Enpresa berriek 2014ko azaroaren 15era arte eska ditzakete dirulaguntzak
Laguntzen deialdi hori ekintzailetzako proiektu berriak finantzatzeko da. Horien bitartez, Eusko Jaurlaritzak ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea sustatu nahi ditu.
Lanbideren laguntzak eskatzeko eskakizunak:
- a) EAEn erroldaturik egon eta bertan bizitzea.
- b) Langabezian egotea eta Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda izatea.
- c) Bideragarritasun-txostena duen enpresa- edo negozio-proiektu bat izatea.
- d) Jarduera berriari alta emango zaion epigrafe berean IAEn alta emanda ez egotea dirulaguntza eskatzeko dataren aurreko bi urteetan.
- e) Norbere enpresa edo negozioa sortzeko konpromisoa hartzea, eta jarduera horri dedikazio esklusiboa eskaintzea.
- f) Dirulaguntzaren xede den enpresa-jarduerari eusteko konpromisoa hartzea, IAEn alta ematen den datatik gutxienez 2 urtez.
- g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea. Betebehar hori bete dela automatikoki egiaztatuko du organo gestoreak, eskatzaileari baimenik eskatu gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onarturiko Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bategineko 50.3 artikuluan jasotakoari jarraiki.
- h) Dirulaguntzak eta laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, ez administratiboki ez penalki, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten pean ere, sexu diskriminazioari loturikoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legeari jarraiki.
Zein prestazioa?
Dirulaguntzaren xede diren maileguak eta/edo finantza-errentamenduak finantzaturiko inbertsioen bidez, enpresa edo jarduera ekonomiko berria martxan jartzeko beharrezko aktiboak eskuratzeko hasierako inbertsioa finantzatuko da. Aktibo horiek honako kategoria hauetakoren baten barruan egon behar dira, Kontabilitateko Plan Orokorrak xede horretarako finkaturiko definizioari, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuko honako epigrafe hauetan jasotakoari, jarraiki:
210 Lursailak eta ondasun naturalak.
211 Eraikuntzak.
212 Instalazio Teknikoak.
213 Makinak.
214 Tresneria.
215 Bestelako instalazioak.
216 Higigarriak.
217 Informazioa prozesatzeko ekipamendua.
218 Garraiorako elementuak, jarduera nagusia pertsonen eta/edo merkantzien garraioa bada.
219 Bestelako ibilgetu materialak.
Finantza-errentamendu bidezko eskuratzeen kasuan, 6211 epigrafea erabili ahal izango da.
Gainera, aktibo zirkulatzailean ere inberti daiteke, betiere inbertsio hori inbertsio osoaren % 25 edo txikiagoa bada.
Dena dela, inbertsio-planean sarturiko ondasunek lotura zuzena izan behar dute diruz lagundutako jarduerarekin.
Informazio osoa nahi baduzu, Lanbideren Laguntzak orrialdean aurkituko duzu. Baina ez ahaztu eskaerak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaitzen dela.