Proiektua bera bezain garrantzitsua da hura saltzen jakitea, eta jendaurrean ondo saltzea. Finantzaketa edo bezero berriak lortzeko alderdi oso garrantzitsua da, eta ildo horretan ezin dugu akatsik egin.
Gida honekin, gure proiektuak egoki partekatzen eta komunikatzen ikasiko dugu, egitasmoaren tamaina edozein dela. Proiektu erakargarria izatea bezain garrantzitsua da hura ondo komunikatzeko gaitasuna izatea.
Azken finean, edozein enpresa-proiektu jendaurrean edo inbertitzaile pribatuen aurrean aurkezteko eta komunikatzeko moduari buruzko gomendio-gida da.