×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Finantzaketa eskatu aurretik zeure buruari galdetu beharrekoak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ideia, egitura, eskainiko duzun zerbitzua… zehaztuta dituzu, lokala ere aukeratu duzu. Orain, galdera potoloenari erantzun beharko diozu: zenbat diru behar duzu zure negozioa abiarazteko?

Agian, oraingoz, gutxi-gorabeherako kalkuluak besterik ez dituzu egin, baina nahitaezkoa da zenbaki-kontuak ahalik eta gehien zehaztea.

Ezin zara joan finantza-erakundera gutxi-gorabehera beharko duzun inbertsioa azaltzera. Errealitatetik ahalik eta hurbilen dauden zifrak aurkeztu behar dituzu; ziurta ezazu ez zarela hilabete barru itzuliko milaka euro batzuk gehiago eskatzera.

Gogoratu Gaztenpresan zure negozioa prestatzeko etapa guztietan lagunduko zaitugula. Nolanahi ere, aurrekontu errealista egiteko, galdera jakin batzuk egin beharko dizkiozu zeure buruari:

  1. Zehaztu pertsonal-gastuak. Autonomoa bazara, zeure beharrei eta familia mailakoei aurre egiteko beharko duzun gutxieneko soldata zehaztu behar duzu. Ez irabazi nahiko zenukeen hori, zure enpresaren hastapenetan bizitzeko benetan beharko duzun soldata baizik. Langileren bat kontratatzeko asmoa baduzu, haren soldata zehazteko orduan sektore-hitzarmenak hartu beharko dituzu kontuan, eta ez itzazu ahaztu kotizazioak.
  2. Zenbateko kostua du abian jartzeak? Horixe da, zalantzarik gabe, erantzun beharko duzun galderarik zailenetako bat. Egizu hasierako inbertsioari buruzko taula bat. Jarri bertan aurrekontuak, besteak beste, honako hauei buruz eskatu dituzunak: lokalerako errotuluaren diseinua eta fabrikazioa; alokairuaren prezioa, fidantza barne; egin beharreko obra; ordaindu beharreko tasa eta zerga guztiak; altzariak eta erakustaltzariak; komunikazioak, ordenagailuak, zerbitzariak eta informatika-programak; finantzaketa-gastuak, irekitzekoak, notaritzakoak; hasierako marketin-kanpaina, eta, orokorrean, negozioaren ateak irekitzeko beharrezko diren gastuak, hala nola aseguruei eta aholkularitzari dagozkienak. Taula zenbat eta osoagoa izan orduan eta aurrekontu errealistagoa egingo duzu.
  3. Arrazoizko stocka. Produktu bat edo gehiago merkaturatuko badituzu, hasieran erosi nahi duzun merkantzia-kantitatea ere kalkulatu beharko duzu: saltokia betetzeko beharko dituzun salgaien aurrekontua egin dezakezu, edo hilabete batzuetarako edo sasoi baterako hornidura bermatu. Egizu salmenten eta diru-sarreren inguruko estimazio ERREALISTA eta sartu guztia taulan.
  4. Altxortegi-plana. Lehen urtebetean zure enpresak izango duen gastu finkoen egitura hartu behar duzu kontuan, marjina finkatu eta hilabeteka banatu. Gomendagarriena, ezustekorik ez izateko, lehen hiru hilabeteetan diru-sarreren laukia hutsik uztea da, gastuen maila normalari eutsita. Horrela, argi eta garbi jakingo duzu hasteko zenbat diru beharko duzun, egoerarik txarrenean ere aurrera egin ahal izateko. Eta, batez ere, ez ahaztu kobratzeko epeak behin eta berriro errepikatzen diren amets gaiztoak izaten direla beste enpresa batzuk bezero dituztenentzat (B2B). Bezero diren enpresa askok euren posizio sendoagoa aprobetxatzen dute ordainketak atzeratzeko, legeen araberako 30 eguneko epea luzatzeko.
  5. Berraztertu aurrekontua. Prest duzu guztia. Jostun, arotz edo igeltseroen urrezko arauetako bat oso kontuan hartzeko unea da: neurtu hiru aldiz eta moztu behin. Gurera ekarrita, egiaztatu datuak zuzenak direla, finantza-erakundeari behin bakarrik aurkezte aldera.

Egina dugu lan nekezena. Gogoratu zure finantza- edo kreditu-erakundeak lagun zaitzakeela finantzaketa-plana zehazten, baina hobe da etxeko lanak eginda eramatea, zerotik hasi beharrik ez izateko.

 

Eta, bukatzeko, galdera nagusia: Eskatu beharko duzun zenbatekoaren ordainketari aurre egiteko moduan al zaude? Kontsultatu negozioetan aditua den zure gestoreari, aholka zaitzala. Inbertsio handia egitekotan zaude eta zu zara, ekintzaile hori, zure negozioarekin gehien arriskatzen duzuna, zuri dagokizu, batez ere, finantzaketa-plana zentzuzkoa eta bideragarria izatea.

Orain bilera prestatu behar duzu, zenbakiez gain, lagun zaitzaketen alderdi kualitatiboak ere aintzat hartu behar baitira. Presta ezazu zure negozio-proiektuari buruzko kontakizun ulergarria, zer egingo duzun, diru-sarrerak nola lortuko dituzun eta zer nolako gastuak izango dituzun argi eta garbi azalduta. Finkatu konfiantzazko harremana entitatearekin eta ez ebatsi informaziorik: gogoratu zuri dagokizula, batez ere, proiektua bideragarria ote den jakitea, eta, ildo horretan, negozioetan aditua den zure gestorearen iritzia oso baliagarria gerta dakizuke.

Zure finantza-erakundera joan eta finantzaketa lortzeko ordua da. Aurrera!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....