Hobetuzek diruz lagundutako doako ikastaroa, urriaren 6tik 10era, Gasteizen.
Egunak: urriaren 6tik 10era (20 ordu)
Ordutegia: data horietan egunero, 15:30etik 19:30era
Helbidea eta lekua: ikastaroa BULTZ-LANek ematen du Florida kaleko 58.ean.
Nori zuzenduta dago? Ikastaroa enpresetako eta negozio-unitateetako zuzendaritzako eta gerentziako langileei eta finantza alorrekoak ez diren espezialistei eta teknikariei zuzenduta dago, baina baita finantza-hizkuntza eta informazioko eta kontroleko baliabide nagusiak ezagutu eta erabili behar dituzten gainerako pertsona guztiei ere.
Ikastaroaren helburu orokorrak:
- Enpresa-kudeaketaren jarduera eta emaitzak aztertu, planifikatu eta kontrolatzeko ezinbestekoak diren finantza- eta kontabilitate-alorreko kontzeptu eta baliabide nagusien ikuspegi integratua eskaintzea.
Helburu bereziak:
- Arduradun eta teknikari ez-finantzariei “finantza-hizkuntzaren” funtsezko kontzeptuak eta hiztegia argi eta garbi azaltzea.
- Oinarrizko mailatik abiatuta, kontabilitateko egoera-orriak (balantzea eta emaitzen kontua) ulertu eta aztertzen laguntzea.
- Enpresaren ondare- eta ekonomia-egoera interpretatzen laguntzea, ekonomia eta finantzak aztertzeko baliabide nagusien bidez.
- Erakunde baten finantzak eta finantza-egoera ulertzea, globalizazio-ingurunean lehiatzeko aukerak eta hobekuntzak antzematen direnean, erabakiak hartzen laguntzeko.
Ikastaroaren egitaraua:
- Kontabilitateko lehen urratsak.
- Kontabilitatea: zer da eta zertarako balio du.
- Kontabilitateak ematen dituen txosten nagusiak.
- Balantzea.
- Fondo propioak: Kapitala eta Erreserbak.
- Nondik eskuratzen du enpresak finantzaketa, eta zertan erabiltzen du.
- Balantzeak aztertu eta interpretatzea.
- Azterketa ekonomikoa.
- Azterketa finantzarioa.
- Finantza-kalkulua.
- Inbertsioak aztertu eta aukeratzea.
- Metodo dinamikoak.
Hobetuzek diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaro hau egin nahi baduzu, 900 373 051 telefono-zenbakian eman dezakezu izena.