×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Langabezia kapitalizatzeko baldintzak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Momentu honetan lanik gabe zaude, baina negozio bat ireki nahi duzu, zure kontura lan egiten hasi nahi duzu. Horregatik, lehen urratsak ematen lagunduko dizun hasierako kapitala lortzeko moduak aztertzen ari zara. Baina ez zara konturatu lehenengo baliabide hori erabiltzeko eskubidea duzula. Aurreko lanetan egindako ahaleginarekin zeureganatu duzu.

 

Langabezia kapitalizatzeaz hitz egiten ari gara. Zer esan nahi du horrek? Ordainketa Bakar gisa ere ezagutzen da eta, horri esker, norbere negozioa abiarazi nahi duten pertsonek ordainketa bakar batean kobratu dezakete oraindik jasotzeko duten langabezia-prestazioren zenbateko osoa edo zati bat. Hori bai, 2016an aplikatu behar diren baldintza eta berritasun batzuk ezagutu behar dituzu:

 

  • Ordaindutakoaren araberako prestazio bat izan behar duzu eta prestazio horren 3 hilabete (gutxienez) jasotzeko izan behar dituzu oraindik.
  • Azken lau urteetan eskubide hori ez erabili izana.
  • Jarduera eskubide hori onartzen denetik gehienez ere hilabete bateko epean abiarazi behar da.
  • Jarduera ez da eskaera aurkeztu den eguna baino lehen abiarazi behar.

 

Bestalde, oso garrantzitsua da langabeziaren ordainketa bakarra honako autoenplegu-jarduera hauetarako bakarrik eska daitekeela jakitea:

 

  • Jarduera bat langile autonomo gisa abiarazteko.
  • Kooperatiba batean bazkide langile edo izaera egonkorreko bazkide gisa sartzeko, kooperatiba hori lehendik egon nahiz berria izan.
  • Lan-sozietate bat sortzeko edo lehendik zegoen batean sartzeko, bazkide langile edo izaera egonkorreko bazkide gisa.
  • Merkataritza-erakunde berri bat sortzeko (SM bat, adibidez) edo aurreko 12 hilabeteetan zehar sortutako beste batean sartzeko, horren kontrola izan behar denean.

 

Baldintza orokorrak betetzen dituzula eta buruan dituzun jarduerak ere betetzen dituela ziurtatu ostean, duela urtebete baino gutxiago indarrean sartu ziren muga batzuk daudela jakin behar duzu:

 

  • Ordainketa bakarrarekin finantzatutako gastuak fakturen bidez justifikatu beharko dituzu. Ezin da erreserbarik sortu etorkizuneko gastuetarako.
  • Muga desagertu egin da eta, beraz, oraindik kobratzeko duzun langabezia-prestazioaren % 100a eska dezakezu.

 

Gainera, Gizarte Segurantzako autonomoen kotizazioari dagozkion hileko kuotak ordaintzeko erabili ahal izango duzu Ordainketa Bakarreko dirua (negozioa martxan jartzeko inbertsioa finantzatzeko erabili beharrean). Edo nahiago baduzu, bi aukerak konbina ditzakezu.

Burokraziarekin oro har gertatzen den moduan, benetan dena baino korapilatsuagoa dirudi. Dena den, arestian aipatutako baldintzak betetzen dituzula bakarrik egiaztatu behar duzu, hau da, garbi izan behar duzu langabeziako dirua jarduera bat zure kontura abiarazteko erabili nahi duzula. Horrez gain, ordainketa bakarra jaso ostean, lan-jarduera abiarazteko hilabete bat bakarrik izango duzula jakin behar duzu.

 

Argi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan Lanbiderekin. Autoenplegurako lehen urratsa besterik ez da. Eta badakizu, bide osoan zehar Gaztenpresarekin harremanetan jar zaitezke 900 101 143 telefono-zenbakiaren edo info@gaztenpresa.org posta elektronikoaren bitartez. Gainera, jarraitu gaitzazu sare sozialetatik Facebook, Twitter eta Linkedin gure jarduerari eta ekintzailetzaren munduari buruz egunean egon zaitezen!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 11, 2024
La innovación y la diferenciación son pilares fundamentales para el éxito en el ámbito empresarial, especialmente en un entorno globalizado y altamente competitivo. Ahora que la mayoría de empresas están en Internet y utilizan la tecnología como herramienta y escaparate, saber usarlas correctamente es aún más importante. Hoy día la innovación y la diferenciación son...
Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...