×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Marketin 2.0ri, Blogei eta Gizarte Sareei buruzko doako ikastaroa Bilbon

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bultz-Lan Consultingek emango du ikastaroa Bilbon, ekainaren 1etik aurrera. Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren edo 94 410 21 44 telefonoaren bidez.

Egunak: ekainaren 1etik 11ra.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.

Iraupena: 24 ordu.

Lekua: Felipe Uhagon alkatearen kalea, 12, 1.a – 48010 Bilbo.

 

Xede-publikoa:

Online marketinak eskainitako publizitate-formatuaren bidez enpresak izan dezakeen komunikazio-ahalmena ezagutu nahi duten pertsonak.

 

Ikastaroaren helburuak:

  • Internetek eta gizarte-komunikabide berriek (web 2.0) enpresen eta kontsumitzaileen arteko komunikazioan eragin duten eraldaketa ezagutu eta barneratzea.
  • Online marketinaren tresna nagusiak (testuinguru-publizitatea, web-kokapena, posta elektronikoaren bidezko marketina) eta Interneteko gizarte-komunikabide berrienak (blogak, gizarte-sareak, multimedia edukien hedapena) ezagutzeko ikuspegi orokorra eskaintzea.
  • Horien erabilera aztertzea, harremanetarako sareak sortuz eta online ospea hobetuz enpresen salmentak eta bezeroen leialtasuna hobetzeko.
  • Enpresaren eguneroko jardueretan eta Marketin Planean erabiltzeko jarraibideak finkatzea.

 

Ikastaroaren programa:

  1. INTERNET 2.0-REN IRAULTZA

Komunikabide berrien eta enpresekiko harremanen iraultza. Harremanetarako sarea eta online ospea: enpresen Interneteko aktibo bereizgarriak.

  1. GIZARTE KOMUNIKABIDEAK (WEB 2.0)

Blogak: zer diren. Blog pertsonalak, tematikoak eta korporatiboak. Blog arrakastatsua sortzea. Blogak sortzeko plataforma ireki nagusiak (doakoak): Blogger eta WordPress.

Mikroblogak, maila goreneko komunikazioa. Twitter, gehien erabiltzen den mikrobloga.

Gizarte-sareak eta networkinga Interneten. Gizarte-sare nabarmenak: profesionalak (xing, linkedin, viadeo), orotarikoak (facebook) eta espezializatuak. Harremanetarako sare eraginkorra sortzea.

Sarearen bidezko gizarte-edukia. Testu, irudi, bideo, audio eta dokumentuen hedapena erabiltzaileen artean.

  1. INTERNETEKO MARKETINA (ONLINE)

Web-kokapena eta -ikusgarritasuna. Web-orrialde baten kokapen naturalaren garrantzia (SEO).

Online publizitatea eta babestutako iragarkiak. Nola erabili online publizitatea. Kanpainak sortzea Google Adwords-en (SEM).

Posta elektronikoaren bidezko marketina. Posta elektronikoa erabiltzea bezeroak lortu eta leialtzeko. Buletinen eta e-mailingen balioa eta arrakasta hobetzea.

Online ekitaldiak. Sarearen bidezko aurkezpen edo topaketetan enpresekiko interakzioa hobetzeko tresnak.

  1. GOMENDIO BALIAGARRIAK

Alderdi estrategikoak. Tresnak aukeratzea. Marketin-planen birdiseinua. Pertsonal espezializatua. Emaitzak neurtzea.

 

Eskakizunak: Lanean ari diren pertsonak. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....