Bultz-Lan Consultingek emango du ikastaroa Bilbon, ekainaren 1etik aurrera. Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren edo 94 410 21 44 telefonoaren bidez.
Egunak: ekainaren 1etik 11ra.
Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.
Iraupena: 24 ordu.
Lekua: Felipe Uhagon alkatearen kalea, 12, 1.a – 48010 Bilbo.
Xede-publikoa:
Online marketinak eskainitako publizitate-formatuaren bidez enpresak izan dezakeen komunikazio-ahalmena ezagutu nahi duten pertsonak.
Ikastaroaren helburuak:
- Internetek eta gizarte-komunikabide berriek (web 2.0) enpresen eta kontsumitzaileen arteko komunikazioan eragin duten eraldaketa ezagutu eta barneratzea.
- Online marketinaren tresna nagusiak (testuinguru-publizitatea, web-kokapena, posta elektronikoaren bidezko marketina) eta Interneteko gizarte-komunikabide berrienak (blogak, gizarte-sareak, multimedia edukien hedapena) ezagutzeko ikuspegi orokorra eskaintzea.
- Horien erabilera aztertzea, harremanetarako sareak sortuz eta online ospea hobetuz enpresen salmentak eta bezeroen leialtasuna hobetzeko.
- Enpresaren eguneroko jardueretan eta Marketin Planean erabiltzeko jarraibideak finkatzea.
Ikastaroaren programa:
- INTERNET 2.0-REN IRAULTZA
Komunikabide berrien eta enpresekiko harremanen iraultza. Harremanetarako sarea eta online ospea: enpresen Interneteko aktibo bereizgarriak.
- GIZARTE KOMUNIKABIDEAK (WEB 2.0)
Blogak: zer diren. Blog pertsonalak, tematikoak eta korporatiboak. Blog arrakastatsua sortzea. Blogak sortzeko plataforma ireki nagusiak (doakoak): Blogger eta WordPress.
Mikroblogak, maila goreneko komunikazioa. Twitter, gehien erabiltzen den mikrobloga.
Gizarte-sareak eta networkinga Interneten. Gizarte-sare nabarmenak: profesionalak (xing, linkedin, viadeo), orotarikoak (facebook) eta espezializatuak. Harremanetarako sare eraginkorra sortzea.
Sarearen bidezko gizarte-edukia. Testu, irudi, bideo, audio eta dokumentuen hedapena erabiltzaileen artean.
- INTERNETEKO MARKETINA (ONLINE)
Web-kokapena eta -ikusgarritasuna. Web-orrialde baten kokapen naturalaren garrantzia (SEO).
Online publizitatea eta babestutako iragarkiak. Nola erabili online publizitatea. Kanpainak sortzea Google Adwords-en (SEM).
Posta elektronikoaren bidezko marketina. Posta elektronikoa erabiltzea bezeroak lortu eta leialtzeko. Buletinen eta e-mailingen balioa eta arrakasta hobetzea.
Online ekitaldiak. Sarearen bidezko aurkezpen edo topaketetan enpresekiko interakzioa hobetzeko tresnak.
- GOMENDIO BALIAGARRIAK
Alderdi estrategikoak. Tresnak aukeratzea. Marketin-planen birdiseinua. Pertsonal espezializatua. Emaitzak neurtzea.
Eskakizunak: Lanean ari diren pertsonak. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar.