Gaztenpresa, LABORAL Kutxaren bitartez, enpresa bat sortu nahi duten ekintzaileei mikrokredituak emateko ahalmena duen Europako erakundeetako bat da, Mikrofinantzaketarako Europako Progress Tresnak baimendutako kidea baita.
Ekintzaileentzako laguntzak eta negozio berrien finantzaketa enpresaburu berriek aurrean dituzten oztopo handienetakoak dira. Hori dela eta, Mikrofinantzaketarako Progress Tresnaren filosofiarekin bat etorriz, LABORAL Kutxak babes bikoitza –teknikoa zein finantzarioa– ematen die mikroenpresei eta/edo pertsonei, eta, bereziki, langabezian, lanpostua galtzeko arriskuan, gizarte-bazterkeria edo beste mota bateko bazterkeria jasateko arriskuan edo ohiko mailegu bat lortzeko desabantaila-egoeran dauden pertsonei.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan –eta, nagusiki, gazteengan– autoenplegua garatzen laguntzeko, 2002ko irailean sortutako Gaztenpresa Fundazioaren bitartez dihardu LABORAL Kutxak. Gure zerbitzu-zorroan, ekimena abian jartzen den hasierako uneetarako eta finkatu ondorengo garaietarako aholkularitza, trebakuntza eta babesa eskaintzen dugu. Bideragarritasunari, finantzaketari eta arriskuari buruzko azterketa egin ondoren, beste bezeroei eman ohi zaienaz bestelako interes-tasa batzuetan eskaintzen dugu.
Mikrofinantzaketarako Progress Tresnak Europako Batzordearen eta Europako Inbertsio Bankuaren babesa du, eta Europako Inbertsio Funtsak kudeatzen du.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org