×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Frankizien munduan sartzeko jakin behar duzun guztia

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Frankiziak ekintzaile bihurtzeko eta nolabaiteko bermez ekiteko aukera ederra dira. Arrazoia zera da: negozioa ez dugula hutsetik sortu behar; izan ere, oinarritzat erabiliko ditugu enpresa frankizia-emailearen irudia, lana, historia eta aintzatespen soziala.

Frankiziak bi alderdiren arteko hitzarmena dakar: jabeak (frankizia-emaileak) ekintzaileari (frankizia-hartzaileari) denbora jakin batean eta eremu jakin batean bere merkataritza-irudia eta know-howa erabiltzeko eskubidea lagatzen dio, eta ordainsaria jasotzen du trukean.

Hartara, frankizia-emailearen marka komertziala, irudia eta produktua erabiltzeko lizentzia «erosi» egiten da, frankiziaren jabeak zehaztutako oinarrizko arau batzuen arabera ustiatzeko. Dena dela, frankizia arrakastatsu baten bila hasi baino lehenago, zer frankizia-mota dauden jakin behar duzu:

  • Industria-frankizia. Modalitate honetan, bi alderdiak industria-arlokoak izaten dira. Jabeak bere produktuak fabrikatzeko eta merkaturatzeko eskubidea lagatzen du, frankizia-hartzaileak dagokion eremuan merkatura ditzan. Freskagarri-fabrikatzaile handi batzuek bide hori erabiltzen dute.
  • Ekoizpen-frankizia. Frankizia-emaileak bere produktuak fabrikatu, eta ondoren frankizia-hartzaileari saltzen dizkio, berak esklusiban merkatura ditzan.
  • Banaketa-frankizia. Aurrekoa bezalako harremana da, baina oraingoan frankizia-emaileak ez ditu bere produktuak fabrikatzen: beste batzuei erosten dizkie, ondoren frankizia-hartzaileei saldu eta beraiek esklusiban merkatura ditzaten.
  • Zerbitzu-frankizia. Frankiziaren jabeak bere zerbitzuak merkaturatzeko modu jakin bat agintzen die frankizia-hartzaileei. Ondorioz, metodoaren, know-how arrakastatsuren, lagapena da hitzarmenaren alderdirik garrantzitsuena. Hain zuzen ere horregatik, frankizia-emaileek merkaturatzeko baldintzen gaineko kontrol zorrotza egiten dute, zerbitzuaren kalitatea etengabe gainbegiratuz, markaren izena zaintzeko. Higiezinen enpresek eta inprimategiek metodo hori erabiltzen dute.
  • Frankizia mistoa. Zerbitzu-frankizia izaten da, baina produktu bat gehituta.
  • Korner-frankizia. Korner hitza erabiltzen da, establezimendu batek bere lokalaren txoko bat uzten diolako frankizia-hartzaileari, negozio matrizeari lotutako jardueraren bat egin dezan bertan.
  • Frankizia masterra edo nagusia. Modalitate horretan, enpresa frankizia-emaileak bere frankizia lurralde zabal batean (estatu batean, adibidez) ustiatzeko eskubidea aitortzen dio frankizia-hartzaileari. Horrenbestez, bigarren enpresa horrek lurralde horretan frankizia-hartzaile txikiagoekin hitzarmenak lotzeko aukera izango du.
  • Frankizia integratua. Kasu horretan, frankizia-emaileak produktua fabrikatu eta frankizia-hartzaileei banatzeko esklusibotasuna lagatzen die. Horiek horrela, beste txikizkako banatzaile batek ere ezin izango du saldu.
  • Elkartze-frankizia. Ez da batere ohikoa: enpresa jabea enpresa frankizia-hartzaileko inbertitzailea ere izaten da.
  • Frankizia horizontala. Txikizkari batzuk elkartu egiten dira banaketa-sistema arrakastatsua sortzeko eta, ondoren, eta frankizia berrien bidez zabaltzeko.

Frankizia bat erabiltzearen 10 abantaila

Modalitateak ezagutu ondoren, azalduko dizugu zergatik diren frankiziak interesgarriak enpresa-jardunean hasi berri diren ekintzaileentzat. Adibidez, zuretzat.

  1. Arrakasta egiaztatzeko aukera duzu. Edozein erabaki hartu baino lehen, gaur egun dauden frankiziek lortutako emaitzen berri jakiteko eta datuak egiaztatzeko informazioa eman behar dizu enpresa frankizia-emaileak.
  2. Marka sendoa da. Enpresa-eredu horrek merkatuan dagoeneko errotuta dagoen marka bat eskaintzen dizu. Horixe da, hain zuzen, abantaila handietako bat.
  3. Gaitze-programak. Ez da nahitaezkoa negozioaren trikimailu eta xehetasun guztiak jakitea: gaitze-programek negozioaren gorabehera guztiak ezagutzen lagunduko dizute.
  4. Etengabeko babesa. Babes-sare finkoa izango duzu etengabe eskura, alde batetik negozioa eraikitzen eta gobernatzen laguntzeko, eta beste alde batetik jardunean sor dakizkizukeen zalantzak argitzeko nahiz negozioa handitzeko ideia berriak partekatzeko.
  5. Marketinerako laguntza. Negozioa sortzen duzun egunetik bertatik, laguntza jasoko duzu marketinean eta negozioaren sustapenean. Ez ahantzi zuk arrakasta lortzen baduzu, frankizia-emaileak ere arrakasta lortuko duela.
  6. Lokal egokia aukeratzeko laguntza. Enpresa matrizeak aholkuak emango dizkizu negoziorako lokalik onena baldintzarik onenetan lortzen laguntzeko.
  7. Dekoratzeko laguntza. Establezimendua diseinatu eta dekoratzen duzunean, marka-irudiaren parametroak errespetatu beharko dituzu. Horregatik, zure lokala janzteko altzariak eta ekipamendua aukeratzeko laguntza izango duzu.
  8. Erosketak egiteko baldintza bereziak. Frankizia on batek erosketa-sistema onuragarria prestatzen du frankizia-hartzaileentzat. Ez soilik hasieran altzariak eta ekipamendua erosteko; baita, ondoren, inbentarioa, hornikuntzak, uniformea eta jardunerako behar den guztia eskuratzeko ere.
  9. Arrisku gutxiago. Frankizien abantailetako bat da negozio berri batean hastearen ondoriozko arrisku asko murrizten dituzula. Hori ere bada marka egokia aukeratu eta ekintzailetzan hasteko beste arrazoi bat.
  10. Errentagarritasuna. Aipatu guztiaren ondorioz, gutxieneko errentagarritasuna lortuko duzu hasieran, eta zure ardura izango da hori handitzea, jakinda enpresa-arrakasta lortzeko aukera handiagoa izango duzula. Estatistikek dioskute saltegi berrien % 80 lehen urtean ixten dela; frankiziei dagokienez, berriz, % 20 baino gutxiago.

Onurak eta kostuak

Frankizia eratzeko erabakia hartu baduzu, kostu ekonomiko batzuk hartu beharko dituzu aintzat. Frankizia bakoitzak bere baldintzak zehazten baditu ere, honako kostu hauek egon ohi dira:

  • Sartzeko eskubidea. Kontratua sinatzean ordaintzen den «sarrera», inbertsio osoaren % 20 gutxi gorabehera. Horri esker ordainduko duzu marka erabiltzeko lizentzia, lokala aukeratzeko aholkularitza, gaitze-ikastaroak, eragiketen eskuliburua eta negozioa irekitzeko plangintza.
  • Instalazio-gastuak. Inbertsio osoaren % 80 hartzen dute: lokala egokitzeko lanak, ekipamendua, produktuen lehen inbentarioa, hasierako laneskua eta beharrezko baimen eta lizentziak.
  • Merkataritza ‘royalties’. Kontuan izan behar duzu lanerako erabiliko duzun marka ez dela zurea izango eta, beraz, irabazien ehuneko bat frankiziari ordaindu beharko diozula. Merkataritza ‘royalties’ dira; hileko salmenta gordinen gainean ezarri ohi dira, nahiz eta kasuan-kasuan beste metodo batzuk ere erabili.
  • Publizitate ‘royalties’. Publizitate-kanpainak orokorrak izaten dira eta, ondorioz, frankizia-hartzaile guztiak izaten dira onuradunak. Horiek horrela, baina, beraiek ordaindu behar izaten dituzte: ekarpen jakin bat egin behar dute markak berak kudeatzen duen fondo batera, publizitate-kanpainak diseinatzeko.

Laguntzarik behar baduzu, jarri Gaztenpresarekin harremanetan. Aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizugu, eta ondoan izango gaituzu negozioa ireki eta sendotu arteko ibilbide osoan. Dagoeneko 4.000 enpresa eratzen eta 8.000 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugu. Zain gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 11, 2024
La innovación y la diferenciación son pilares fundamentales para el éxito en el ámbito empresarial, especialmente en un entorno globalizado y altamente competitivo. Ahora que la mayoría de empresas están en Internet y utilizan la tecnología como herramienta y escaparate, saber usarlas correctamente es aún más importante. Hoy día la innovación y la diferenciación son...
Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...