×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

LAN BERRI: Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza, langabeak kontratatzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

(Gaztenpresaren taldeak EAE-ko eta Nafarroako enpresentzako dirulaguntzak tramitatzen lagunduko dizu. Galdetu gure aholkulariei)

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu ditu, jada, LAN BERRI dirulaguntzak, langileak hartu nahi dituzten enpresa guztientzat. Lan Berri planak langabeak kontratatzeko laguntza ematen du: 90.000 eurorainokoa enpresako eta 15.000 eurorainokoa kontratuko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza horren onuradunak Bizkaiko enpresak edo enpresari indibidualak dira. 2014ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egiten diren gutxienez 6 hilabeterako kontratuek jasoko dute dirulaguntza, betiere kontratatuak Bizkaian bizi diren langabeak badira.

Aldundiari dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak jasotzen dituen PDF bat erantsi dugu, eta badakizue edozein zalantza kontsultatu ahal diguzula, Gaztenpresaren telefonora deituta: 900 101 143.

LanBerri

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...