Langile bakar batek ere ez du entzun nahi honako galdera hau: zer egin zure enpresak ixteko zorian dagoela jakinarazten badizu? 2013ko udan arazo horri aurre egin behar izan zioten Gipuzkoako galdarategi bateko lau langilek, zuzendaritzak hilabete gutxian zerbitzua eskaintzeari utziko ziola jakinarazi zienean.
Lau langile horien kasuan, argi eta garbi izan zuten erantzuna. Zailtasunak zailtasun, bezeroei enpresa berri baten bidez zerbitzua eskaintzea erabaki zuten, lauen artean enpresa berri bat sortuz. Enpresa hori enpresa-errealitate eta negozio errentagarri bat da gaur egun: Errotek galdarategia (Lezo, Gipuzkoa).
Gaztenpresari esker lortu zuten, hark prozesu osoan zehar gidatu baitzituen, negozio-planetik behin betiko martxan jarri arte, eta, gainera, zegozkien laguntza eta diru-laguntza publikoak lortu zizkien.
Gaur egun, lau langile horiek beren negozioaren jabe dira, bizi osoa besteren kontura lan egin ostean. Eta “bizi osoa” diogunean ez da hitz egiteko modu bat: horietako bat 16 urterekin hasi zen ikastun eta lau hamarkada zeramatzan bere aurreko enpresarentzat lan egiten, norbere negozioa irekitzeko abenturari ekin zionean.