×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozio txikien eta mikroenpresen Zerga, Lan eta Kontabilitate Gestioari buruzko ikastaroa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bultz-Lan Consultingek emango du ikastaroa Bilbon, maiatzaren 11tik aurrera. Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren edo 94 410 21 44 telefonoaren bidez.

 

Hobetuzek % 100ean diruz lagundutako ikastaroa

 

Egunak: maiatzaren 11tik ekainaren 11ra.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.

Iraupena: 60 ordu.

Lekua: Felipe Uhagon alkatearen kalea, 12, 1.a – 48010 Bilbo.

 

Xede-publikoa:

  • Enpresaren kontabilitate-, lan- edo zerga-departamentuetan diharduten edo jardun nahi duten pertsonak, edo arlo horietako ezagutzak eguneratu nahi dituztenak, gestio-tresna nagusiak ezagutzeko.

 

  • Eta baita, enpresako beste arlo batzuetan lan egin arren, gai horietan prestakuntza jaso nahi dutenak ere.

 

Ikastaroaren helburuak:

Negozio txikien ohiko gestioan eragina duten kontabilitatearen, zergen eta lanaren alorretako araudiak ezagutzea.

Bertaratuei kontabilitatearen alorreko prestakuntza ematea, egitura juridikoaren araberako betebeharrak ezagutzeko eta kontabilitate-idazpenetan oinarrituz finantzetako egoera-orriak nola prestatzen diren ulertzeko gai izan daitezen.

Enpresak aurkeztu behar dituen zergei eta horiek enpresaren finantza-egituran duten eraginari buruzko ikuspegi argi eta egituratua ematea.

Gestio bakoitzerako zer erakundetara jo beharko duten jakiteko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren (GSDOren) inprimakiak eta Enpleguko Institutu Nazionalaren (EINren) kontratuak ezagutzeko prestakuntza-ekintzak gauzatzea.

 

Ikastaroaren programa:

 

Kontabilitate Gestioaren edukia:

  1. Kontabilitatearen alorreko betebeharrak, egitura juridikoaren arabera.
  2. Kontabilitate Plan Orokorraren izaera, funtzioak eta printzipioak.
  3. Oinarrizko kontzeptuak: kontu-sail biko metodoa, zorra eta hartzekoa, aktiboa eta pasiboa, sarrerak eta gastuak.
  4. Eragiketen kontabilitate-erregistroa.
  5. Kontabilitate-zikloa.
  6. Urteko kontuak negozio txikietan: motak, modalitateak eta egitura.

 

Zerga Gestioaren edukia:

  1. EAEko ETE-entzako zerga-araudia.
  2. Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
  3. Sozietateen gaineko Zerga.
  4. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
  5. ETE-ei eragiten dieten beste zerga batzuk.

 

Lan Gestioaren edukia:

  1. Enpresa eta Gizarte Segurantza.
  2. Langileak kontratatzea.
  3. Langileen afiliazioa, altak, bajak eta aldaketak.
  4. Nominak.
  5. Gizarte Segurantzako kotizazioa.

 

Eskakizunak:

Lanean ari diren pertsonak. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...