Horixe da duela aste batzuk Leinnerrei aurkeztu genien erronka, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleei, alegia.
Gaztenpresak honako helburu hau lortu nahi du ekimen horrekin: ekintzailetza-proiektu berritzaileak antzemateko sektoreko jardunbiderik onenak txertatzea. Helburu hori lortzeko, bi fase planteatu zitzaizkien:
Lehen fasea: benchmark digital “masiboa”
BBFn gauzatu genuen fase horretan talde guztiek parte hartu zuten. Bi finalistak aukeratzeko orduan, enpresek proposatutako metodologia erabili zen, ingurune digitalean ekintzailetza sustatzen duten eragile eta/edo ekimen onenak modu «zientifikoan» identifikatzeko.
Lan hori 4 ordu inguruko lan-jardunaldi batean egin zuten. Amaieran, bakoitzak bere emaitzak aurkeztu zituen eta Gaztenpresako kideok egokienak iruditu zitzaizkigun bi proposamenak aukeratu genituen.
Bigarren fasea: lanaren garapena
Metodologiak aurkeztu eta aukeratu ostean, denbora-tarte bat ireki zen, aukeratutako bi taldeek lana garatzeko. Egun hauetan zehar, bi finalistek berritasunak eta iruzkinak argitaratu dituzte beren perfil sozialetan, #GaztenpresaErronka hashtagaren bitartez.
Bozkatu proiekturik onena!
Bihar, ekainak 9, ostirala, proiektuak aurkezteko epea amaitzen da. Irabazlea aukeratzeko amaierako bozketa sare sozialen bitartez egingo da, ekainaren 13tik, asteartea, aurrera. Egon erne eta ez galdu begi bistatik #GaztenpresaErronka!