×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

[NAFARROA] ENPRESEN HASIERAKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO 2017KO DEIALDIA

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Xedea.

Diru-laguntza honen helburua da ekintzailetza bultzatzea Nafarroan, enplegua sortzeko eta Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko, enpresen hasierako gastuetarako laguntzaren bidez. Enpresek eratu berriak izan behar dute, edo helbide soziala eta jarduera Nafarroara eraman.

Orobat, pizgarri gisa, laguntza gehigarri bat izanen dute enpresa hauek: lanpostuak sortzen dituztenek, bereziki lanpostu mugagabeak badira; kapital sozialean emakumeak dituztenek; Nafarroako Gobernuak ezarritako lehentasunezko sektoreetan aritzen direnek; edo desgaitasuna duten pertsonak kontratatzen dituztenek edo pertsonak horiek sustatutako enpresek.

Onuradunak.

1. Sozietate gisa eraturiko enpresa hauek eska ditzakete laguntzak:

–Enpresa eratu berriak.

–Helbide soziala eta jarduera Nafarroara eraman dituzten enpresak.

Ondorio horietarako, enpresatzat joko dira jarduera ekonomiko bat gauzatzen duten entitateak.

2. Honako beharkizunak betetzen dituzten enpresak izaten ahalko dira onuradunak:

a) Eraketa eskritura edo, helburua soziala eta jarduera Nafarroara eraman dituzten enpresen kasuan, aldaketa eskritura 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarte sinatzea.

b) Establezimendua eta helbide soziala Nafarroan izatea.

c) Enpresa berria eratu aurreko bi urteetan, Nafarroan, EJSN 2009ren talde bereko jarduera bat norberaren kontura (zuzenean edo beste sozietate batzuetan duten partaidetzaren bidez) garatu duten bazkideen partaidetzak kapital sozialaren %50 ez gainditzea.

d) Kapital sozialaren titulartasunaren %50 (edo gehiago) beste sozietate batzuena ez izatea.

e) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala behar bada, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Sozietate irregularrek ez dituzte laguntza hauek jasotzen ahalko:

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza, betiere 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarte sortu eta pagatu badira:

a) Prestakuntza kontratatzeko gastuak.

b) Aholkularitza kontratatzeko gastuak. Aholkularitza gastuak ezin dira zerga edo lege betebeharren ondoriozko ordainsariak izan.

c) Patentea eta markak erregistratzeko gastuak. Espainiako Patente eta Marken Bulegoan (OEPM) eta Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoan (EUIPO) ordaindutako tasek jaso dezakete diru-laguntza.

d) Lokalak konpontzeko edo kontserbatzeko gastuak. Lokalak konpontzeko edo kontserbatzeko gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza: zoruen eta hormen konponketa, pintaketa, azulejatua edo beste azken akabera bat; instalazio elektrikoen aldaketa edo iturgintza edo berokuntza instalazioena; edo ate, beirate edo leihoen ordezpena edo horietako osagairen batena.

Gastu horien helburua da lokalak behar bezala erabiltzeko baldintzak mantentzea, elementu batzuen ordezpenaren bidez, eta ez dira sartzen lokala hobetzen duten jarduketa berriak. Profesionalen ordainsariak eta materialak sartzen dira gastu horietan, eta gutxienez 500 euro gastatu behar da, BEZik gabe.

Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzak zenbateko hauetakoak izanen dira:

a) Oro har: 1.500 euro.

Laguntza honetarako, ez da fakturarik edo ordainagiririk aurkeztu behar, eta enpresa sortu berrien hasierako gastu arruntak finantzatuko ditu, hala nola enpresa eratu eta erregistratzeko gastuak, argindarra, telefono eta ur zerbitzuen alta, Gizarte Segurantzaren kuotak, komunikazio eta publizitate gastua, etab.

b) 3. oinarriko gastuen %50 lagunduko da diruz, bakoitzerako jarraian adierazten den mugarekin:

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKEEN GASTUA

GEHIENEKO LAGUNTZA

Prestakuntzaren kontratazioa

200 euro

Aholkularitzaren kontratazioa

200 euro

Patenteen eta marken erregistroa

200 euro

Lokalen konponketa edo kontserbazioa

1.000 euro

Laguntzaren intentsitatea fakturatutako eta pagatutako gastuari aplikatuko zaio, BEZa kenduta.

c) Laguntza gehigarria emanen zaie irizpide metagarri hauek betetzen dituzten enpresei:

IRIZPIDEA

LAGUNTZA GEHIGARRIA

1.–Bazkideak ez diren kontratatuak izatea

200 euro

2.–Bazkideak ez diren kontratatuak izatea kontratu mugagabearekin

100 euro kontratu mugagabe bakoitzeko

3.–Emakumeak izatea enpresaren kapitalean

200 euro

4.–Enpresa Nafarroako Gobernuak RIS3an lehentasunezkotzat jotzen dituen sektoreetako batean aritzea (1)

200 euro

5.–Desgaitasuna duten akzionistak edo kontratatuak izatea

200 euro

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...