SEAk diruz lagundutako doako ikastaroa, autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntzei eta diru-laguntzei buruzkoa.
Egunak: Abenduaren 22an eta 23an
Ordutegia: 15:30etik 19:30era
Ikastaroa eskainiko den lekua eta helbidea: Bultzlan, Florida kalea 58, Gasteiz
Norentzat:
- Euren enpresen kudeaketaz arduratzen diren enpresa txikientzat eta autonomoentzat, finantzetako eta administrazioko arduradunentzat, altxortegiko arduradunentzat…
- Eta baita enpresako beste arlo batzuetan lan egin arren finantza-informazioa erabilita erabakiak hartu behar dituztenentzat ere.
Ikastaroaren helburuak: Tailer praktikoa enpresa txikietako arduradunei eta administrazioko langileei zuzenduta dago, profesionalei eta autonomoei, eta gaur egun dauden laguntzen eta diru-laguntzen ezaugarriak eta eskakizunak ezagutzera ematea du xede. Horrekin batera, laguntzok modu sistematikoan bilatu eta kudeatzen ikasiko dute partaideek.
Ikastaroaren programa:
- Laguntza motak
- Nola eskuratu laguntzei buruzko informazio eguneratua
- Programak eta laguntza-neurriak:
o estatukoak,
o autonomia erkidegokoak eta
o tokikoak.
- Finantzaketa eta laguntzak
- 2013ko enplegua sustatzeko programa: hobariak kontratazioan
- Ekintzaileen Legea
- Kenkari fiskalak PFEZen eta Sozietateen gaineko Zergan
SEAk diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroa egin nahi baduzu eman izena 900 373 051 telefonoan