×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresak Ekintzaileen Legearen neurri nagusiak azalduko dizkizu

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresak modu erraz eta praktikoan hurbilduko zaitu ekintzaile gisa jarraitu beharreko izapideetara, eta ekintzaileei laguntzeko legearen laguntza berriak lortzeko baldintzak betetzen dituzun balioetsiko du.
Zurekin bat al dator ekintzaile hitza? Hona hemen Legeak egiten duen definizioa:

“Legearen arabera, enpresa- edo lanbide-jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona da ekintzailea, izaera fisikoa edo juridikoa kontuan hartu gabe”.

Lege honen bidez, jarduera ekonomikoa hasteko eta geroago garatu eta finkatzeko ingurune egoki bat sustatu nahi du Gobernuak. Legearen neurri nagusiak honako sei jardun-ildo hauetan laburbil daitezke:

  1. ‘Ekintzailetzaren kultura’ sortzea:
    • Eskolatik bertatik ekiten ikastea: enpresa-gaitasunak lehen hezkuntzatik aurrera landuko dira. Aukera hori interesatzen bazaizu, praktikarik onenetako bat “Valnalón-en” aurkituko duzu.
    • ‘Minienpresak’ edo ikasleen enpresak sortzea. Horrela, unibertsitateko ikasleek beren enpresa-proiektu propioa garatu ahal izango dute, betiere hainbat baldintza eta mugarekin. Horri dagokionez, praktikarik onenak (“junior enpresa» izeneko kooperatiba gisa) Mondragon Unibertsitatearen LEINN graduan aurkituko dituzu.
  2. Ekintzailetza-proiektua bultzatzea
    • 50 euroko tarifa laua ekintzaile berrientzat: Jarduera batean norberaren konturako langile gisa lehen aldiz hasten diren pertsonei eta alta-dataren aurreko 5 urteetan autonomoak izan ez diren pertsonei aplikatzen zaie. Kuota % 80ko proportzioan murrizten da 6 hilabeteko epean, altaren ondorioak hasten diren egunetik aurrera zenbatzen hasita (kuota: 51,34 €). Kuota % 50eko proportzioan murrizten da hurrengo 6 hilabeteetan (kuota: 128,36 €). Kuota % 30eko proportzioan murrizten da hurrengo 6 hilabeteetan (kuota: 179,70 €) (2013ko datuak)(2014an egokitu egin beharko litzateke).
      Murrizketa horiek Langile Autonomoen Erregimen Berezian (LAEB) sartuta dauden eta adierazitako baldintzak betetzen dituzten lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei ere aplikatuko zaizkie.
    • ‘Erantzukizun mugatuko ekintzailea’ (EME): EMEaren enpresa- edo lanbide-zorren ondoriozko erantzukizunak ez du eraginpean hartuko ohiko etxebizitza (norberarena edo komuna), betiere horren balioa 300.000 €-tik beherakoa ez bada eta baldintza jakin batzuetan. Kode Zibilaren 1.911. artikuluan eta Merkataritza Kodearen 6. artikuluan ezarritako erantzukizun-erregimenaren salbuespen bat da.
    • Sozietate bat sortzeko gutxieneko kapitalaren baldintza kentzea. Horrela, 3.000 euroko gutxieneko kapitalaren ekarpena egiteko baldintza bete behar izan gabe jarri ahal izango da abian sozietate bat.
  3. Araudi-ingurunea hobetzea:
    • Enpresen sorkuntza arintzea. Espainiarrek izapide bakar batekin eta 24 ordutan sortu ahal izango dute enpresa bat.
    • Bigarren aukera bermatzea. Legeak arindu egiten du huts egindako proiektuen likidazioa, hartzekodunekin judizioz kanpoko akordioak egitearen bidez, eta babes handiagoa eskaintzen die. Zehazki, % 25era bitarteko zor-kitatzeak eta hiru urtera bitarteko luzamenduak aurreikusten ditu.
  4. Zerga-pizgarriak
    • % 15eko tasa supermurriztua etekinak berriz inbertitzen dituzten ETE-entzat. Akziodunen edo jabeen artean banatu ordez negozioa bultzatzeko aktibo berrietan inbertitzen diren enpresa txiki eta ertainen etekinen kasuan, % 10eko murrizketa izango da sozietateen gaineko zergaren kuotan.
    • Kutxako BEZaren irizpidea. Horri esker, zerga ez da ogasunean ordaindu beharko faktura kobratu arte.
    • I+Grako laguntzak etekin txikiak edo galerak dituzten enpresentzat. Horri esker, konpentsazio bat eskatu ahal izango da ogasun publikoan, I+Gko inbertsioengatik kendu beharreko zenbatekoen baliokidea.
    • Zerga-pizgarriak ekintzaileen proiektuak finantzatzen dituztenentzat. Business angel izenekoak % 20ko proportzioan kendu ahal izango dira PFEZren Estatuko kuotan ekarpen gisa emandako zenbatekotik.
  5. Proiektuak hedatzeko babesa ematea
    • Administrazio-kargak murriztea. Jardueraren lehen urteetan, estatistika-betebeharrak, kontabilitate-betebeharrak eta merkataritza-betebeharrak sinplifikatu egingo dira.
    • Erraztasun handiagoak kontratu publikoak lortzeko.
  6. Nazioartekotzeko laguntzak
    • Nazioarteko erakundeen planetan parte hartzeko aukera erraztea. Aholkularitza laguntza-planak lortu nahi dituzten ekintzaileentzat.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....