzioari dagokionez. Arrakasta izateko oso garrantzitsua da zure negozioaren neurrira egindako estrategia bat izatea eta, horregatik, Gaztenpresatik jarraitu beharreko oinarrizko lerroak adierazi nahi dizkizugu zure sare sozialak modu egokian manten ditzazun.

 

Sare sozialetan estrategia bat izateko urratsak:

  1. Akats handienetako bat plangintzarik ez izatea da. Kontua ez da zure enpresaren, produktuaren edo zerbitzuaren inguruan hitz egitea bakarrik. Nor, nola eta zein kanal erabiliz hunkitu nahi duzun erabaki behar duzu.
  1. Lan dinamikoa eta bezeroarekiko gertutasuna. Elkarreraginik gabe ez dago sare sozialik. Sareen gestio egokia egiteko beharrezkoa da komunitatearekin modu egokian lan egitea: ezinbestekoa da aldizka eta bizkortasunez argitaratzea, monitorizatzea eta erantzutea.
  1. Sare egokiak aukeratzea eta tonua egokitzea. Ez da gauza bera oinetakoak saltzen dituen negozio bat edo online zerbitzuak eskaintzen dituen negozio bat ezagutaraztea, eta Facebook, Twitter eta Linkedin ere ez dira gauza bera. Sare bakoitzak bere tonua eta izaera du: lehenengoak merkataritza-joera handiagoa du, bigarrenak branding potentzial handiagoa, eta LinkedInek, berriz, tonu korporatiboagoa eta serioagoa.
  1. Harreman komertzialak eta pertsonalak eraikitzea. Zure helburua saltoki elektroniko elkartu bat izatea bada salbu –aukera hori ere eskura duzu Facebook bidez–, sare sozialak salmenta-puntu zuzenak ez direla ulertu behar duzu. Erabil itzazu harreman komertzialak eta pertsonalak egiteko, etorkizunean, horiek emaitza onuragarriak eskainiko baitizkizute, beste marketin-estrategia batzuekin batera nahiz itunen bitartez.
  1. Izan zaitez jatorra, originala: marka humanizatzea. Oso garrantzitsua da enpresaren benetako irudia eskaintzea, eta ez benetan ez zarenaren itxura egin nahi izatea. Naturaltasuna mantentzea, gardena eta gertukoa izatea… da Interneten bat-batekotasunari erantzuteko modurik onena. Buruhauste asko saihestuko dituzu.
  1. Kalitatezko edukia. Erreferentziazko marka bihurtzeko biderik azkarrena kalitatezko edukia eskaintzea da, baina, batez ere, erabiltzailearentzat garrantzitsuak izan daitezkeen informazioa eta datuak partekatzea: zure negozioaren eta lan egiten duzun sektorearen gertuko ikuspegia eskaintzea oso originala izan daiteke.
  1. Aukera perfektua: Twitter eta Facebook. Horiek dira trafiko gehien duten sareak –dena den, Instagram, Youtube edo LinkedIn sareek ere gero eta publiko handiagoa dute–, eta negoziorako erreminta garrantzitsuak bihurtu dira. Twitter sustapenerako oso bitarteko garrantzitsua da eta goitik behera aldatu du bezeroarentzako arretaren kontzeptua, haren berehalakotasuna dela eta. Bestalde, Facebook kontsumitzaileengan gehien eragiten duen sare soziala

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...
Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...