×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gatazken konponketa: izan dadila aukera bat, eta ez arazo bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gatazkak gizakiaren berezko zerbait dira: goazen lekura goazela, beti sor daitezke gatazkak. Enpresetan ere gertatzen dira, jakina, horien tamaina edo beteranotasuna dena dela (startup eta ETE-ek ere izan ditzakete gatazkak). Arazorik gabeko sistema bat sortu dugula pentsatzea ez da batere erreala: beti sortzen dira tentsioak, lehenago edo beranduago, eta horiek kudeatzen ez badira, giro txarra, konfiantzarik eza eta epe luzerako arazoak sor daitezke, eta horiek enpresan lan egiten duten pertsonengan eta enpresaren emaitzetan eragiten dute.

Gatazken sorrera dramatizatu edo arazo bihurtu gabe, gatazkak agertzen diren momentuan bertan ebaztea komeni da, horiei irtenbide errealista eta iraunkor bat emateko, baina diagnostiko egoki eta arduratsu batean oinarrituz.

Bai, bai, erraza da hori esatea, baina nola jasan dezaket enpresaren estrategiei buruz egiten ditudan ekarpen guztiak zalantzan jartzen dituen bazkide harroputz hori, “mania didalako” bakarrik? Eta noiz arte jasan behar dut startupa nirekin batera fundatu zuen mutil azkar horrek enpresara bere ingurune esklusiboko bazkide berriak sartu nahi izatea? Izan ere, ez nahiz horiengan gehiegi fidatzen. Zergatik haserretzen gara inbertsio berrien premiaz hitz egiten dugun –edo eztabaidatzen dugun– guztietan, eta inoiz ez dugu aurrera egiten? Zergatik lortzen dituzte beraiek nik baino dibidendu gehiago banaketa egiteko orduan, denak berdintasunezko bazkideak bagara?

Egoera horietakoren batean ikusten duzu zure burua? Beste egoera batzuk bururatzen zaizkizu, baina horiek bezain problematikoak dira? Guk horiek onartu eta horiek kudeatzeko beharrezko erremintak erabiltzea gomendatzen dizugu. Enpresen sorkuntzan adituak garen heinean eta urte askotan esparru horretan lan egin ostean (hemen, joan den urteko gure emaitzak ikus ditzakezu, esaterako), zure negozioa hazi, garatu eta finkatzeko orduan kalteak bakarrik eragingo dituzten gatazka horiek konpontzeko jarraibide erabilgarri batzuk eman ditzakegu.

 

Erabili zure irudimena: zenbait gomendio

Gatazka baten aurrean, hura sortu den testuinguruko taldeari edo pertsonei gatazka konpontzeko beharrezko erremintak ematea da onena. Horrenbestez, beste pertsona batzuengana jo aurretik, eta ikaskuntza-prozesu baten barnean sartzen den heinean, gu geu saiatuko gara arazoari aurre egiten, gatazka are gehiago handitu ez dadin. Eta horretarako, munduko pazientzia eta irudimen guztia behar da. Conflict Resolution Network orrian honako gomendio hauek ematen dituzte duela hainbat urtetatik, gatazka are gehiago larriagotu eta auzitegietan amaitu ez dezagun.

1.- Denok irabazteko ikuspegia bereganatu behar dugu. Lehenik eta behin, zuk irabazi nahi duzula, baina beste alderdiak ere irabaztea nahi duzula pentsatu behar duzu (azken finean, proiektuak aurrera egitea da helburua). Gatazkak izan ditzakeen irtenbideei heldu aurretik, planteatzen diren premiak eztabaidatu behar dituzu (“nik hau nahi dut eta zuk beste hori”). Premiak osagarriak izaten dira, ez baztertzaileak.

Gero, beste alderdiarekin dituzun desberdintasunak onartu behar dituzu. Hirugarrenik, beste alderdiarenganako jarrera irekia izan behar dugu, gure jarrera nik dakidanaren eta beste alderdiak helarazi didanaren arabera egokitzeko. Eta, azkenik, beti, beti, arazoari egin behar zaio aurre, eta ez pertsonari.

2.- Arazoa hobera egiteko aukera bihurtu behar da. Bila dezagun egin dezakeguna, dena izugarria dela pentsatu beharrean.

3.- Erabili enpatia, sentiarazi iezaiozu beste alderdiari gertatzen ari zaiona edo gertatzen ari dena ulertzen duzula. Horretarako oso garrantzitsua da modu aktiboan entzutea, beste alderdiari nahi duena adierazten uztea, nahasketarik egon ez dadin; gero, egin galderak, zer nahi duen egiaztatzeko eta, azkenik, egin laburpen bat esan diguna ondo ulertu dugula argitzeko. Hortik aurrera, hau da, bestearen egoera eta premiak ezagutu ostean, bi alderdientzako irtenbide egokiak bilatzen saiatuko gara.

4- Egoera bortitzen aurrean: zuzenean erasotzen dizutenean eta oihuak gatazka izaten ari zareten gela osoan zehar hedatzen direnean, lasaitasun handia behar da. Ez sumintzen edo ihes egiten saiatu behar duzu, horrek amaiera ematen baitio irtenbide orori. Inork entzuten ez diola pentsatzen duelako ari al da oihuka? Beste pertsonak entzuten ari zarela jakin behar du, hasierako amorru hori arintzeko. Ez zaitez momentu horretan defendatu, bere haserrea handitzea baino ez baituzu lortuko. Onartu bere ikuspegia eta ez zaitez mendekaria izan edo justifikaziorik bilatzen saiatu. Gogoratu zuk irabazi egin nahi duzula, baina beste alderdiak ere irabaztea nahi duzula. Gogoratu helburua ez dela irabaztea, irtenbidea bilatzea baizik.

5.- Bideratu elkarrizketa alderdi posibilista eta positiboetara. Askotan, mota honetako elkarrizketetan oso gaitzespen eta esaldi gatazkatsuak agertzen dira, eta horiek galdera irekiekin bideratu behar ditugu, beste alderdiak berarekin parte hartzea nahi duzula ulertu behar baitu, irtenbidea elkarrekin hartu behar duzuela, alegia. Horrela, beste alderdiak “ez dut nahi” esaten duenean, “zer gustatuko litzaizuke?” galdetzea izango litzateke egokiena. Adibide gehiago: Beste alderdiak “garestia da” esaten badu, galde iezaiozu “zerekin alderatuta?”. “Hori egiteko modu bakarra da” esaten badu, galdetu “bai, egia da, baina beste aukeraren bat kontuan hartu dezakegu?”. “Ezin duzu hori hemen egin” esaten badu, galdetu “eta zer gertatuko litzateke egingo bagenu?”. “Ezinezkoa da” esaten badu, esaiozu “Eta nola izango litzateke posible?”…

6.- Ez inposatu inoiz (“hau honela egiten da, eta ez zuk esaten duzun bezala”). Horrek beste alderdiaren defentsak piztuko ditu berriz ere, eta bere egoera entzuten eta ulertzen ez duen eta irabazteko asmorik baino ez duen harresi baten aurrean dagoela konturatuko da. Estrategia txarra. Beste alderdiari gure jarrera helarazi behar diogu, betiere zure ikuspuntua dela eta hura nahitaez hartu beharrekoa ez dela aintzat hartuta (adibidez, “nik horrela ikusten dut” hitzekin has zaitezke).

 

Beti jo ahal izango dugu prebentziora

Edonola ere, gure enpresan gatazka bat saihesteko modurik onena prebentzioa da. Bai, egia da, ez gara laneko arrisku fisikoez hitz egiten ari, horiek prebentziozko segurtasun-neurriak aplikatuz saihestu baitaitezke. Baina egoera horiei aurre egin diezaiekegu zauria gertatu aurretik hari konponbidea jartzen badiogu. Jarraibide horiek aplikatuta, sortu aurretik saihestuko ditugu gatazka asko:

*Ez egin plangintza txarrik: utzi garbi, hasiera-hasieratik, bazkide bakoitzak egin behar duen kapital-ekarpena eta bakoitzaren funtzioak, lan operatiboa eta mugak; argi eta garbi jakin behar ditugu bakoitzak eskaintzen dituen esperientzia edo ezagutzak, baita negozioak eragingo dituen ondorioak, konpentsazioak… Hori guztia aurretiaz jakin, eztabaidatu eta idatziz jaso behar da dokumentu batean, eta idazki hori enpresaren negozio-plana bera izan daiteke.

*Aurreko puntuaren eraginez, bazkide bakoitzak gaitasun edo ezagutza gehien dituen eremuan jardun beharko luke.

*Ez ekarri bazkide berriak enpresara gainerakoekin hitz egin gabe.

*Bazkidearen eta enpresaren arteko harremana senar-emazteena bezalakoa izango da. Horrela, gure bideari ekitean, akordio bat sinatu beharko genuke konpainiaren eguneroko bilakaeran sor daitezkeen desadostasunak murrizteko. Gaztenpresan askotan hitz egin dizugu enpresa-eredu bat aukeratzeko orduan dauden forma juridikoei buruz, eta erabaki garrantzitsu hori zurekin eta elkarrekin ekiteko prest zaudeten pertsonekin hartzen laguntzeko prest gaude.

*Ez da komeni bazkide batek enpresari dirua eskatzea, bere zor pertsonalei aurre egiteko.

*Bazkideak aukeratzea funtsezkoa da: ondo konponduko ez zaretela pentsatzen baduzu, pentsatu bi aldiz. Maiz haserretzen bazarete, oso arraroa izango da ekiteko orduan bat etortzea.

Edonola ere, oso erabilgarria da kanpoko aholkulariak izatea, horiek zuen enpresa bide egokian mantentzen lagunduko baitizute, eta ez bazkideek arazoak dituztenean bakarrik. Startup enpresen kasuan, adibidez, oso arraroa da horiek administrazio-kontseilu bat izatea, eta horregatik, ezinbestekoa da enpresatik kanpoko norbaiten ekarpenak izatea. Horregatik, bazkideek kanpoko aholkulari batekin elkartu behar dute noizean behin, lehen faseetan, hark enpresak gidatu ditzan eta, bide batez, sortzen has daitezkeen errietei aurre egiteko. Gaztenpresan esperientzia handia dugu negozioak sendotzen laguntzeko orduan; era berean, mentoring programa zehatz bat dugu enpresa arloan esperientzia handia duten pertsonek beren proiektua orain abiarazten duten pertsonei aholkuak emateko.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Julio 23, 2024
La Asociación de Mujeres Emprendedoras y Empresarias en Euskadi lleva más de 10 años promoviendo y visibilizando el emprendimiento femenino. Con Izaskun Rama, su actual presidenta, charlamos en este nuevo episodio del podcast sobre los desafíos que afrontan las mujeres a la hora de poner en marcha sus propios negocios.   El origen de la...
Julio 18, 2024
20 años de aventura emprendedora dan para mucho. Y si no, que se lo cuenten a nuestra invitada, Irene Rodríguez. En estos casi 20 años, ella ha formado dos familias. La de casa, con su marido y sus dos hijas. Y también, Iddtek, una empresa que hoy cuenta con casi 100 empleados.   GAZTENPRESA: ¿Cómo...
Julio 16, 2024
¿Sabías que la actividad de Koopera no solo va de darle una segunda vida a la ropa, sino, sobre todo, de brindar una segunda oportunidad a quienes más lo necesitan? Porque, más allá de promover la economía circular y las prácticas sostenibles con el medio ambiente, el auténtico propósito de esta red de entidades sociales...
Julio 9, 2024
En el podcast de Gaztenpresa, hemos hablado con esta cubalduna (cubana de nacimiento y vasca de corazón), una emprendedora nata que no se ha conformado con poner en marcha sus propios proyectos, sino que, además, comparte su pasión por el emprendimiento con las mujeres migradas de Euskadi, sabedora de las barreras adicionales que afronta este...
Julio 8, 2024
Antes de emprender y fundar tu propia empresa, debes elaborar tu modelo de negocio. Se trata de un esquema que describe cómo una organización crea, entrega y captura valor. En otras palabras, es un plan que define cómo una empresa funciona y genera ganancias. Esta herramienta empresarial resulta muy útil, sobre todo en los comienzos...
Julio 2, 2024
A las personas que habitualmente seguís la actividad de Gaztenpresa, seguro que os suenan los nombres de Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador. Esta pareja de emprendedores es la promotora de la escuela de circo Txitatoki en Gernika, tal y como nos contaron en el encuentro Gaztenpresatik que organizamos el año pasado en Donostia. Allí, descubrimos...