Bultz-Lan Consultingek emango du ikastaroa Bilbon, maiatzaren 18tik aurrera. interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren edo 94 410 21 44 telefonoaren bidez.
Hobetuzek % 100ean diruz lagundutako ikastaroa
Egunak: maiatzaren 18tik maiatzaren 28ra.
Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.
Iraupena: 24 ordu.
Lekua: Felipe Uhagon alkatearen kalea, 12, 1.a – 48010 Bilbo.
Xede-publikoa:
- Finantza-, administrazio- eta diruzaintza-arduradunak.
- Era berean, kontabilitate-, kostu- eta finantza-departamentuetan jardun nahi duten pertsonak edo arlo horietako ezagutzak eguneratu nahi dituztenak, enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioaren diagnostikoa egiteko eta gestio-tresna nagusiak ezagutzeko.
- Eta baita, enpresako beste arlo batzuetan lan egin arren, finantza-informazioa erabilita erabakiak hartu behar dituztenentzat ere.
Ikastaroaren helburuak:
- Ikastaroa enpresaren finantza-informazioa interpretatzera bideratuta dago, enpresaren egoera ikuspegi ekonomikotik (errentagarritasunaren analisia) nahiz finantza-ikuspegitik (likideziaren eta kutxa-fluxuaren analisia) aztertu ahal izateko. Analisi horrekin batera, finantza-premiak edo diruzaintzako soberakinak daudenean zer baliabide eta produktutara jo daitekeen ezagutu eta inbertsio-proiektuak eta enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioan duten inpaktua ere aztertu eta baloratuko da.
- Finantza-zuzendaritzan aurrekontuek oinarrizko tresnatzat duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, tresna horren bitartez, enpresaren emaitza ekonomikoak, inbertsio berrien inpaktua eta sor litezkeen likidezia-soberakinak edo/eta -defizita garaiz aurreikusi ahal izango ditugu eta, horri esker, enpresaren finantza-gestioa optimizatzeko tresnak bilatu eta finantza-erakundeekin negoziatzeko aukera izango dugu.
Ikastaroaren programa:
Finantza-eginkizuna enpresan.
Oinarrizko informazio ekonomiko-finantzarioa:
- Galdu-irabazien kontua.
- Egoera-balantzea.
- Enpresaren analisi ekonomikoa-finantzarioa.
Plangintza ekonomiko-finantzarioa:
- Behin-behineko aurrekontuak prestatzea.
- Gestio Kontrola. Aginte Koadroa.
Kreditu-merkatuko produktuak eta eragileak.
Inbertsio-produktuak eta -merkatuak.
Eskakizunak: Lanean ari diren pertsonak. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar.