Bultz-Lan Consultingek emango du ikastaroa Bilbon, maiatzaren 11tik aurrera. Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren edo 94 410 21 44 telefonoaren bidez.
Hobetuzek % 100ean diruz lagundutako ikastaroa
Egunak: maiatzaren 11tik ekainaren 11ra.
Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.
Iraupena: 60 ordu.
Lekua: Felipe Uhagon alkatearen kalea, 12, 1.a – 48010 Bilbo.
Xede-publikoa:
- Enpresaren kontabilitate-, lan- edo zerga-departamentuetan diharduten edo jardun nahi duten pertsonak, edo arlo horietako ezagutzak eguneratu nahi dituztenak, gestio-tresna nagusiak ezagutzeko.
- Eta baita, enpresako beste arlo batzuetan lan egin arren, gai horietan prestakuntza jaso nahi dutenak ere.
Ikastaroaren helburuak:
Negozio txikien ohiko gestioan eragina duten kontabilitatearen, zergen eta lanaren alorretako araudiak ezagutzea.
Bertaratuei kontabilitatearen alorreko prestakuntza ematea, egitura juridikoaren araberako betebeharrak ezagutzeko eta kontabilitate-idazpenetan oinarrituz finantzetako egoera-orriak nola prestatzen diren ulertzeko gai izan daitezen.
Enpresak aurkeztu behar dituen zergei eta horiek enpresaren finantza-egituran duten eraginari buruzko ikuspegi argi eta egituratua ematea.
Gestio bakoitzerako zer erakundetara jo beharko duten jakiteko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren (GSDOren) inprimakiak eta Enpleguko Institutu Nazionalaren (EINren) kontratuak ezagutzeko prestakuntza-ekintzak gauzatzea.
Ikastaroaren programa:
Kontabilitate Gestioaren edukia:
- Kontabilitatearen alorreko betebeharrak, egitura juridikoaren arabera.
- Kontabilitate Plan Orokorraren izaera, funtzioak eta printzipioak.
- Oinarrizko kontzeptuak: kontu-sail biko metodoa, zorra eta hartzekoa, aktiboa eta pasiboa, sarrerak eta gastuak.
- Eragiketen kontabilitate-erregistroa.
- Kontabilitate-zikloa.
- Urteko kontuak negozio txikietan: motak, modalitateak eta egitura.
Zerga Gestioaren edukia:
- EAEko ETE-entzako zerga-araudia.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
- Sozietateen gaineko Zerga.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
- ETE-ei eragiten dieten beste zerga batzuk.
Lan Gestioaren edukia:
- Enpresa eta Gizarte Segurantza.
- Langileak kontratatzea.
- Langileen afiliazioa, altak, bajak eta aldaketak.
- Nominak.
- Gizarte Segurantzako kotizazioa.
Eskakizunak:
Lanean ari diren pertsonak. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar.